Ane Sarasua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ane Sarasua
Ane Sarasua UEU2009 GorkaPalazio.jpg
UEUko idazkari nagusia

2000 -
Bizitza
Jaiotza Eibar1971ko apirilaren 12a (48 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Deustuko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak ekonomialaria eta koordinatzailea
Enplegatzailea(k) Udako Euskal Unibertsitatea

Ane Sarasua Aranberri (Eibar, 1971ko apirilaren 12a) ekonomialaria eta kudeatzailea da. Udako Euskal Unibertsitateko idazkari nagusia da 2000. urteaz geroztik.[1]

Deustuko Unibertsitatean zuzenbide ekonomikoa ikasi zuen.

UEUko idazkari nagusia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1997an hasi zen Udako Euskal Unibertsitateko bulegoan lanean, hasieran kontulari moduan bakarrik finantza-arduratan. Lehen urteak, kontularitzan pasa ondoren, 2000. urtean erakundeko idazkari nagusia izatea proposatu zioten orduko zuzendari eta idazkari nagusi ziren Xabier Isasik eta Mari Karmen Menikak, UEUren proiektuaren bideragarritasunaz arduratzeko.[2][3] Krisi larria pairatzen zuen UEUk urte hartan, 25. urteurrena ospatu eta gero ekonomikoki oso txarto zebilela. Iruñeko udako ikastaroak izan ziren UEUren funtzionamenduaren bizkarrezurra ordura arte, baina formula hori nahikoa agortuta zegoen, garai hartan lortuta baitzegoen hainbat gradutan ikasleek ikasturte osoan euskaraz ikastea. Egoera horretan bi asteko udako ikastaro "klasiko" estrak ez ziren oso erakargarriak ikasle haientzat, gaindituta geratu ziren ikastaro mota haiek. Baina krisi hartatik eredu berria sortu zen, jardueran moldaketa ugari sortu ziren eta Sarasua izan zen aldaketa horretako finantzak eta lan talde berriaren osaketa gidatu zituena.

2000tik 2004ra bitarteko lau urteetan UEUk kontratatu zituen gerago urteetan lantaldea osatuko zutenak: komunikazio arduraduna, Informatikaria, pedagogoa, testu-zuzentzailea, pedagogoa... Urte horietan UEUk egoitza berria zabaldu zuen Bilbon, Eibarren eta Baionan. Udako ikastaroak erruz zabaldu ziren udazkenera eta udaberrira. Euskarazko lehen graduondokoak eta masterrak ireki ziren 2001ean. Profesional euskaldunen lehenengo bilkurak antolatu ziren.[4]

Harrezkero, kudeaketa, finantzak eta giza baliabideen gidaritza uztartu ditu Sarasuak bere eguneroko kudeatzaile-lanean. Urtez urte bere eskainta akademikoa ugaritu egin da, bain antolatutako ikastaro kopuruari dagokionez, bai eta jorratutako gai eta ildoei dagokionez ere.[5][6][7][8]

Lukuru-asmorik gabekoa elkartea den, eta onura publikoa aitortuta duen elkarte baten kudeatzailea izateak erronka berezia izan da Sarasuaren ibilbide profesionalean. Beti saiatu baita finantza-iturriak orekatzen: erdia instituzioetatik lortuta, eta beste erdia emandako zerbitzuetatik sortuta. Idazkari Nagusiari egokitzen zaio, gainera, lantaldearen eta zuzendaritzaren arteko zubi-lanak egitea ere, zuzendariaren konfiantzazko kargua da-eta.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. UEUko lantaldea: Nor da Nor? – UEU365. . Noiz kontsultatua: 2019-09-21.
  2. (Gaztelaniaz) «Andoni Olariagak idatzitako 'Erlatibismoaren egiak' liburua aurkeztu du UEUk» El Diario Vasco 2019-11-19 . Noiz kontsultatua: 2020-01-20.
  3. «Udalerri euskaldunen benetako garapenerako gakoak aztergai, ‘Lurraldea eta Hizkuntza’ jardunaldian | UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea» www.uema.eus . Noiz kontsultatua: 2020-01-21.
  4. UEU. (2018-05-03). Ane Sarasua #NikUEU. . Noiz kontsultatua: 2020-01-21.
  5. Europa Press. (2014-02-26). «UEUk on line eskaintza indartu du bere udaberriko ikastaroetan» www.europapress.es . Noiz kontsultatua: 2020-01-24.
  6. «Hilaren 17an eta 18an egingo da Gasteizen Natur Zientzien III. Topaketa» El Diario Vasco 2018-11-08 . Noiz kontsultatua: 2020-01-24.
  7. Morquecho, Felix. (2009-06-17). «UEUk Markeskuan egongo diren ikastaroak janztera proposatzen du» El Diario Vasco . Noiz kontsultatua: 2020-01-24.
  8. «Ane Sarasua: “Euskarazko tesi guztiak, gune bakar batean, eta klik bakarrean eskura izatea da helburua” :: berriak :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus . Noiz kontsultatua: 2020-01-24.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]