Angèle Rawiri
| Angèle Rawiri | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Angèle Christiane Ntyugwetondo Rawiri |
| Jaiotza | Port-Gentil, 1954ko apirilaren 29a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Puteaux, 2010eko azaroaren 15a (56 urte) |
| Familia | |
| Aita | Georges Rawiri |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | frantsesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | eleberrigilea eta idazlea |
Angèle Christiane Ntyugwetondo Rawiri (Port-Gentil, 1954ko apirilaren 29a - Puteaux, 2010eko azaroaren 15a) gabondar idazlea zen.
Hiru eleberriren egilea zen, horien artean ezagunena Fureur et cris de femmes, emakumeen homosexualitatearen gaia jorratzen duena. Rawiri Gabongo lehen emakume eleberrigiletzat hartzen da.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztaroa eta prestakuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1954an jaio zen, Port Gentilen. Sei urterekin ama galdu zuen. Gero, Angèle Rawirik ikasketak egin zituen, eta itzulpengintzan espezializatu zen Frantzian.[2][3]Ondoren, bi urtez bizi izan zen Londresen, non interprete, modelo eta aktore gisa lan egin zuen.[4] Denboraldi hartan, bigarren mailako roletan agertu zen, besteak beste, James Bond serieko hainbat filmetan.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1979an, Gabonera itzuli zen, eta itzultzaile gisa lan egin zuen Gabongo petrolio enpresa batean, Gabongo Petrolio Elkarte Nazionalean, oraindik Petrogab izena zuena.[4] Gero, 1980ko hamarkadaren amaieran, Frantziara joan zen bizitzera, eta idazteari ekin zion.
1980an argitaratu zuen Elonga nobelak, eta mestizo gazte baten herrialdera itzulera eta horrek eragindako talka kulturala kontatzen ditu.[5] Bere bigarren eleberria, G'amèrakano en carrefour, 1983an argitaratu zen. Toula idazkari gaztearen istorioa kontatzen du. Auzo xelebre eta beldurgarri batean bizi da, gaizkile eta ez-aktiboen artean.[6] Beste bizitza bat nahi du. Lagun batek pisua galtzeko, gizon aberats batekin ateratzeko eta azala argitzeko gomendatu dio.[5]
Frantzian amaitu eta argitaratu zuen bere eleberri ezagunena, Fureur et cris de femmes (1989an argitaratua), Gabongo gizarteko zenbait blokeorekin, familien pisuarekin, desleialtasunekin eta emakumeen homosexualitatearekin lotuta atzerrian bizi izan ziren gazteen frustrazioak dituena ardatz.[7]
Independentziaren ondorengo afrikar nobelagileen belaunaldi berri batekoa zen, emakumeen presentzia esanguratsua barne hartu zuena.[8][9]
Familia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Angèle Rawiri Emmanuelle Anne-Sophie-ren ama zen, zeina Parisen bizi baita, eta haren urratsei jarraitu nahi baitie.[10]
Aitortza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Angèle Rawiriren idazlanak ezagunak eta aitortuak dira bere jaioterrian, non eskoletan ikasten diren, baina baita beste hainbat herrialdetan ere. Bere eleberri ezagunena Fureur et cris de femmes da. 2015ean sortu zen Angèle Rawiri literatur saria, Gabongo idazleen eleberriak saritzen dituena urtero.[2]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Angèle Rawiri, Elonga, eleberria, Silex, 1986 (ISBN 978-2-903871-72-7).
- Angèle Rawiri, G'amèrakano au carrefour, eleberria, Silex, 1988 (ISBN 978-2-87693-021-6).
- Angèle Rawiri, Fureurs et cris de femme, l'Harmattan, coll. «Encres noires», 1989 (ISBN 978-2-7384-0250-9)[a].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ AMINA Rawiri. .
- ↑ a b d'Info241, La rédaction. (2021-03-29). Angèle Rawiri, la toute première romancière gabonaise. .
- ↑ Txantiloi:Chapitre
- ↑ a b Txantiloi:Chapitre
- ↑ a b Angèle Rawiri. .
- ↑ Txantiloi:Ouvrage
- ↑ Jean-Marie Volet. Rendre la parole agissante. L'Afrique écrite au féminin depuis les années 1960. .
- ↑ Pierre Fandio. (1995). «Mariama Bâ et Angèle Rawiri : Une autre vérité de la femme» Dalhousie French Studies 30: 171–178..
- ↑ Lilyan Kesteloot. (2006). «Dépasser la négritude. Une nouvelle génération de romanciers africains» Le Monde.
- ↑ F. Bikindou et L. Baker.. (1988). «Angèle Rawiri Ntyugwetondo première femme écrivain du Gabon» Magazine.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bendome Marlène Mba, La représentation littéraire de la violence dans les romans d'Angèle Ntyugwetondo Rawiri : 'Elonga', 'G'amerakano au carrefour', 'Fureurs et cris de femmes', Université de Paris-Nord, 2006, 373 p. (thèse)
- Christiane Chaulet-Achour, Corinne Blanchaud et Bernard Cerquiglini, Dictionnaire des écrivains francophones classiques: Afrique subsaharienne, Caraïbe, Maghreb, Machrek, océan Indien, H. Champion, coll. « Champion les dictionnaires », 2010 (ISBN 978-2-7453-2126-8), p. 382-384.
- Rawiri, Angèle Ntyugwetondo. doi:...
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Interview : Vidéo Lire.
- Interview : Amina
- Angèle Rawiri et la permanence du bien et du mal
Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "lower-alpha", but no corresponding <references group="lower-alpha"/> tag was found