Angélica Dass

Wikipedia, Entziklopedia askea
Angélica Dass
Bizitza
JaiotzaRio de Janeiro, 1979 (44/45 urte)
Herrialdea Brasil
BizilekuaMadril
Jarduerak
Jarduerakartista eta argazkilaria

angelicadass.com
Twitter: angelicadass TED: angelica_dass Edit the value on Wikidata

Angélica Dass ( Rio de Janeiro, Brasil, 1979 ) argazkilari brasildarra da, eta argazkigintza, ikerketa soziologikoa eta giza eskubideen aldeko parte-hartze publikoa uztartzen ditu. Humanae argazki-proiektuaren sortzailea da.[1] Gizakiaren aniztasuna agerian uzten duen erretratu bilduma. 2016ko martxoan, TED konferentzia bat eman zuen, "Giza azalaren edertasuna kolore guztietan" izenekoa. Bertan, gogoeta bat egin zen giza azalaren benetako koloreei buruz eta arrazari lotutako etiketa faltsuak ezabatzeko beharrari buruz: zuria, beltza, horia eta kobre-kolorekoa, giza arrazari lotuak.[2][3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dass Rio de Janeiron jaio zen 1979an. Aniztasun etnikoa eta kolore askoko familia batekoa da. Larruazalaren kolorea oso desberdina zen familia batean hazi zen. Bere aita, morroi baten semea zen, eta honen larru iluna jaso zuen oinordetzan. Bere amak "hurritz eta ezti artean koloreko azala" du. Larruazalaren kolorea inoiz garrantzitsua izan ez zen familia honetan hazi zen. Familiatik eta etxetik kanpo, larruazal ilunaren koloreari lotutako diskriminazioak eta isekak ohikoak zirela ikusi zuen. Aurrekari hauek sortzen zioten nahasmendua bere Humanae proiekturako inspirazio iturri izan zen.[4][5][6]

Dassek Arte Ederrak ikasi zituen Rio de Janeiroko Unibertsitate Federalean eta Madrilen, non argazkilaritzako graduondoko bat egin zuen EFTIn (argazkigintzako eta zinemako nazioarteko zentroa). Madrilen bizi da.[7]

Proiektuak nazio mailan izan zuen oihartzunaren ondoren Dassek Humanae Institute sortu zuen. Proiektu horrekin Espainiako hainbat hiritan parte hartu du, eta baita ere Txekiar Errepublikako eskoletan, eta UNESCOrekin eta Txileko Gobernuarekin.[8]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Humanæ proiektua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dassek 2012an hasi zuen Humanæ proiektua, eta laster lortu zuen eragin handia nazioartean.[9][10][11][12] Humanae aurrera doan argazki-lan bat da, azalaren koloreari buruzko hausnarketa bat egiten duena eta gizateriaren benetako koloretzat jotzen dituenak dokumentatzen dituena, arrazari lotutako etiketa faltsuak ("zuria", "Gorria", "Beltza" eta "horia") baztertuz. Etengabe eboluzionatu duen proiektua da. Dassek, Pantone nazioarteko paletarekin elkartzen den pertsonaren sudurretik hartutako 11 x 11 pixeleko lagin baten koloreko hondo berdineko erretratu batekin aurkezten du. Larruazalaren tonuen aniztasuna nabarmentzen duen "giza paleta" mota bat.[13]

Bere lagunei eta familiari argazkiak ateraz hasten du proiektua, ezezagunekin hasi aurretik.[4] Erakusketaren helburua elkarrizketa sortzea da, nola ikusten garen eta arraza, etnia eta nortasuna nola hautematen ditugun azaltzeko.[14] Munduko 20 herrialde eta 36 hiri baino gehiagoko boluntarioen 4000 argazki baino gehiago biltzen ditu. Boluntarioak Forbes zerrendako kideak, Mediterraneoa zeharkatu zuten errefuxiatuak, Suitzako eta Rio de Janeiroko faveletako ikasleak, jaioberriak eta gaixo terminalak dira. Kulturaren, gobernuaren eta gobernuz kanpoko erakundeen laguntza izan du.[15]

Humanae proiektuaren erakusketa Valentzian.

National Geographic,[16] Time Magazine[17] eta Foreign Affairs[18] aldizkarietan parte hartu zuen, besteak beste. Argazkigintza, gizarte-hezkuntza, partaidetza publikoa eta giza eskubideen defentsa uztartzen ditu bere lanak.

Humanae Valencia proiektua

Dassek adierazi zuenez, "Humanæ gure koloreen jarraitutasun sotila argitara emateko saiakera bat da, berdintasunetik gehiago sortzen duena ezberdintasunetik baino".[13]

Humanæ erakusketa ibiltaria da, eta leku hauetan aurkeztu da: Daelim a Seúl museoa, Hego Korean; Uribitarte pasealekua, Bilbon, Espainian; Upho Urban Foto Festival a Málaga, Espainian; Leonardo da Vinci zientzia eta tekniken museoa, Milan, Italian; Habitat III, ostatua eta hiri-garapen iraunkorrari buruzko Nazio Batuen Konferentzia, Quito, Ekuadorren; Suitzako Lausanako Eliseoaren Museoan,[7] Kanadako Montrealgo Arte Ederren Museoan.[6][14]

Beste proiektu batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

280 Chibatadas (2018) herri argazkigintzako eta ikerketa soziologikoko lan bat da, Brasilgo arrazakeriaren eguneroko errealitatea eta harreman sozialak eraikitzeko "historia bakarraren" boterea agerian uzten dituena. Neskato afrikar ondorengo baten album familiarreko argazkiak tweet ezberdinekin kontrastatzen dira, 280 karakteretan bestea modu basatian deshumanizatu daitekeela frogatzen dutenak. 280 Chibatadas Africamericanos erakusketa ibiltariaren parte da, Claudí Carrerasek komisariatua eta Mexiko Hiriko Irudiaren Zentroan, Amparo de Puebla Museoan, eta Montevideoko Argazki Zentroan (Uruguai) erakutsi dena. 280 Chibatadas piezak Porto Alegreko (Brasil) Estrategias do Femenino erakusketan ere parte hartu du.[19]

2017an, Yo Soy Somos Madrilgo dozena bat emakume buru dituen proiektua da. Istorio pertsonal eta kolektiboen bidez, beren errealitatera hurbiltzen gaituzte, askotan ikusezina. Narrazioak protagonisten artxibo pertsonalen argazkien eta Dass proiektuaren zuzendari artistikoak egindako argazkien bidez eraikitzen dira. Yo Soy Somos "Sororidades Instagramer" erakusketaren parte izan zen eta El Mirador Usera, El Centro Cultural Conde Duque edo Reina Sofia Arte Museo Nazionalean erakutsi da.[20]

2015ean Vecinas proiektua garatu zuen Espainian dagoen Maliko Kontseilu Nagusiarekin batera. Malin jaio eta Espainiara emigratu duten emakumeen istorioak jorratzea zuen helburu. Bertako eta kanpoko piezekin egindako puzzle narratibo gisa egituratzen da, Saharaz hegoaldeko migrazioari buruz egunero komunikabideetan ikusten ditugun estereotipoak birpentsatzen saiatuz. Vecinas proiektua Paco de Lucía Auditorioan eta Matadero-Madrilen erakutsi da.[21]

2012an, Desenredo bideo-lana burutu zuen. RAEk definitutako "desenredar" eta "enredo" kontzeptuetatik abiatzen da, norberaren identitateari aplikatzeko. Egilearen kasuan, kontzeptu hori berreraiki egin behar da, benetan den horretan onartzeko. Desenredo "Yo soy" proiektu kuratorialaren parte izan zen.[22]

De pies a cabeza (2011) identitate kodeen pertzepzioarekin jolasten duen argazki esperimentu bat da, haur bikoteen ezohiko jolas bat, janzkera eta aurpegi kodeen sinbologia zaharrean oinarritua. Norberak begiratzen duen pertsonari buruz ezartzen dituen aurreiritziak edo ikuspegiak jartzen dira jokoan.[23]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Humanae by Angélica Dass» Vogue.it 2018-02-16 (Noiz kontsultatua: 2021-07-27).
  2. (Ingelesez) Dass, Angélica. The beauty of human skin in every color. (Noiz kontsultatua: 2021-07-27).
  3. (Ingelesez) Dass, Angélica. «Angélica Dass | Speaker | TED» www.ted.com (Noiz kontsultatua: 2021-07-27).
  4. a b (Frantsesez) Maat, Diane. (2018-05-22). «Humanæ : un projet universaliste mené par Angélica Dass» Phototrend.fr (Noiz kontsultatua: 2021-07-27).
  5. (Frantsesez) «Humanae d'Angélica Dass: «ni blancs ni noirs»» La Presse 2019-02-19 (Noiz kontsultatua: 2021-07-27).
  6. a b (Frantsesez) «Une mosaïque de visages pour illustrer la diversité humaine : le projet humanae de la photographe Angélica Dass» TV5MONDE 2019-02-15 (Noiz kontsultatua: 2021-07-27).
  7. a b «Musée de l'Elysée: Angélica Dass» www.elysee.ch (Noiz kontsultatua: 2021-07-27).
  8. «Semana de la Educación Artística 2018 en Chile pondrá el foco en la diversidad | Organización de las Naciones Unidas para la Educación, la Ciencia y la Cultura» www.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2021-07-27).
  9. Press, Europa. (2013-03-30). «La artista Angelica Dass descubre el color de la piel con su proyecto 'Humanae'» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2021-07-27).
  10. (Gaztelaniaz) «Angélica Dass: cuando el salón de casa se transforma en la capital del mundo» abc 2015-04-15 (Noiz kontsultatua: 2021-07-27).
  11. (Gaztelaniaz) M, Laura P.. (2016-05-10). «Angélica Dass» EFTI | Centro Internacional de Fotografía y Cine (Noiz kontsultatua: 2021-07-27).
  12. (Ingelesez) Macdonald, Fiona. «The artist who reveals our Pantone shades» www.bbc.com (Noiz kontsultatua: 2021-07-27).
  13. a b (Frantsesez) «Humanæ, le « Pantone des êtres humains »» Madmoizelle 2014-04-07 (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).
  14. a b (Ingelesez) Where in the world has Humanae been? | TED Blog. (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).
  15. (Gaztelaniaz) Ferreira, Maialen. (2020-11-22). «Angélica Dass, la fotógrafa brasileña que enseña a los niños a descubrir su propio 'color carne'» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).
  16. (Ingelesez) «An Artist Finds True Skin Colors in a Diverse Palette» Magazine 2018-03-12 (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).
  17. (Ingelesez) «Nine Brazilian Photographers You Need to Follow» Time (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).
  18. (Ingelesez) «True Colors» Foreign Affairs 2015-04-04 (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).
  19. (Gaztelaniaz) «Angélica Dass: fotografías para celebrar la diversidad y retratar el dolor de ser afrodescendiente» LADO B 2019-10-25 (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).
  20. (Gaztelaniaz) Tito. «"Yo Soy Somos". Exposición de Angélica Dass» www.onphotosoria.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).
  21. (Gaztelaniaz) «Vecinas» participamostransformamos.org 2016-01-13 (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).
  22. (Gaztelaniaz) «Desenredo» Angélica Dass (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).
  23. (Gaztelaniaz) «Secretos de a pie - LA NACION» La Nación ISSN 0325-0946. (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]