Angélica Vale
| Angélica Vale | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Angélica María Vale Hartman |
| Jaiotza | Mexiko Hiria, 1975eko azaroaren 11 (50 urte) |
| Herrialdea | |
| Familia | |
| Aita | Raúl Vale |
| Ama | Angélica María |
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | Mexikoko gaztelania ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea, abeslaria, zinema aktorea, telebista-aktorea, antzerki aktorea eta ahots-aktorea |
| Musika instrumentua | ahotsa |
Angélica María Vale Hartman (Mexiko Hiria, Mexiko, 1975eko azaroaren 11) aktore, ahots-aktore,komediante, imitatzaile eta abeslaria da. Bikoizketaren munduan ezaguna da Ellie pertsonaiaren ahotsa izan zelako La era de Hielo 1 eta 2 (euskaraz: «Izotz Aroa») frankizian. Bibiren jatorrizko ahotsa izan zen Una película de huevos, Otra película de huevos y un pollo, Un gallo con muchos huevos, Un Rescate de huevitos eta Huevitos Congelados lanetan.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Angélica María mexikar abeslari eta aktorearen eta Raúl Vale venezuelar komediantearen alaba da.
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi hilabete zituela agertu zen lehen aldiz telebistan, El milagro de vivir telenobelan, non ama, Angelica María, zen protagonista. 1978 urtean Muñeca rota telenobelan parte hartu zuen eta bi filmetan, La guerra de los pasteles eta El coyote y la bronca. 1980 urtean Zoila Sonrisas komedia musikalarekin egin zuen debuta, gero Rigo Tovar-en ondoan El gran triunfo zinta filmatu zuen. Handilk urtebetera, El hogar que yo robé telenobelan hartu zuen parte Angélica María amarekin eta Juan Ferrara aktorearekin batera. 1982 urtean, bere amonari haurrentzako ikuskizun bat sortzea proposatu zion. Horrelaxejaio zen El club de la amistad, hiru urtez iraun zuena, Lupita telenobelan parte hartzeko prestatzearekin batera.
1984 urtean El Mago de Oz komedia musikalean debutatu zuen arrakasta handiz. Gero, Herencia maldita melodraman eta El portal de Belén lanean hartu zuen parte. Musika-lan bat muntatzea oso garestia zenez, Imaginación izeneko lana idazteari ekin zion, publikoa obraren parte zela, eta urtebete baino gehiago iraun zuen karteldegian. Horien ostean, 1987 urtean Una estrella antzezlanean jardun zuen berriz ere amarekin batera, eta 1988 urtean Julissa ekoiztetxeak Vaselina komedia musikalean "Sandy"ren papera antzezteko deitu zion. Urte horretan bertan, diskoetxe batek bere lehen diskoa grabatzeko aukera eman zion, eta, gainera, Estrellas de los noventas saioan gidari lanetan hasi zen, Raúl Velascoren ekoizpenarekin. 1988 urtean, Manuel "El Loco" Valdések, bere aitabitxiak, 4 'txangito' oparitu zizkion, eta berak "Alberto, Paco y Daniel" eta Axel Navarrete izendatu zituen, eskolaurreko lagun batzuei erreferentzia eginez. Horrek bere talentua azaleratzen lagundu zion, berez oso aberatsa zena gurasoen herentziari esker.
1989 urtean Los tenis rojos eta Mamá ama el rock lanetan hartu zuen parte, Ricky Martinen ondoan. Gainera, Nuestro show no puede parar diskoa grabatu zuen. 1990 urtean, Angeles blancos izeneko bere seigarren telenobelan parte hartu zuen, Ignacio Lopez Tarso eta Jacqueline Andererekin batera. Eta 1991 urtean Don Juan Tenorio obra klasikoan "Doña Inés" papera antzeztera gonbidatu zuten. 1992 urtean Todo lo que me digas será al revés lanean parte hartu zuen, Atrapada en los sesentas albuma grabatu ostean. Morris Gilbertek gonbidatu zuen Manuel Landeta eta Rosita Pelayorekin Mi suegra es un fantasma obran parte hartzera. 1994 urtean, antzezlanen artean, Broadwayko musikal batean parte hartzera gonbidatu zuten, Mexikon: Charly Brown y sus amigos, non "Lucy" pertsonaia izan zen.
1995ean, Carla Estradaren eskutik, Lazos de amor telenobelan parte hartu zuen. Urte bukaeran La isla de los niños antzezlana ekoitzi zuen eta Paco Stanley telebista gidariak egiten zuen Tenorio cómico saioko Doña Ines izan zen. 1996. urtearen hasieran Mariana Levyrekin batera lan egin zuen Bendita mentira melodraman. Urtebete geroago, Blanca Nieves y los siete enanos eta El diablo anda suelto lanetan hartu zuen parte Manuel "El Loco" Valdés eta Raúl Araizarekin batera. 1998 urtean Cenicienta lana estreinatu zuen. Gero, Soñadoras gazteentzako eleberrian lortu zuen lehen protagonista lana.
1999 urtean, Sólo para ti ikuskizuna aurkeztu zuen, non ikuskizuneko artista ezagunenetako batzuk imitatzen zituen.
2000. urtean, Hoy izeneko goizeko programaren gidaria izan zen bost hilabetez, Arath de la Torrerekin batera. Gainera, Las Vegasen egin zuen debuta, Marco Antonio Solísen kontzertuen hasieran. 2001 urtean bigarren aldiz protagonista izatea lortu zuen Amigas y rivales telenobelan. 2002 urtean Big Brother México saioaren gidaria izan zen. 2003 urtean, La parodia saioan parte hartzen hasi zen, izarrak, politikari eta bizitza sozialeko jendea imitatuz. Urte horretan bertan, Raúl Araiza produktoreak Cancionera telenobelaren protagonista izateko deia egin zion.
2005 urteean El privilegio de mandar telesailean parte hartu zuen, besteak beste, Carlos Espejel, Arath de la Torre eta Miguel Galván aktore ezagunekin batera. 2006 urtean "Bibi" pertsonaiari "Bibi" y varios huevos de confeti lanean ahotsa jarri zion Una película de huevos eta Otra película de huevos y un pollo lanetan. Gainera Ellie pertsonaiari ahotsa jarri zion La era del Hielo 2 lanean. Angélica Vale Rosy Ocampo ekoizlearen La fea más bella telenobelako protagonista izan zen. Bere hirugarren protagonista izan zen Leticia Padilla Solís "Lety" pertsonaiari esker lortu zuen ospea.
Bere pertsonaiarik ospetsuenen artean famatuak imitatzeko duen gaitasunarengatik da ezaguna gehienbat: Gloria Trevi, Paulina Rubio, Thalía, Verónica Castro, Irma Serrano, Lupita Dalessio (Lupita D'Alessioren parodia), Alicia Villarreal, Leticia Padilla Solís (La fea más bella-koa), Alejandra Guzmán, Lucero, Yuri, besteak beste.
Angélica Vale Otto Padron enpresariarekin (Univisioneko presidentea) ezkondu zen 2011ko otsailaren 19an, Vizcaínas delako Eskola Zaharreko kaperan. Bertan ere harrera egin zitzaion, une hori senide eta lagunekin partekatzeko.
2011 urteko abuztuan, Mentiras: el musical mexikar musikalaren 10 emanalditan protagonista izatera gonbidatu zuten.
2012ko urtarrilaren 15ean, Parodiando izeneko programa estreinatu zuen, non kredituak partekatu zituen Pierre Angelo, Héctor Sandarti eta Gilberto Glessekin. Aurreko astean albiste hori zabaldu eta gero, aktoreak haurdun zegoela baieztatu zuen. «Une ederra da nire bizitzan, eta Mexikorekin partekatu nahi dut, zuekin, '‘Parodiando'’ saioarekin lehen programan, eta, izan ere, haurdun nago; ama izango naiz», esan zuen.
10 urtez telenobela mundutik kanpo egon ostean, Telemundoko La fan telenobelako protagonista izan zen, bere laugarren protagonista lana. Berarekin batera, Juan Pablo Espinosa, Gabriel Porras eta Scarlet Ortiz venezuelar aktorea izan ziren.
2015 urtean, Angélicak kontratu esklusiboa sinatu zuen Telemundo kate estatubatuarrarekin, eta, bertan, ¡Qué noche! izeneko programa eta La fan telenobela egin zituen.
2018 urtean, Televisa katera itzuli zen, Carlos Moreno Laguillok Diego Olivera eta Alejandra Barrosekin batera ekoitzitako Y mañana será otro día telenobelaren protagonista izateko.
2024an, Juego de voces telesaileko gidari lanetan hasi zen.[1]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2012 urtean, Parodiando saioan, Angélica Valek bere lehen haurdunaldia baieztatu zuen. 2012ko ekainaren 6an, aktoreak bere lehen alaba, Angelica Masiel, erditu zuen. 2014ko martxoan, Angélica Valek bigarren haurdunaldia iragarri zuen. 2014ko abuztuaren 11n, Daniel Nicolas bere bigarren umea, haurdunaldia osatu baino lehen, 36. astera jaio zen. 2016 urteaz geroztik, AEBko nazionalitatea du.[2]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telenobelak eta telesailak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Año | Telenobelak eta telesailak | Pertsonaia |
|---|---|---|
| 2018 | Y mañana será otro día | Mónica Rojas Araiza |
| 2017 | La fan | Valentina Pérez "Vale" / Valentina Cabrera Gardiazabal "Vale" |
| 2009 | Mujeres asesinas | Julia, encubridora - Julia Espinoza Laviada (Atal 1) |
| 2007 | Ugly Betty | Angélica, Leticia Padilla (partehartze berezia) |
| 2006-2007 | La fea más bella | Leticia Padilla Solís "Lety" / Aurora Mayer de Salinas |
| 2005-2006 | El privilegio de mandar | Hainbat pertsonaia |
| 2002-2006 | La parodia | Hainbat pertsonaia |
| 2002-2003 | Las vías del amor | Angélica |
| 2001 | Amigas y rivales | Wendy Nayeli Pérez |
| 1998-1999 | Soñadoras | Julieta Ruíz Castañeda |
| 1997-1998 | El secreto de Alejandra | Gloria |
| 1996 | Bendita mentira | Margarita |
| 1995-1996 | Lazos de amor | Tere |
| 1992-1993 | Ángeles sin paraíso | Angélica |
| 1990 | Ángeles blancos | Priscilla |
| 1986 | Herencia maldita | Adela Beltrán (umea) |
| 1982 | Lupita | Guadalupe Nuñez "Lupita" |
| 1981 | El hogar que yo robé | Aurora "Aurorita" Velarde |
| 1978 | Muñeca rota | |
| 1975 | El milagro de vivir | Bebé Alejandra |
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Lana | Pertsonaia |
|---|---|---|
| 2019 | Chicago el musical | Mama Morton (aktore gonbidatua) |
| 2011-2019 | Mentiras: el musical | Daniela |
| 2005 | José el soñador | Narratzailea (aktore gonbidatua)[3] |
| 2004 | Los miserables | Eponine (aktore gonbidatua)[4] |
| La casa de Bernarda Alba | Adela | |
| 1985 | Mago de Oz. Cuento de Frank Baum | Dorotea |
| Cenicienta | Cenicienta | |
| Atrapada en los 60 | ? | |
| Vaselina | Sandy | |
| Mamá ama el rock | ? | |
| 1989 | Los tenis rojos | ? |
Webnobelak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Año | Webnobela | Pertsonaia |
|---|---|---|
| 2011 | No me hallo | Luz María “Luchita” Guerra |
Telerrealitateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Saioa | Rola |
|---|---|---|
| 2024, 2025 | Juego de voces | Gidaria[5] |
| 2021 | El gran pastelero bake off México | Gidaria |
| 2021 | La máscara del amor | Gidaria |
| 2020, 2022 | Tu cara me suena | Epailea[6] |
| 2015 | ¡Qué noche con Angélica y Raúl! | Gidaria |
| 2012, 2013 | Parodiando | Taldeko kapitana |
| 2009 | Hazme reír y serás millonario | Laguntzailea |
| 2002 | Big Brother México | Aurkezlekidea |
Zinea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Lana |
|---|---|
| 2011 | Salsa en Tel Aviv |
| 1988 | Una estrella |
| 1981 | El gran triunfo |
| 1979 | La guerra de los pasteles |
| 1978 | El Coyote y la Bronca |
Bikoizketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Bikoizketa lana | Pertsonaia |
|---|---|---|
| 2006 | La era de hielo 2 | Ellie |
| Una película de huevos | Bibi | |
| 2009 | Otra película de huevos y un pollo | Bibi |
| La era de hielo 3 | Ellie | |
| 2012 | La era de hielo 4 | Ellie |
| 2015 | Un gallo con muchos huevos | Bibi |
| 2016 | La era de hielo: Choque de mundos | Ellie |
| 2017 | Coco | Mamá Imelda |
| 2018 | Marcianos vs. mexicanos | "Tlacoyito" Reyes |
| 2019 | Seis manos | García |
| 2021 | Los Lopeggs | Clara |
| Un rescate de huevitos | Bibi | |
| 2022 | La era de hielo: Las aventuras de Buck | Ellie |
| Huevitos congelados | Bibi | |
| 2024 | Amigos imaginarios | Blossom |
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Los Favoritos sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Kategoria | Saria | Emaitza |
|---|---|---|---|
| 2002 | Emakumezko Aktore Gazte Onena | Angelica Vale | Izendatua |
TVyNovelas sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Kategoria | Telenobela/Seriea | Emaitza |
|---|---|---|---|
| 2002 | Emakumezkoen errebelazio onena | Amigas y rivales | Izendatua |
| 2003 | Komediako emakumezko aktore onena | Parodia | Irabazlea |
| 2007 | Emakumezko aktore protagoniko onena | La fea más bella | Irabazlea |
Urrezko Kalifa Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Kategoria | Telenobela | Emaitza |
|---|---|---|---|
| 2006 | Jarduera nabarmena | La fea más bella | Irabazlea |
Bravo sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Kategoria | Telenobela | Emaitza |
|---|---|---|---|
| 2007 | Emakumezko aktore protagoniko onena | La fea más bella | Irabazlea |
Fama sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Kategoria | Telenobela | Emaitza |
|---|---|---|---|
| 2008 | Emakumezko aktore protagoniko onena | La fea más bella | Irabazlea |
Zure Mundua sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Kategoria | Telenobela | Emaitza |
|---|---|---|---|
| 2017 | Gogoko protagonista | La fan | Izendatua |
| Zorte txarreko protagonista gogokoena | Izendatua |
Esker onak
- 2018an People en Español aldizkariak "50 ederrenak" izendatu zuen.
- 2014an People en Español aldizkariak "Los 50 más Bellos" izendatu zuen.
- 2012an People en Español aldizkariak "Los 50 más Bellos" izendatu zuen.
- 2007an People en Español aldizkariak "Los 50 más Bellos" izendatu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «‘Estoy Feliz de Regresar’: Angélica Vale Presenta en Exclusiva el Programa 'Juego de Voces'» N+ 2024-04-02.
- ↑ Ya nació el segundo hijo de Angélica Vale. .
- ↑ Angélica Vale se une al "soñador". El Siglo de Torreón 4 de marzo de 2005.
- ↑ Angélica Vale es "miserable". Esmas.com 15 de abril de 2004.
- ↑ Méndez, Dora. (2024-04-14). «Juego de Voces: horario, canal TV, cómo y dónde ver el estreno» Diario AS.
- ↑ «Angélica Vale juzgará a sus propios amigos en "Tu Cara me Suena" de Univision» eldiarony.com (El Diario La Prensa) 2020-09-22.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Angélica Vale erabiltzailearen profila, Twitter zerbitzuan
- Angélica Vale Internet Movie Databaseren webgunean (Ingelesez)
- Biografía de Angélica Vale en esmas.com
- 1975eko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Mexikoko emakume aktoreak
- Ameriketako Estatu Batuetako emakume aktoreak
- Gaztelaniazko abeslariak
- Ameriketako Estatu Batuetako abeslariak
- Mexikoko abeslariak
- Emakume abeslariak
- Ameriketako Estatu Batuetako umoristak
- Imitatzaileak
- Emakume ahots aktoreak
- Mexikarrak (Mexiko Hiria)
- Mexikar estatubatuarrak