Angélico Sândalo Bernardino
Angélico Sândalo Bernardino | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
2000ko apirilaren 19a - 2009ko otsailaren 18a - Giuseppe Negri (en) ![]() Elizbarrutia: Blumenauko elizbarrutia
1974ko abenduaren 12a - 2000ko apirilaren 19a ← Óscar Romero - John Anthony Boissonneau → Elizbarrutia: Tambeae titular see (en) ![]()
1974ko abenduaren 12a - 2000ko apirilaren 19a Elizbarrutia: São Pauloko artxidiozesia | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Saltinho, 1933ko urtarrilaren 19a | ||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||
Heriotza | São Paulo, 2025eko apirilaren 15a (92 urte) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | portugesa | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Angélico Sândalo Bernardino (Saltinho, 1933ko urtarrilaren 19a – São Paulo, 2025eko apirilaren 15a) brasildar elizgizon katolikoa izan zen. 1975etik 2000ra São Pauloko apezpiku laguntzailea izan zen eta 2000tik 2009ra Blumenauko apezpikua.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Duilio Bernardino eta Catarina Sândaloren semea, Angélico Sândalo Bernardino Saltinhon jaio zen, São Paulo estatuan. Etorkin italiarren ondorengoa zen.[2]
Filosofia ikasketak egin zituen Ipirangako apaizgaitegi zentralean, São Paulon, eta teologia ikasketak Viamãoko apaizgaitegi nagusian. Gainera, kazetaritza ikasi zuen Ribeirão Preton. 1959ko uztailaren 12an apaiztu zen Ribeirão Pretoko katedralean. 1961etik 1962ra Brodowskiko apaizgaitegiko zuzendari espirituala izan zen. Kargu hauek ere bete zituen: Diário de Notícias egunkariko zuzendaria, Kristau Familien Mugimenduaren, Andre Mariaren Taldeen eta kristautasuneko ikastaroen laguntzailea.[3]
1969an, jazarpen politikoa jasan zuen lehen aldiz. Borroka armatuarekin ustezko loturagatik atxilotu nahi izan zuten. Hala ere, eliza apaizaren defentsan atera zen, eta Auzitegi Militarrak auzia artxibatu zuen froga faltagatik.[4]
1974ko abenduaren 12an, Paulo VI.a aita santuak São Pauloko apezpiku laguntzaile eta Tambeaeko apezpiku titular izendatu zuen . San Pauloren Konbertsioaren egunean apezpiku ordenatu zuten, 1975eko urtarrilaren 25ean.[1] Diktadura militarrean eta birdemokratizazio garaian, elizaren sektore aurrerakoiaren ordezkari nagusietako bat izan zen.[5]
2000ko apirilaren 19an, Joan Paulo II.a aita santuak Blumenauko elizbarruti berriko lehen apezpiku izendatu zuen.[1] Ekainaren 24an hartu zuen kargua.[3]
2009ko otsailaren 18an, Benedikto XVI.a aita santuak bere dimisioa onartu zuen.[1] Erretiroa hartu ondoren, São Pauloko iparraldeko Jardim Primavera auzora joan zen bizitzera.[2][6]
2018ko apirilaren 7an, Luiz Inácio Lula da Silva presidente ohiaren eskaerari erantzun zion eta Marisa Letícia Lula da Silva lehen dama ohiaren omenezko meza eman zuen ABCko Metaleko Langileen Sindikatuaren egoitzan.[7] 2022an, Lulaeran eta Rosângela Lula da Silvaren ezkontza zeremonia zuzendu zuen.[6]
2024 amaieratik, osasun arazoak ezan zituen eta hainbat ebakuntza egin zizkioten. Etxean hil zen, São Paulo hirian, 2025eko apirilaren 15ean.[8][9][10][11]
Lan hautatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Concílio da primavera na Igreja (2012)[12]
Ondorengotza apostolikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Scipione Rebiba kardinala
- Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
- Girolamo Bernerio kardinala (1586)
- Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
- Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
- Luigi Caetani kardinala (1622)
- Ulderico Carpegna kardinala (1630)
- Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
- Benedikto XIII.a aita santua (1675)
- Benedikto XIV.a aita santua (1724)
- Klemente XIII.a aita santua (1743)
- Bernardino Giraud kardinala (1767)
- Alessandro Mattei kardinala (1777)
- Pietro Francesco Galleffi kardinala (1819)
- Giacomo Filippo Fransoni kardinala (1822)
- Carlo Sacconi kardinala (1851)
- Edward Henry Howard kardinala (1872)
- Mariano Rampolla del Tindaro kardinala (1882)
- Rafael Merry del Val y Zulueta kardinala (1900)
- Leopoldo Duarte e Silva artzapezpikua (1904)
- Paulo de Tarso Campos apezpikua (1935)
- Agnelo Rossi kardinala (1956)
- Paulo Evaristo Arns kardinala (1966)
- Angélico Sândalo Bernardino apezpikua[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e (Ingelesez) «Bishop Angélico Sândalo Bernardino †» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2025-04-19).
- ↑ a b (Portugesez) Rocha, Stefany de Jesus. «Os caminhos de dom Angélico nas ruas de seu país» Instituto Humanitas Unisinos - IHU 2018-06-04 (Noiz kontsultatua: 2025-04-19).
- ↑ a b (Portugesez) «Dom Angélico Sândalo Bernardino» Diocese de Blumenau (Noiz kontsultatua: 2025-04-19).
- ↑ (Portugesez) Mello Franco, Bernardo. «Em cerco a Dom Angélico Bernardino, ditadura investigou até gibi do Zé Marmita» O Globo 2025-04-18 (Noiz kontsultatua: 2025-04-19).
- ↑ (Portugesez) «Quem é Dom Angélico» Dom Angélico (Noiz kontsultatua: 2025-04-19).
- ↑ a b (Portugesez) Guedin, Giorgio. «Quem é dom Angélico, que vai celebrar o casamento de Lula e Janja» UOL 2022-05-18 (Noiz kontsultatua: 2025-04-19).
- ↑ (Portugesez) «Bispo diz que houve golpe e pede para Lula cuidar da saúde» Veja 2024-06-04 (Noiz kontsultatua: 2025-04-19).
- ↑ (Portugesez) «Falece dom Angélico Sândalo Bernardino, bispo emérito de Blumenau» Vatican News 2025-04-16 (Noiz kontsultatua: 2025-04-19).
- ↑ (Portugesez) «Morre dom Angélico, bispo que rezou missa antes de Lula se entregar à PF em 2018» Brasil de Fato 2025-04-15 (Noiz kontsultatua: 2025-04-19).
- ↑ (Portugesez) «Morre Dom Angélico, bispo que casou Lula e Janja» CartaCapital 2025-04-15 (Noiz kontsultatua: 2025-04-19).
- ↑ (Portugesez) «Falece dom Angélico Sândalo Bernardino, bispo emérito de Blumenau (SC)» CNBB 2025-04-15 (Noiz kontsultatua: 2025-04-19).
- ↑ (Portugesez) «Dom Angélico Sândalo Bernardino, bispo de Blumenau, lança livro sobre o Concílio Vaticano II» Paulus 2012-11-05 (Noiz kontsultatua: 2025-04-19).