Angélique Kidjo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Angélique Kidjo
Nobel Peace Prize Concert 2011 Angélique Kidjo Harry Wad.jpg
UNICEFen fede oneko enbaxadorea

Bizitza
Jaiotza Cotonou eta Ouidah1960ko uztailaren 14a (57 urte)
Herrialdea  Benin
Talde etnikoa Joruba
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak abeslaria, musikagilea, jazz musikaria, idazlea eta koreografoa
Jasotako sariak
Genero artistikoa world musica
Diskoetxea Island Records
IMDb nm0452300
http://www.kidjo.com

Angélique Kpasseloko Hinto Hounsinou Kandjo Manta Zogbin Kidjo, Angélique Kidjo izenaz ezaguna, (Ouidah, 1960ko uztailaren 14a) benindar abeslaria da. Arrakasta handia lortu du nazioartean. Txikitatik izan du antzerki- eta folklore-mundua ezagutzeko aukera, gurasoek horretan lan egin zutelako. Gazterik hasi zen etxekoekin Mendebaldeko abesti famatuak Beningo moduetara moldatzen, eta fon hizkuntzan kantatzen. Hogeita hiru urte zituela, Parisa alde egin behar izan zuen Beningo gertakari politikoen ondorioz. Jazz musika ikasi zuen Parisen, eta Jasper Vant Hoof holandar pianista ezagutu zuen han. Pianista horrek Pili Pili musika-taldean parte hartzeko gonbita egin zion. Talde horrekin, Hoomba Hoomba (1985) diskoa grabatu zuen, eta baita beste hauek ere: Jakko (1987), Mama Rosa (1988) eta Hotel Babo (1990). Bere izenpean grabatu duen lehen diskoa Pretty (1988) izan da. Disko horretako Ninive kantak arrakasta handia izan du Erdialdeko Afrikan. Beste disko batzuk dira: Parakou (1989), Logozo (1991), Ayé (1994), Fifa (1996) eta Oremi (1998).

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1981 : Pretty
  • 1990 : Parakou
  • 1991 : Logozo
  • 1994 : Ayé
  • 1996 : Fifa
  • 1998 : Oremi
  • 2001 : Keep On Moving: The Best Of Angelique Kidjo
  • 2002 : Black Ivory Soul
  • 2004 : Oyaya!
  • 2007 : Djin Djin
  • 2010 : Õÿö
  • 2012 : Spirit Rising (Live)
  • 2014 : EVE
  • 2015 : Sings (Luxemburgeko Orkestra Filarmonikoarekin batera)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Angélique Kidjo Aldatu lotura Wikidatan