Angara

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Angara / Tunguska Garaia
Ангара́ (ru)
Angara-Bratsk.jpg
Datu orokorrak
Garaiera 75 m
Luzera 1.779 km
Geografia
Yeniseirivermap.png
Koordenatuak 52° 25′ 42″ N, 104° 06′ 18″ E / 52.42838°N,104.10507°E / 52.42838; 104.10507Koordenatuak: 52° 25′ 42″ N, 104° 06′ 18″ E / 52.42838°N,104.10507°E / 52.42838; 104.10507
Herrialdea Errusia
Hidrografia
Ur-emaileak
Arroaren azalera 1.039.000 km²
Arro hidrografikoa Yenisei basin Itzuli
Lakuak Baikal
Iturburua Baikal
Bokalea Jenisei
Mendizaletasuna

Angara (buriateraz: Ангар, Angar; errusieraz: Ангара́) edo Tunguska Garaia[1] (errusieraz: Верхняя Тунгуска, Verkhniaïa Toungouska) hego-ekialdeko Siberiako ibaia da, Errusiako Irkutsk oblasta eta Krasnoiarsk kraia zeharkatzen dituena. Jeniseiren eskuinaldeko ibaiadarra da. 1.779 kilometroko km luze da eta 1.040.000 km²ko arroa drainatzen du[2]. Baikal lakuan iturria duen ibai bakarra da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Angara Baikal lakuan sortzen da, Listvianka herritik hurbil (Irkutsk oblasta). Erdialdeko Siberiako goi-ordokiaren hegoaldea zeharkatzen du eta, iparralderanzko norabidean, Irkutsk, Angarsk eta Bratsk hirietatik igarotzen da[3]. Aurrerago, mendebalderantz jotzen du eta, Ilim ibaiadarrarekin batu ondoren, Jeniseira isurtzen da Strelka hiriaren ondoan.

Ibai-laster ugari ditu eta oso egokia da energia hidroelektrikoa ekoizteko. Garrantzi handiko urtegi eta indarretxe daude[2][4]:

Hidrometria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Angararen emaria 1953-1999 bitartean neurtua izan da Tatarkan (ahoa baino 30 km lehenago)[5]. Gune horretan, drainatutako eremuak 1.040.000 km² ditu, ia arro osoa. Urteko batez besteko emaria 4.518 m³/s da; emari handiena maiatzean du (9.350 m³/s), elurra urtzen delarik, eta txikiena azaroan (2.784 m³/s).

Angararen batez besteko emariak (m³/s), Tatarkan neurtuak
Datuak: 1953 eta 1999 artean

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Angara Aldatu lotura Wikidatan