Edukira joan

Angel Katarain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Angel Katarain
Bizitza
JaiotzaOrdizia, 1961 (64/65 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria, disko-ekoizlea eta soinu-ingeniaria

Facebook: angelkatarain X.com: angelkatarain LinkedIn: angelkatarain Tabakalera: 121615 Musicbrainz: a6d6547b-0bc6-42ee-b940-762e84f53b0c Discogs: 391574 Edit the value on Wikidata

Angel Katarain (Ordizia, Gipuzkoa, 1961) euskal musikari, ekoizle eta soinu teknikaria da. 1980ko hamarkada hasieran hasi zen soinu teknikari modura diskoak grabatzen.

Hastapenetan, IZ Estudioetan ekin zion laneari, baina 1996tik aurrera bere estudioa jarri zuen Azkaraten, Nafarroan. IZ Estudioetan lanean zebilela, bi disko instrumental egin zituen 1983 eta 1984an (Durango Azoka eta Al Fin), baina ez zituen argitaratu, 2001ean baizik, berriz masterizatutakoan.

M-ak taldearekin ere oso lotuta ibili zen, bere estudioko diskoak grabatu baitzituen. Horrez gain, taldearen zuzeneko teknikaria ere izan zen. Txerokee, Mikel Laboaren Kantak, Mikel Laboaren omenezko bilduman ere parte hartu zuen Txoria txori (Lekeitio) kantuarekin.

1996an Katarain estudioa sortu zuenetik 2015ean itxi zuen arte, Euskal Herriko eta beste leku batzuetako artista batzuek grabatu dute bertan, hala nola, Ruper Ordorika, Anari, Jabier Muguruza, Hiru Truku edota Fermin Muguruza bezalako artistak ibili dira haren estudioan.

TX zigiluaren sortzailea ere bada. Bere diskak kaleratzeaz gain, Joserra Senperena, Lau Mono eta Josetxo Goia-Aribe bezalako artista edo taldeei ere beren lanak kaleratu dizkie.

Bildumetako parte-hartzeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008tik aurrera, Joseba Sarrionandia idazlearekin batera, ekin zion "Siete calles de La Habana" proiektuari. Kuban ezagutu zuen idazle iurretarra, orduan han bizi zena erbesteratuta, eta Bilboko Zazpikaleak zituzten buruan egitasmoari izena ipintzean. Abiapuntua zen Kubako hiriburuan 28 kale daudela edo zeudela euskal abizenekin. Hamar urtetik gora eman zuten dokumentalokin, eta "Semillas en el tiempo" zen ekoizlearen izena.

"Belascoain. La calle de los pelotaris", "Espada. Ser y hacer sobre el lecho de un volcán" (Juan Diaz de Espada Habanako apezpiku arabarrari buruzkoa), "Zulueta. Azúcar moreno" (Julian Zulueta Habanako alkate arabarrari buruzkoa) eta "A la medianoche. Momentos con Javier Arzuaga" (Javier Arzuaga fraideari buruzkoa) egin zituzten azkenik, lau lan alegia.

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dolores Gonzalez Katarain "Yoyes" ETAkide historikoa izandakoaren neba zen, eta haren erailketak bere bizitza eta familiarena markatu zuen.

Halaber, Amaia Apaolazaren bikotekidea izan zen, hainbat euskal musika talderen managerra izan zena.

  • "Angel Katarain. Los sonidos de mi vida". Desacorde ediciones, 2026.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo Loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]