Angel Martín Municio

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Angel Martín Municio
D. Ángel Martín Municio impartiendo su conferencia "La información en la sociedad celular" en la Casa de las Ciencias del Ayuntamiento de Logroño 2.jpg
Bizitza
Jaiotza Haro1923ko azaroaren 29a
Herrialdea  Espainia
Heriotza 2002ko azaroaren 23a (78 urte)
Hezkuntza
Heziketa Salamancako Unibertsitatea
Santiago de Compostelako Unibertsitatea
Madrilgo Unibertsitatea
Lanbidea
Lanbidea zientzialaria
Enplegatzailea(k) Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Kidetza Real Academia Española
Espainiako Zientzien Erret Akademia

Angel Martín Municio (Haro, 1923ko azaroaren 30a - Madril, 2002ko azaroaren 23a) espainiar zientzialaria izan zen.

Gaztetan Salamancara aldatu zen familiarekin, eta han egin zituen Kimikako ikasketak, nota bikainekin. 1948tik 1951ra, Kimika Organikoko irakasle laguntzaile izan zen Madrilgo Zientzien Fakultatean. 1950ean, doktoregoa eskuratu zuen, eta, gero, Utrechtera alde egin zuen biokimikako espezialitatean ikasketak sakontzera. 1955ean, Londresen ikasi zuen, eta 1963an hango laborategi batzuetan hasi zen lanean. 1967an, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Kimika Fisiologikoko katedra eskuratu zuen, eta horren aurretik eskolak eman zituen Madrilgo Unibertsitatean. Ospe handiko zientzialaria izan da nazioartean, aminoazidoen eta lipidoen metabolismoari buruz eta fosfolipidoen alorrean eta bakterioek zelulen paretan sortutako azidoen biosintesiaren eremuan egindako lanengatik. Hainbat akademia eta erakundetako kidea zen, adibidez, Zientzia Zehatz, Fisiko eta Naturalen Errege Akademiako lehendakaria eta RAEko errektoreordea, eta laurogei lanetik gora eman zituen argitara.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]