Angela Carter

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Angela Carter
Bizitza
Jaiotza Eastbourne1940ko maiatzaren  7a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Londres1992ko otsailaren  16a (51 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: birikako minbizia
Hezkuntza
Heziketa Bristolgo Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak hizkuntzalaria, gidoilaria, eleberrigilea, itzultzailea, kazetaria, zientzia-fikzio idazlea, haur literaturaren idazlea, autorea eta idazlea
Enplegatzailea(k) Sheffieldeko Unibertsitatea
University of East Anglia Itzuli
Lan nabarmenak Nights at the Circus Itzuli
Jasotako sariak
IMDb nm0141462
www.angelacarter.co.uk

Angela Olive Carter, ezkondu aurretik Angela Olive Stalker, literaturan Angela Carter bezala ezaguna, (Eastbourne, Sussex, 1940ko maiatzaren 7a - Londres,1992ko otsailaren 16a) kazetari eta eleberrigile ingelesa izan zen.

Biografía[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Angela Eastbournen, Sussex konterrian jaio zen, Ingalaterraren hegoaldean. Bigarren Mundu Gerran, nazien bonbardaketak zirela eta, Yorkshirera eraman zuten; han haren amonaren etxean urte asko eman zituen. Gerra bukatu ondoren, familiarekin, Londresera joan zen; hiri horretan haren aita, Hugh Alexander Stalker, kazetari moduan lan egin zuen. Nerabe garaietan gazteak anorexiarekin arazoak izan zituen.

Hemeretzi urtekin Croydon Advertiser egunkarian hasi zen lanean. 1960an Paul Carterrekin ezkondu zen. Bikotea Bristolera joan ziren bizitzera. Hiri horren unibertsitatean literatura ikasi zuen. Ikasketak eta egin zituen irakurketak haren liburuetan nabarituko zen: Chaucer, Shakespeare, Wordsworth, Coleridge, Blake, Keats, Dickens, Carroll, Stoker...

Lehenengo eleberria 1966an plazaratu zuen: Shadow Dance. Hurrengo urtean The Magic Toyshop ezaguna atera zuen. Bigarren horretan egileak ahozko tradizioaren haur-ipuinekiko izan zuen interesa nabaria da. Psikoanalisia bere intereseko beste esparrua izan zen. The Magic Toyshop eleberriak Jon Llwellyn Rhys saria eskuratu zuen. 1968an Several Perceptions liburuarekin Somerset Maugham saria eskuratu zuen; sariaren diruarekin, senarra Ingalaterran utzita, Japoniara joan zen; Tokion bi urte bizi izan zen eta artikulu asko idatzi zituen, gero Nothing Sacred: Selected Writings (1982) liburuan jaso zituenak. 1972an Ingalaterra itzuli eta dibortziatu zen. Bath hirira joan zen orduan eta bere lan ezaguneank plazaratu zituen: Fireworks: Nine Profane Pieces, 1973), The Passions of New Eve, 1977, The Bloody Chamber and Other Stories, 1979.

1976an Mark Pearce-rekin ezkondu zen eta literatura-sortzailearen irakasle bezala aritu zen. Egunkari desberdineatan idatzi zuen ere bai: The Guardian, The Independent eta New Statesman. Halaber, unibertsitate desberdinetan kolaboratu zuen. 1992an minbiziaz hil zen.

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Angela Carter literatura ahozko tradizioaren ipuinen oihartzun ugari jaso zituen. Estiloa poetikoa eta gertua da. Liburuetan oso atmosfera gotikoa aurki daiteke, batzutan morbosoa. XX. mendeko Ingalaterrako emakume idazle garrantzitsuenetariko bat izan zen.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipuin bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Fireworks: Nine Profane Pieces (1974)
  • The Bloody Chamber (1979)
  • The Bridegroom (1983)
  • Black Venus (1985)
  • American Ghosts and Old World Wonders (1993)
  • Burning Your Boats (1995)

Poesia bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Five Quiet Shouters (1966)
  • Unicorn (1966)
  • Unicorn: The Poetry of Angela Carter (2015)

Haur literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saiakerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Sadeian Woman and the Ideology of Pornography (1979)
  • Nothing Sacred: Selected Writings (1982)
  • Expletives Deleted: Selected Writings (1992)
  • Shaking a Leg: Collected Journalism and Writing (1997)

Antzelanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Come Unto These Yellow Sands: Four Radio Plays (1985)
  • The Curious Room: Plays, Film Scripts and an Opera (1996)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]