Angela Sommer-Bodenburg

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Angela Sommer-Bodenburg
Bizitza
Jaiotza Reinbek1948ko abenduaren  18a (70 urte)
Herrialdea  Alemania
Lehen hizkuntza alemana
Hezkuntza
Heziketa Hanburgoko Unibertsitatea
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak poeta, idazlea, gidoilaria eta haur literaturaren idazlea
Lan nabarmenak Der kleine Vampir Itzuli
IMDb nm0814008
www.angelasommer-bodenburg.com/ eta archive.org/wayback/available?url=http:

Angela Sommer-Bodenburg (Reinbek, Schleswig-Holstein, 1948ko abenduaren 18) idazle alemaniar ezaguna da. Bere arrakasta haur literaturaren lanei esker izan da. Der kleine Vampir, Banpiro txikia, haurren artean oso pertsonaia ezaguna da; hari buruzko liburu-bilduma du egileak eta milioika liburu saldu ditu. Bere eleberriak euskaraz ere irakur daitezke.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamburgoko Unibertsitatean hezkuntza, pedagogia eta soziologia ikasi zuen. Irakaskuntzan hamabi urte aritu zen baina, azkenean, buru-belarri bere zaletasun handienetan murgildu zen: margolaritzan eta literaturan. Berrogei liburu baino gehiago plazaratu ditu, gehienak haurrei zuzenduta, eleberriak baina baita ere poesia. Haren lanak antzerkira, irratira, zinemara eta telebistara eramanak izan dira.

Gaur egun Estatu Batuetan bizi da, Silver Cityn, (Mexiko Berrian).[1]

Liburu euskaratuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Banpiro txikia (Der kleine Vampir, 1979), Xabier Monasteriok euskaratuta, Alfaguara, 1988, ISBN-10: 8420455164.
  • Banpiro txikia bidaian doa (Der kleine Vampir, 1979), Desclee de Brower, ISBN: 978-84-330-0911-1
  • Banpiro txikia etxez aldatzen da (Der kleine Vampir zieht um, 1980), Alfaguara, ISBN: 978-84-204-5562-4
  • Banpiro txikia arriskuan da (Der kleine Vampir in Gefahr, 1985), Gerardo Markuletak euskaratuta, , 1992, ISBN: 978-84-330-0950-0.
  • Txokoloski. Urtebetetzeko txakur trufazalea (Schokolowski – Der Geburtstags-Trüffelhund, 1991).
  • Txokoloski. Dibertigarria da txakurren bizitza (Schokolowski – Lustig ist das Hundeleben, 1992), Desclee de Brower.
  • Beldurra pasa nahi baduzu (), Edurne Azkuek euskaratuta, Desclee de Brower, 1994. Marrazkiak: Helga Spiess. ISBN: 978-84-330-1026-1
  • Are beldur gehiago pasa nahi baduzu (), Edurne Azkuek euskaratuta, Desclee de Brower, 1994.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]