Angelines Fernández
Angelines Fernández | |
---|---|
![]() (1940(e)ko hamarkada) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María de los Ángeles Fernández Abad |
Jaiotza | Madril, 1924ko uztailaren 30a |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Mexiko Hiria, 1994ko martxoaren 25a (69 urte) |
Hobiratze lekua | Mausoleos del Ángel (en) ![]() |
Heriotza modua | berezko heriotza: bihotzeko arritmia arnas gutxiegitasuna giltzurrun-gutxiegitasun kronikoa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | telebista-aktorea, zinema aktorea eta komediantea |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila |
![]() ![]() ![]() ![]() |
María de los Ángeles Fernández Abad (Madril, 1924ko uztailaren 9a -Mexiko Hiria, 1994ko martxoaren 25a), Angelines Fernández izenez ezaguna, aktorea eta komediantea izan zen.
Gaztaroan Errepublikaren alde borrokatu zen Espainiako Gerra Zibilean.[1][2] Garaipen frankistaren ondoren, 1947an Mexikora jotzea erabaki zuen, han aktore egin eta mexikar nazionalizatu zen. Herrialde horretan hainbat filmetan parte hartu zuen. Nazioartean arrakasta lortu zuen Roberto Gómez Bolañosekin El Chavo del 8 (1971) eta Los Caquitos (1980) filmetan lan egin zuenean, Chespirito programarako (1970).
Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
María de los Ángeles Fernández Abad, María de los Angelines Fernández Abad izenez ere ezaguna, Madrilen jaio zen, uztailaren 9an, eta bere jaioturtea eztabaidan izan zen, kriptak 1924 esaten baitu. Beste iturri batzuek ostera diote 1922an jaio zela.[3][4][5][6]
Bigarren Errepublika Espainiarrean, gaztaroan, Francisco Franco jeneralaren faxismoaren aurka borrokatzen ziren gerrilla antifaxista eta anarkoskosindikalistekin bat egin zuen, gerra osoan errepublika defendatuz borrokatu zen, eta Francok boterea hartu zuen 1939an Espainiako Gerra Zibila amaitu ondoren, Makiei laguntzeagatik bere jaioterrian bizitza arriskuan zegoela uste zuenez, 1947an Mexikora joan zen.[7][8]
Hasieran, teleteatroetan lan egin zuen, Angel Garasa herrikideak gonbidatuta, eta XEWko irrati-aktore izan zen. Cantinflasekin eta Arturo de Cordovarekin hainbat filmetan lan egin zuen Mexikoko Zinemaren Urrezko aroan. Hala ere, Clotilde andrearen papera izan zen haren lanik garrantzitsuena, 71ko Sorgina, Don Ramónekin betiereko maiteminduta zegoena; Ramón Valdés aktorea haren lagun izan zen, Chespirito seriean 1971tik, eta, gero, El Chavo del 8 izenekoan 1973tik aurrera. Paper hori Ramón Valdési esker lortu zuen. Fernandez 20 urtez aritu zen lanean Chespiriton, 1971 eta 1991 bitartean. 80ko eta 90eko hamarkadetan, Chespirito programaren barruan, Nachita Andrearena izan zen beste paper garrantzitsu bat.
Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Fernándezek Paloma Fernández izeneko alaba izan zuen.[7][9]
Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Fernández 1994ko martxoaren 25ean hil zen biriketako minbiziaz, 69 urte zituela tabakoarekiko zuen mendekotasunaren ondorioz.[10] Mexiko Hiriko Mausoleos del Ángel hilerriko kripta batean lurperatu zuten.
Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Telebista-programak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1971-1973, 1980-1991: Chespirito, Doña Clotilde paperean (El Chavo del 8 ) eta Nachita (Los Caquitos filmean), baita hainbat pertsonaia ere.
- 1973-1980: El Chavo del 8n, Doña Clotilde paperean, 71ko Sorgina.
- 1973-1979: Chapulín Coloradon, hainbat pertsonaia
- 1979-1980: La Chicharran, Urssula paperean
Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1955: Maternidad imposible.
- 1958: El águila negra contra los enmascarados de la muerte.
- 1958: El diario de mi madre, Leonor.
- 1958: Misterios de la magia negra, Laura.
- 1959: Mi niño, mi caballo y yo.
- 1960: El esqueleto de la señora Morales.
- 1963: Mi vida es una canción.
- 1964: El padrecito, Sara
- 1966: Fuera de la ley
- 1967: Estrategia matrimonial.
- 1967: Un novio para dos hermanas.
- 1968: Corona de lágrimas, Mercedes Ancira.
- 1968: Despedida de casada.
- 1968: Esta noche si.
- 1969: Un Quijote sin mancha, Prudencia Pingarón.
- 1971: El cielo y tú,
- 1971: El profe
- 1974: Tráiganlos vivos o muertos.
- 1975: El agente viajero.
- 1978: Oye Salomé!
- 1979: El Chanfle,
- 1982: El Chanfle 2,
- 1983: Don Ratón y Don Ratero,
- 1985: Charrito,
- 1990: Bella entre las flores, .
- 1990: Dos judiciales en aprietos.
- 1990: Sor Batalla,
Telenobelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1958: Cadenas de amor,
- 1959: Teresa,
- 1960: Un amor en la sombra.
- 1960: El hombre de oro.
- 1960: Gabriela.
- 1961: La familia del 6.
- 1961: La telaraña.
- 1962: La herida del tiempo.
- 1962: La madrastra.
- 1964: La intrusa.
- 1964: Teatro del cuatro.
- 1965: Tú eres un extraño.
- 1966: La duquesa.
- 1966: Sonata de otoño.
- 1969: Encadenados.
- 1970: Rafael, como Juliana.
- 1974: Ha llegado una intrusa
- 1978: Gotita de gente,
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Entrevista a la hija de Angelines Fernández - Homenaje Chespirito y su elenco de actores» El Chavo del Ocho - Homenaje a Chespirito 18 de noviembre de 1999.
- ↑ «Video: Simpatizantes de AMLO llevan serenata a Beatriz Gutiérrez por su cumpleaños» Línea Directa.
- ↑ Fernández Paz, Martín. (11 de noviembre de 2018). «Un amor que venció a la muerte: la historia real de los actores que interpretaron a «Don Ramón» y la «Bruja del 71»» infobae.
- ↑ Fãs prestam homenagem a intérpretes de Seu Madruga e Bruxa do 71 em cemitério no México. .
- ↑ «Biografía de Angelines Fernández» VecindadCH.
- ↑ «La historia secreta de Angelines Fernández, la guerrillera «Bruja del 71»» El nuevo diario 25 de marzo de 2014.
- ↑ a b «Paloma Fernández habla sobre su mamá, Angelines Fernández» Chavodel8.com.
- ↑ Semana. «La Bruja del 71 fue una guerrillera española» Peleó contra Franco antes de ser la Bruja del 71.
- ↑ Inzunza, Francisco. (13 de septiembre de 2020). «Ella es Paloma Fernández, hija de Angelines Fernández, la «eterna enamorada» de Ramón Valdés» debate.
- ↑ Rodarte, Jorge. (13 de julio de 2021). «El pasado de Angelines Fernández, «La Bruja del 71», en el que fue guerrillera y pocos lo saben» debate.