Bronzino

Wikipedia, Entziklopedia askea
Angelo Bronzino» orritik birbideratua)
Bronzino

ganberako margolari

1537 -
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAgnolo di Cosimo di Mariano
JaiotzaFlorentzia1503ko azaroaren 17a
Herrialdea Italia
Talde etnikoaItaliarra
HeriotzaFlorentzia1572ko azaroaren 23a (69 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Pontormo
Girolamo Genga
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, poeta eta arkitektura proiektuen marrazkilaria
Lantokia(k)Florentzia
Enplegatzailea(k)Francesco Maria I della Rovere (en) Itzuli
Cosimo I.a Medici
Lan nabarmenak
KidetzaAccademia delle Arti del Disegno (en) Itzuli
Mugimenduamanierismoa
Genero artistikoaerretratua
biluzia
margolaritza mitologikoa
margolaritza erlijiosoa
margolaritza historikoa

Musicbrainz: fdda5c5e-e02b-4b07-8ac2-25808928fe5f Edit the value on Wikidata

Agnolo di Cosimo edo Angelo di Cosimo, il Bronzino deitua (Florentzia, 1503ko azaroaren 17an - Florentzia, 1572ko azaroaren 23an), italiar margolari manierista izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Raffaellino del Garbo florentziar margolaria izan zen Bronzinoren lehen maisua, eta 1515 inguruan Jacopo Carucci Pontormo margolariaren lantegian hasi zen lanean.

1530erako ospea lotua zuen, eta Della Rovere familiak Pesarora gonbidatu zuen, pintatzera. Han, Battista Dossi, Francesco Menzocchi, Raffaellino del Colle, Gerolamo Genga eta Dosso Dossi margolariekin batera jardun zuen lanean Della Rovere familiaren babespean.

1539tik aurrera, Venezian lan egin zuen Medici familiarentzat. Palazzo Vecchioko kaperaren dekorazioa egin zuen, eta gorteko margolari ofizial bihurtu zen.

Haren maisu Pontormo hil zenean 1556an, Florentziara joan eta San Lorentzo basilikaren freskoak amaitzen jardun zuen.

Azken urteetan, Florentziako kultura-bizitzan parte hartu zuen: Accademia del Disegnoren sortzaileetakoa izan zen 1563an.

Bere ikasle kutun Alessandro Alloriren etxean hil zen 1572ko azaroaren 23an.

Obrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bronzinoren obra gehienak erretratuak dira, Medici familiako kideentzat eginak batez ere. Pintura mitologikoak eta alegorikoak ere egin zituen, eta pintura erlijiosoa, Florentziako eliza batzuetan nagusiki.

Bronzinoren erlijiozko lanetan Pontormok hutsari zion beldur bera atzeman daiteke; esate baterako, Kristo linboan lanean (Florentzia, Santa Croce Opera). Bronzinok Florentziako manierismoari egin zion ekarpen nagusia erretratu-sail handia izan zen. Fisonomiaren zehaztasun guztiak lantzen zituen bere erretratuetan, baina abstrakzio garbia eta diziplinaz betea lortzen zuen aldi berean. Bai Florentzian, bai Florentziatik kanpo, ospe handia lortu zuen erretratugile gisa. Ez zuen pertsonaiaren barrura sartzen uzten, nahiz eta xehetasun ugari erakusten zituen.

Gizonezkoen erretratuen artean aipagarriak dira Ugolino Martelli (Berlin) eta Bartolomeo Panciatichi (Uffizi). Emakumezkoen erretratuetan ere pertsonaiaren aldartea ezkutaturik uzten du, kolore gorriak eta urreak erabiltzen ditu, batez ere emakumezkoen bitxietan, Lucrecia Panciaticbi-ren erretratuan, eta batez ere, Eleonor Toledokoaren erretratu-sailean. Azken horietan zehatz-mehatz erakusten ditu emakumearen arropa dotoreak.

Kolore irrealak, hotzak, erabili zituen; askotan, tonu more eta berdeak baliatzen zituen. Preziosismoa nabari da haren obra, eta xehetasun asko ematen zituen, baina haren margolanen "perfektutasuna" hotza gertatzen da. Europako gorteko erretratuan eragin handia izan zuen.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bronzino Aldatu lotura Wikidatan