Anglo-Galestar Kopa
| Anglo-Galestar Kopa Anglo-Welsh Cup Cwpan Eingl-Gymreig | |
|---|---|
| Antolatzailea | Rugby Football Union |
| Sorrera | 2005 |
| Azkena | 2018 |
| Eremua | |
| Taldeak | 16 |
| Garaipen gehien | Leicester Tigers (3) |
| Txapelduna | Exeter Chiefs (2018) |
| Webgunea | www.anglowelshcup.com |
Anglo-Galestar Kopa (ingelesez: Anglo-Welsh Cup, galesez: Cwpan Eingl-Gymreig) errugbi txapelketa izan zen, urtero Premiership Rugbyko 12 taldeek eta Magners Leagueko lau galestar taldeek jokatzen zutena. 2005an eratu zen, RFU Club Competition ordezteko. 2018-19 denboralditik aitzina, Premiership Rugby Cupek ordeztu zuen.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1971-72 denboraldian, RFU Club Competition txapelketa abiatu zen Ingalaterrako taldeen artean. Hainbat izen izan zituen historian zehar, hala nola, John Player Cup (1971-1988), Pilkington Cup (1988-1997), Tetley's Bitter Cup (1997-2000), Powergen Cup (2000-2006), EDF Energy Cup (2006-2009), eta LV Cup 2009tik aurrera, beti ere babeslearen arabera.
2005ean, Galesko taldeak sartu ziren, eta ordutik aurrera Anglo-Galestar Kopa izena eman zitzaion. Ingalaterrako Premiership Rugbyko hamabi taldeek eta Magners Leagueko lau galestar taldeek hartzen zuten parte. 2015-16 denboraldian ez zen jokatu, 2015eko Munduko Errugbi Kopa zela eta.
2017-18 denboraldian jokatu zen azkeneko aldiz. Hurrengo urtetik aitzina, Ingalaterrako federazioak Premiership Rugby Cup antolatu zuen, eta 23 urtez azpiko txapelketa Galeskoak.[2][1]
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]RFU Club Competition (1971-2005)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1982an finalean berdinketa egon zen eta talde biak txapeldun izendatu ziren.
- (luz), 1991 eta 1992ko finaletan luzapenean erabaki zen txapelduna.
Anglo-Galestar Kopa (2005-2018)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Txapelduna | Emaitza | Finalista |
|---|---|---|---|
| 2005-06 | 26-10 | ||
| 2006-07 | 41-35 | ||
| 2007-08 | 23-6 | ||
| 2008-09 | 50-12 | ||
| 2009-10 | 30-24 | ||
| 2010-11 | 34-7 | ||
| 2011-12 | 26-14 | ||
| 2012-13 | 32-14 | ||
| 2013-14 | 15-8 | ||
| 2014-15 | 23-20 | ||
| 2015-16 | ez jokatua* | ||
| 2016-17 | 16-12 | ||
| 2017-18 | 28-11 |
- 2015-16 denboraldian ez zen jokatu Ingalaterrako Munduko Kopa zela eta.
Garaipenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Taldea | Garaipenak | Urteak |
|---|---|---|
| 10 | 1984, 1985, 1986, 1987, 1989, 1990, 1992, 1994, 1995, 1996 | |
| 8 | 1979, 1980, 1981, 1993, 1997, 2007, 2012, 2017 | |
| 5 | 1972, 1978, 1982, 2003, 2011 | |
| 4 | 1976, 1977, 2001, 2004 | |
| 3 | 1999, 2000, 2006 | |
| 3 | 1988, 1991, 2013 | |
| 2 | 1972, 1973 | |
| 2 | 1998, 2015 | |
| 2 | 2014, 2018 | |
| 1 | 1975 | |
| 1 | 1982 | |
| 1 | 1983 | |
| 1 | 2002 | |
| 1 | 2005 | |
| 1 | 2008 | |
| 1 | 2009 | |
| 1 | 2010 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 Anglo-Welsh Cup to be replaced by the Premiership Rugby Cup. skysports.com (kontsulta data: 2022-10-28).
- ↑ End of Anglo-Welsh Cup confirmed. southwalesargus.co.uk (kontsulta data: 2022-10-28).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Webgune ofiziala