Edukira joan

Anglo-Irlandar Akordioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau 1985eko Anglo-Irlandar Akordioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Anglo-irlandar Ituna».
Anglo-Irlandar Akordioa
Motabake ituna
Data1985eko azaroaren 15a
KokalekuHillsborough gaztelua
Estatu burujabeErresuma Batua eta Irlandako Errepublika

Anglo-Irlandar Akordioa, ingelesez: Anglo-Irish Agreement, 1985eko azaroaren 15ean, Erresuma Batua eta Irlandako Errepublikak Ipar Irlandako gatazkari emaiera emateko asmoz elkarrekin kooperatzeko akordio bat izan zen.

Akordioaren arabera, Irlandako Gobernuak Ipar Irlandako gatazkari dagokionez Erresuma Batuaren aholkularitza lanak burutzeko eskubidea bereganatu zuen.

Gainera, Irlandako Errepublikako Gobernuak Ipar Irlanda Erresuma Batuko lurraldea izaten jarraituko zuela onartu xuen, betiere Ipar Irlandako biztanleen gehiengoa horren aurka eta Irlandako Errepublikarrkin bategitearen alde agertzen ez zen artean.

Bestalde, Ipar Irlandari autonomia jakin bat itzularazteko akordioa lortu zen, betiere eta aurrez protestanteen eta katolikoen artean adostasun batera iritsita.

Akordioa, Hillsborough gazteluan, Margaret Thatcher britainiar lehen ministroak eta Garret FitzGerald irlandar lehen ministroak sinatu zuten.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]