Anglo-normandiar uharteak
Anglo-normandiar uharteak | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Les Platons (en) ![]() |
Azalera | 198 km² |
Geografia | |
![]() ![]() | |
Koordenatuak | 49°26′N 2°21′W / 49.43°N 2.35°W |
UTC ordua | UTC±00:00 |
Ur-gorputza | Mantxako kanala |
Mendizaletasuna |
Anglo-normandiar uharteak edo Kanaleko uharteak[1] (normandieraz Îles d'la Manche; ingelesez: Channel Islands; frantsesez: Îles Anglo-Normandes edo Îles de la Manche) Mantxako kanalean dagoen irla taldea da, Normandia eta Ingalaterrako hego-ekialdearen artean, Erresuma Batuaren menpe dagoena.
160.000 biztanle inguru bizi dira han, bi uharte nagusiak Jersey eta Guernesey direlarik.
Uharteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jersey[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jersey uharteak beste irla txikiago eta biztanlerik gabeko batzuekin batera osatzen du "Jerseyko Bailegoa" (Bailiwick of Jersey edo Bailliage de Jersey).
116 km2-ko azalera du, eta 88.200 biztanle (2005). Saint Helier da hiriburua (28.310 bizt.).
Guernsey[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Guerneseyko bailegoak (bailiwick edo bailliage) 78 km2-ko azalera eta 65.228 biztanle zituen 2005ean. Saint Peter Port du hiriburu (16.488 bizt.).
Guerneseyko Bailegoa osatzen duten beste uharteak hauek dira:
Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ingelesa eta frantsesa dira uhartediko hizkuntza ofizialak.
Bestela, normandieraren hiru aldaera nagusi ere hitz egiten dituzte, egoera gutxituan: guerneseyera (Guerneseyn), jerseyera (Jerseyn) eta sarkera (Sarken).