Edukira joan

Angolako Herri Errepublika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Angolako Herri Errepublika
República Popular de Angola
1975 – 1992
bandera

armarria

Geografia
HiriburuaLuanda
Ekonomia
DiruaAngolar kwanza
Historia
Garai historikoaGerra Hotza
Independentzia1975ko azaroaren 11
Nazio Batuen onarpena1976ko azaroaren 26a
Konstituzio aldaketa1992ko abuztuaren 25a
Aurrekoa
Portugaldar Inperioa
Ondorengoa
Angolako Errepublika

Angolako Herri Errepublika (portugesez: República Popular de Angola Angolaren independentziatik, 1975ean, eta 1992 bitarteko epealdia artean duen Angolako historiaren zatia da. Mozambiken gertatu bezala, Angolan independentzia erdietsi eta estatu sozialista deklaratu zuen bere burua. Sortutako nazio berriak harreman estuak egin zituen Sobiet Batasuna, Kuba eta Mozambikerekin.[1] MPLA alderdiak gobernatu zuen herrialdea eta alderdi bakarreko estatu marxista-leninista ezarri zuen.

UNITA izeneko oposizio taldeak gerra zibila abiarazi zuen MPLAren aurka, eta horretarako, Hego Afrikaren eta Estatu Batuen babesa izan zuen.

1991ean, MPLAk eta UNITAk bake hitzarmena sinatu zuen eta alderdi anitzeko hauteskunde sistema adostu zuten. Nahiz eta borroka gogorrak gertatu, azkenean Angolako Herri Errepublika 1992an desegin eta gaur egungo Angolako Errepublika sortu zen.


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]