Angulemako katedrala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Angulemako katedrala
Logo monument historique - rouge sans texte.svg Monumentu historikoa
Angouleme cathedral StPierre a.jpg
Kokapena
Herrialdea Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
DepartamenduaCharente
BarrutiAngoulêmeko barrutia
Kantonamenducanton of Angoulême-Est
Frantziako udalerriAngulema
Koordenatuak 45° 38′ 56″ N, 0° 09′ 06″ E / 45.648888888889°N,0.15166666666667°E / 45.648888888889; 0.15166666666667Koordenatuak: 45° 38′ 56″ N, 0° 09′ 06″ E / 45.648888888889°N,0.15166666666667°E / 45.648888888889; 0.15166666666667
Historia eta erabilera
Irekiera1100 (egutegi gregorianoa)
Erlijioa katolizismoa
Elizbarrutia Roman Catholic Diocese of Angoulême Itzuli
Arkitektura
Estiloa arkitektura erromanikoa
Ondarea
Mérimée ID PA00104203
Kontaktua
Helbidea place de la Cathédrale

Angoulemako katedrala (frantsesez: Cathédrale Saint-Pierre d'Angoulême) katedral katolikoa da, Angulemako apezpikuaren egoitza. Estilo erromanikoa da arkitekturan nahiz eskulturan.

Lehenengo katedrala IV. mendean eraiki zen, aurreko santutegi pagano baten lekuan. Eliza hori VI. mendean suntsitu zen, Klovisek hiria hartu zuenean Vouillé-ko guduaren ondoren (507). Beste katedral bat kontsakratu zuten 560an, baina bi mende geroago su hartu zuen, agian vikingoen ondorioz.

Hirugarren katedral bat 1017an kontsakratu zen. Baina XII. mendearen hasieran txikiegitzat jo zuten eta eraberritzeari ekin zioten. 1110ean hasi ziren lanak, eta 1128rako bukaturik zeuden. Katedralaren itxura hurrengo mendeetan aldatu zuten. Esaterako, dorreetako bat XVI. mendeko Erlijioen Gerretan suntsitu zuten. XIX. mendean dorre gaineko konoak erantsi zitzaizkion Paul Abadiek zuzendutako eraberritzean, baina Erdi Aroko fatxada bere horretan mantendu zuten nagusiki.

Fatxadan 70 eskultura baino gehiago daude, bi temaren inguruan antolatuak: Jasokundea eta Azken Judizioa. Horretaz gain, eguneroko bizitzaren eszenak ere ageri dira: ehiza edo laborantzako lan nekagarriak.

Barnealdean, nabeak hiru kupula ditu; transeptu luze batek gurutzatzen du, zeinak dorre bana baitu iparraldeko eta hegoaldeko muturretan. Trantseptua eta nabea gurutzatzen diren tokian kupula handiago bat dago egun, jatorrizkoa ordeztu duena 1568ko setioan suntsitu baitzuten.