Anier García

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anier García
Anier García 2000.jpg
Bizitza
Jaiotza Santiago1976ko martxoaren 9a (44 urte)
Herrialdea  Kuba
Jarduerak
Jarduerak atleta
Atletismoa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Entrenatzailea Santiago Antúnez (en) Itzuli
Pisua 79 kilogramo
Altuera 189 zentimetro

Anier García (Santiago de Cuba, 1976ko martxoaren 9a ) 110 metroko hesi-lasterketan espezializatutako Kubako atleta da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso gaztetatik nabarmendu zen 1995eko Gazte Joko Panamerikarrak irabaziz. Hurrengo urtean Atlantako Olinpiar Jokoetan parte hartzen du, eta final-laurdenetan kanporatua da.

1997an, Anier nazioarteko eszenan sartu zen Pista Estaliko Munduko Atletismo Txapelketako 60 metroko hesi-lasterketa irabazita Parisen. Zoritxarrez, Atenasko Aire Libreko Munduko Txapelketan lesio batekin hanka batean lehiatu zuen, baina finalerdietaraino iritsi zen.

1999an Winnipegeko Panamerikar Jokoak irabazi zituen. Bere garaipenik nabarmenena 2000ko Sydneyko txapeldun olinpikoa izan zen, Terrence Trammell erraz garaituz 0,16 segundoko aldearekin.

Garciak zilarrezko domina irabazi zuen 2001eko Aire Libreko Munduko Txapelketan eta Brontzezkoa urte bereko Pista Estaliko Munduko Atletismo Txapelketan eta 2003ko Pista Estaliko Munduko Atletismo Txapelketan. Ezin izan zuen 2003ko Aire Libreko Munduko Txapelketan lehiatu, lesio baten ondorioz, baina 2004ko Atenasko Olinpiadetan brontzezko domina lortu zuen.

Bere entrenatzailea Santiago Antúnez izan zen beti.

Markarik onena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

110 m-ko hesi-lasterketa - 13.00 s ( Sydney, Australia, 2000ko irailaren 25a )

Garaipen-zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zilarra (Sevilla 1999) 110 m-ko hesi-lasterketa
  • Zilarra (Edmonton 2001) 110 m-ko hesi-lasterketa

Pista Estaliko Munduko Atletismo Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Urrea (Paris 1997) 60 m-ko hesi-lasterketa
  • Zilarra (Lisboa 2001) 60 m-ko hesi-lasterketa
  • Zilarra (Birmingham 2003) 60 m-ko hesi-lasterketa