Anisa Shaheed
| Anisa Shaheed | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Afganistan, 1986 (39/40 urte) |
| Herrialdea | |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | kazetaria |
| Jasotako sariak | ikusi
|
Anisa Shaheed (Afganistan, 1986 ) kazetaria da, eta 2010eko hamarkadan Afganistanen izandako giza eskubideen urraketak, indarkeria eta ustelkeria azaldu zituen TOLOnews bidez.[1][2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Anisa Shaheed Afganistango talibanen erregimen islamiarraren menpe hazi zen eta hauek erori ostean 2001. urtean unibertsitatera joan zen.
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2009. urtean hasi zuen bere kazetaritza ibilbidea. Cheragh Daily Newspaper-en erreportari eta Hindu Kush News-eko albisteen buru jardun zuen lehenengo, eta gero TOLOnews telebista kate independentean hasi zen 2009. urtean. TOLOnews-eko albistegiaren buru izatera heldu zen, baina geroago, berriro ere informazio gehiago ematea erabaki zuen. Kazetari askok herrialdea utzi ostean informatzen jarraitu zuen.[3][4][5][4]
2021. urteko abuztuaren 15ean Afganistandik alde egin zuen, talibanak boterera itzuli eta kazetari eta emakume izatearren mehatxuak jaso eta gero.[2][6][7]
Ameriketako Estatu Batuetako erbestetik, eta langile autonomo gisa, Anisa Shaheedek Afganistani buruzko estaldura ematen jarraitzen du.[8]
Lan nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Berak egindako erreportaje batzuei esker funtzio altuko kargugabetzeak, prozesamenduak eta kartzelaratzeak izan dira.
- 2019. urteko hauteskunde presidentzialetako iruzurra salatu zuen eta horren ondorioz hainbat goi funtzionario, hauteskunde batzordeetako buruak barne, auzipetu eta kartzelaratu egin zituzten.
- Afganistango bankurik handienetako baten ustelkeria salatu zuen, eta akziodun nagusietako bat auzipetu eta kartzelaratua izan zen, 37 milioi dolar bidegabe erabiltzea egotzita.
- 22 pertsona hil ziren ospitale baten kontrako eraso terrorista estali zuen, besteak beste, umeak erditzen ari zirenean tiroak jaso zituzten emakumeak.[9]
- COVID-19 pandemiak iraun zuen bitartean agerian utzi zuen Afganistango gobernuak eskas kudeatu zituela gaixotasunari aurre egiteko baliabideak. 2020. urteko txostenak goi-funtzionarioak kargutik kentzea eragin zuen, besteak beste, gobernuko ministro bat, ministrorde bat eta ospitaleetako zuzendari batzuk.
- Abdul Rashid Dostrum Afganistango lehen presidenteordeak egindako sexu indarkeria azaleratu zuen, funtzionarioa kargugabetu eta gero Turkiara deportatu zuten. Bere laguntzaileetako batzuk auzipetu eta kartzelaratu egin zituzten.
Sariak eta aitorpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2022. urtean Kazetarien Nazioarteko Zentroak emandako Knight Kazetaritzako Nazioarteko Saria.[10]
- 2021. urtean Urteko kazetaria eta adierazpen askatasunaren aurpegia, Afganistango Adierazpen Askatasunaren Sareak izendatua.[11][2]
- 2021ean 100 Women BBC
- 2020. urtean Mugarik Gabeko Erreportariek koronabirus denboran egindako lana aitortu zuten. 1.700 izendapenen artetik aukeratua izan zen. Zehazki, maiatzean Kabulgo Ospitaleko amatasun gelari egindako erasoaren eta Afganistango gobernuaren COVID-19ak eragindako pandemiaren kudeaketa txarraren inguruan dituen informazioak azpimarratu zituen.[9][5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «The female Afghan journalist who won't give up» BBC News.
- 1 2 3 «Quiénes son las 100 Mujeres elegidas por la BBC para 2021» BBC News Mundo.
- ↑ «Meet Anisa Shaheed, The Afghan Journalist Who Refuses To Give Up» femina.in.
- 1 2 News and Gossip. (2021-08-15). BBC News Afghanistan- Anisa Shaheed Biography- Her Age Husband and Twitter. .[Betiko hautsitako esteka]
- 1 2 Journalist Anisa Shaheed Does Not Give Up Telling the Truth About Afghanistan. .
- ↑ Welle (www.dw.com), Deutsche. «Las mujeres afganas temen lo peor | DW | 17.08.2021» DW.COM.
- ↑ «Periodistas afganas denuncian en la ONU el acoso de talibanes y piden ayuda» SWI swissinfo.ch.
- ↑ «Anisa Shaheed - IWMF» www.iwmf.org.
- 1 2 «La periodista Anisa Shaheed no renuncia a decir la verdad sobre Afganistán» www.vistazo.com.
- ↑ «Anisa Shaheed» International Center for Journalists.
- ↑ The female Afghan journalist who won't give in to Taliban - BBC News. 2021-10-19.