Anita Hill
Anita Hill | |
---|---|
![]() (2014) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Lone Tree (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Massachusetts |
Talde etnikoa | afro-estatubatuarra |
Hezkuntza | |
Heziketa | Oklahoma State University–Stillwater (en) ![]() Yaleko Zuzenbide-Eskola |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | katedraduna, abokatua, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta giza eskubideen aldeko ekintzailea |
Enplegatzailea(k) | Brandeis Unibertsitatea Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn University of Oklahoma College of Law (en) ![]() |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
![]() ![]() ![]() |
Anita Faye Hill (Lone Tree, Oklahoma, 1956ko uztailaren 30a) unibertsitateko irakasle, abokatu eta ekintzaile estatubatuarra da. 1991n AEBko Senatuaren aurrean sexu jazarpena salatu zuen lehenengo emakumea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hill zuzenbidea ikasi zuen Yaleko Unibertsitatean. Ondoren, 80. hamarkadan, enpleguan berdintasuna sustatzeko estatuko agentzia batean lan egin zuen (Equal Employment Opportunity Commission - EEOC).[1] Garai hartako bere nagusia zen Clarence Thomasek sexu jazarpena egin zion eta Hillek salatu egin zuen.[2]
1991ean, AEBko presidentea zen George H. W Bushek, Thomas proposatu zuen Auzitegi Gorenerako hautagai gisa. Kritiken kontra, epailearen hautagaitza aurrera egin zuen eta azkenean, Clarence Thomas Estatu Batuetako Auzitegi Gorenean izendatu zuten. Thomasi arrazoia eman zion Senatuko batzordearen kideen artean Joe Biden zegoen eta hogei urte beranduago parkamena eskatu bazion ere, AEBko presidentea izateko kanpainan bere emaztea den Jill Bidenek pasarte hori ahazteko eskaria egin zion jendarteari.[2]
Hillen salaketari esker, sexu jazarpenaren gaia herritarren arreta jaso zuen eta gerora, sexu-abusuen beste eskandalu batzuk zabaltzen lagundu zuen, hala nola 1992ko uztailean AEBko Itsas Armadako idazkaria kargutik kendu zutenekoa.[3]
1997an Hillek bere autobiografia argitaratu zuen, Speaking Truth to Power (Boterearen aurrean egia esaten), bertan salaketarekin izan zuen esperientzia kontatu zuen.
2010ean, Thomasen bigarren emazteak, Virginia Thomasek, Hilli barkamena eskatzeko adierazi zion. Hillek honelaxe erantzun zion: «Ez dut inolako asmorik barkamena eskatzeko, nire esperientziari buruzko egia osoa lekukotzen dudalako eta nire testigantzan mantentzen naizelako».[4]
Herri kulturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Besteak beste, Ernest Dickersonen Strange Justice (1999) filma, Freida Lee Mock zuzendariaren Anita (2013) film dokumentala[5][6] eta HBOren Confirmation (2016) filma Hillen kasuan oinarritzen dira.[7] Sonic Youthen 1992ko «Youth Against Fascism» abestian aipatzen da Hill.
Sariak eta aitortzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2005ean, Fletcher Fundation erakundeko kide aukeratu zuten.
- 2008an, Louis P. and Evelyn Smith Amendment Award saria jaso zuen Ford Hall Forum-en.
- 1993an, Oklahomako emakume ospetsuen aretoan sartu zuten.[8]
- 1991n, Senatuko Batzorde Judizialaren aurrean egin zuen irekiera-adierazpena American Rhetoric’s Top 100 Speeches-eko #69 postuan agertzen da.
- 1991n, (6486) Anitahill asteroidea bere omenez izendatu zuten.[9]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Anita Hill» www.infoplease.com.
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Kendall, Mikki. (2021). Feminismo de barrio. Capitán Swing, 134-135 or. ISBN 9788412457872..
- ↑ «La herencia de Anita Hill» El País 7 de octubre de 1992.
- ↑ «Anita Hill, veinte años después, se mantiene firme contra Clarence Thomas» Qué.es.
- ↑ Anita (2013). Internet Movie Database.
- ↑ Anita Official Trailer 1 (2014) - Documentary HD. YouTube 16 de enero de 2014.
- ↑ Kerry Washington to Star as Anita Hill in HBO Movie 'Confirmation' (Exclusive). 12 de marzo de 2015.
- ↑ «Oklahoma Women's Hall of Fame Inductees by Year» Oklahoma State University Library.
- ↑ Jet Propulsion Laboratory. 6486 Anitahill (1991 FO). .