Anita Ramírez, beltzez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anita Ramirez, beltzez» orritik birbideratua)
Anita Ramírez beltzez, erretratua
Jatorria
Sortzailea(k)Ignacio Zuloaga
Sorrera-urtea1915
Ezaugarriak
Dimentsioak190,8 (altuera) × 130,8 (zabalera) cm
Egile-eskubideakjabetza publiko
Kokapena
LekuaBrooklyn Museum
BildumaBrooklyn Museum

Anita Ramírez beltzez, erretratua (gaztelaniaz, Retrato de Anita Ramírez en negro) 1915aren inguruan Ignacio Zuloaga euskal margolariak eginiko erretratua da.[1] Anita Ramírez artistaren ohiko modeloa izan zen urte haietan; berari egin zion, adibidez, Anita Ramírez horiez beste erretratua.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolan honetan Zuloagak Segoviako lanetan oso ohikoa izan zen eskema jarraitu zuen: aurrean, errealismo handiaz, modeloa ikusten dugu; atzean, aldiz, herri baten irudi askoz sinplifikatuago. Margolan osoan iluntasuna da nagusi. Argia modeloaren aurpegian fokalizatzen da. Ana Ramírez Segoviako ohiko arropa dotorez jantzita dago, ikusleari begira, eta haren begiradan arrotasuna da nagusi. Deigarria da baita ere atzean ikusten den zeru mistikoa, iluna, ekaitza iragarriz. Modeloaren buruan lore batzuk ikus daitezke, margolanari beste motatako koloreak emanez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. file:///Paseo_por_Segovia_con__Ignacio_Zuloaga_2.pdf

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]