Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Anje Duhalde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Anje Duhalde
Anje Duhalde 001.jpg
Bizitza
Jaiotza Arrangoitze1950eko irailaren 12a (68 urte)
Herrialdea  Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
Jarduerak
Jarduerak egile abeslaria
Kidetza Errobi
Akelarre
Genero artistikoa rocka
Musika instrumentua gitarra

Anje Duhalde (Arrangoitze, Lapurdi, 1950eko irailaren 12a) musikaria da. Bai taldean, bai bakarka jardun du.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970eko hamarkadan hasi zen musika egiten, Fuego taldean hain zuzen ere. Musika talde honetan bateria jotzen hasi zen.

Honen ondoren Mixel Ducau lagunarekin batera lehen Euskal Rock taldea sortu zuen; Errobi izenez bataiatu zuten talde mitikoa. Talde honetan abeslari eta gitarra-jotzaile lanetan ibili zen, Rock progresiboa eta nazioarteko beste hainbat joera hurbilduz. Urte batzuez plaza askotan jo eta gero, Errobi desegin zenean bakarlari bezala segitu zuen, baina kosta egin zitzaion Errobiren itzaletik aldentzea. Bakarlari lan horretan, tradizioarekiko atxikimenduak pisu handiagoa hartu du rock eta pop moldeko kantuetan.

1980 urtean Errobiaren hegitik atera zuen, bere bakarkako lanari hasiera emanez eta bizitza osoa eman du ogibide horretan.

Elkarlan asko egin dituen bakarlaria da Anje Duhalde. Akelarre taldearekin, esaterako, lau urtez ibili zen, berbenaz berbena, Euskal Herriko txoko guztiak ezagutzen. Akelarreren bi diskotan parte hartu zuen, Gau pasa eta Ari gara izenekoetan.

Baina berbenero alde horrek ez zion eragozten bere bidetik segitzea, eta Erroz eta oroz edota Nahas-mahas diskoak dira horren adibide. Geroago, Xabier Amuriza bertsolariarekin egindako lanaren emaitza plazaratu zuen 1991n. Xabier Amurizarekin kantari diskoa txapeldunaren bertsoekin osatua dago, Duhaldek gitarra eta ahotsa jarri dizkio eta musika bion artean egina da. Lan bikain horren ondoren Bakezaleak (1992) atera zuen, oso kritika onak jasoz, eta 1993an Zuzenean disko bikoitza, non bere kanten bilduma egiten den. Harrezkero Azkarate, Pinpirin eta Florian eta George Brassens kantari diskoak plazaratu ditu.

Anje Duhaldek sentimendua duen edozein musika gustatzen zaiola dio eta bere idoloak (Neil Young, Bob Dylan, Paul Simon...) ez ditu aldatu. Kantari engaiatua, zentsura dela eta arazoak izan ditu.

Anje, ordea, ez da musikagintzara mugatu. Irrati uhinetan ere ibilitako esataria dugu. 1990eko hamarkadan Baionako Gure Irratian aritu zen lehenik, eta ondoren Bilbo Hiria Irratian irratian, egoitza Bizkaiko hiriburuan duen Kafe Antzokitik.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errobi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Errobi (Elkar, 1975)
  • Gure Lekukotasuna (Elkar, 1977)
  • Bizi Bizian (Xoxoa, 1978)
  • Ametsaren Bidea (Xoxoa, 1979)
  • Agur T'Erdi (Elkar, 1985)

Akelarre musika taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gau Pasa (IZ, 1981)
  • Ari Gara (IZ, 1983)

Bakarka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Goizero (Elkar, 1975)
  • Errobiaren Hegitik (Xoxoa, 1980)
  • Erroz Eta Oroz (IZ, 1987)
  • Nahas Mahas (IZ, 1989)
  • Amurizarekin Kantari (IZ, 1990)
  • Bakezaleak (IZ, 1992)
  • Zuzenean (Elkar, 1993)
  • Su Gainean Dantzan (Elkar, 1994)
  • Azkarate (Elkar, 1997)
  • Pinpirin Eta Florian (Elkar, 2000)
  • George Brassens Kantari (Elkar, 2001)
  • Sorminetan (Elkar, 2006)
  • Ibilean (Elkar, 2012)
  • Gogoaren baitan.

Kolaborazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Iparragirre. Zure oroiz (Xoxoa, 1981)
  • Euskal Herriak izan behar du euskalduna eta librea! (1996)
  • Ehungarrenean hamaika. Lauaxeta 2005 (Gaztelupeko Hotsak, 2005)
  • 18/98+... auzolanean (Gara, 2006)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]