Anjel Alkain
Anjel Alkain | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Andoain, 1966 (54 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak |
euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | komediantea eta telebista-aktorea |
IMDb | nm1584014 |
Anjel Alkain (Andoain, Gipuzkoa, 1966) euskal umorista, aktorea eta telebista aurkezlea da.
Antzerkia ikasi zuen Donostiako Antzerki Eskolan Niko Lizeaga eta Jose Maria Berasategirekin. Ondoren, Hankagorri taldearekin bat egin eta kale antzezlanak egiten jardun zen. Sorginen laratza telebista saioan agertu zen arte ez zen ezaguna, baina harrezkero Wazemank, Noaoa, Brinkola, Finlandia, Kontuz atsuak! eta Kontrako eztarria telebistako umore saioetan aritu izan da, ETB 1ean, aurkezle eta aktore lanetan. Egun, ETB 1eko Zuek Hor saioan dihardu, aktore gisa soilik. Gaur egun Eitb-ko Bagoaz saioan parte hartzen du. Aktore gisa lan egin arren landetxe bat ere badu, Hernanin. Gaur egun Gipuzkoako Asteasu herrian bizi da bere familiarekin.
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea | Lana |
---|---|
1996 | Cuestión de suerte |
2005 | Aupa Etxebeste! |
2006 | Kutsidazu bidea, Ixabel |
2007 | Eutsi! |
2019 | Agur Etxebesteǃ |
Telebista saioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea | Lana | Katea | Postua |
---|---|---|---|
1991-1992 | Bertan Zoro | ETB 1 | Aktorea |
1999-2005 | Sorginen laratza | ETB 1 | Aktorea |
2005-2007 | Wazemank | ETB 1 | Aktorea |
2007-2008 | Noaoa! | ETB 1 | Aktorea |
2009 | Brinkola | ETB 1 | Aktorea |
2009 | Wazemank 2.0 | ETB 1 | Aktorea |
2010 | Wazemank 3.0 | ETB 1 | Aktorea |
2011-2012 | Finlandia | ETB 1 | Aktorea |
2012-2013 | Kontuz atsuak! | ETB 1 | Aktorea |
2013-2014 | Kontrako eztarria | ETB 1 | Aktorea / Aurkezlea |
2014 | Zuek hor eta gu hemen! | ETB 1 | Aktorea / Aurkezlea |
2015 | Zuek hor! | ETB 1 | Aktorea / Aurkezlea |
2017-2019 | Bago!az | ETB 1 | Kolaboratzailea |
2017 | Como pez en el agua | ETB 2 | Aurkezlea |
2017- 2020 | Qué me estás contando | ETB 2 | Kolaboratzailea |
2019- 2020 | Egunak egin du | ETB 1 | Kolaboratzailea |
Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea | Lana |
---|---|
2003 | Kutsidazu bidea, Ixabel |
Irratia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea | Lana | Katea |
---|---|---|
2010-2011 | Oilategia | Euskadi Irratia |
2010- | Antes de Mirar, Cruzar | Radio Euskadi |
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Ingelesez) «Anjel Alkain», Internet Movie Data Base.