Anjel Iturbe
Anjel Iturbe | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
1991 - 2003 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Legazpi, 1939ko uztailaren 17a (85 urte) | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Bizilekua | Oñati | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta langilea | ||
Enplegatzailea(k) | Mondragon Korporazioa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | ![]() |
Anjel Iturbe Yarza (Legazpi, Gipuzkoa, 1939ko uztailaren 17an), hainbat enpresa industrialetan lan egindakoa, 12 urtez Oñatiko alkate izan zen.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Legazpin jaio arren, familia Oñatira aldatu zen berak urte eta erdi zuenean. Garai hartan Oñatiko Unibertsitateko eraikinean zeuden maristekin ikasi zuen, hamalau urterekin lanean hasi aurretik Forjas de Zubillaga S.A.n lehenengo eta José Igartua y Cía-n gero, bertan tornulari ofizioa ikasiz. Ondoren beste hainbat enpresatan lan egindakoa da, hala nola Cegasa S.A. Inoxlan S.A, ULMA Construction Koop. E. eta Fagor Radar Koop. E., jubilatu arte. Urte horietan beti izan zuen ikasteko grina, eta erreleboka lana eginaz, Eibarren “Metodoak eta denborak” ikastaroa egin zuen, Bilbon “Pertsonalaren kudeaketa”, eta Gasteizen “Enpresen administrazioa” eta “Marketina”. ULMAn zebilela zazpi urte eman zituen Mallorcan lanean, komertzial arloan.[1]
Elorregiko Mertxe Murgiondorekin ezkondu zen eta bi alaba dituzte, Ainhoa eta Agotz, eta bi biloba. Herrigintzan hainbat ardura hartu izan du, besteak beste Olakuako etxebizitzen sustapena, bertan sortutako kooperatibako presidentea izanik, Arantzazuko Adiskideak Elkartearen sustatzaile, eta San Migel Parrokiako artxiboko arduradun eta koruko partaide. Zaletasunen artean, ehiza, mendia eta argazkigintza daude.[1]
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zinegotzi izan zen diktadura garaian, 60.eko hamarkadan, legegintzaldi baten Reyes Korkostegi alkate zela, eta demokrazian Eli Galdosen hirugarren legegintzaldian. Ondoren liberatu gabeko alkate izan zen 1991, 1995 eta 1999ko hauteskundeetan Euzko Alderdi Jeltzaileko zerrendak gehiengoa lortuta, eta hiru legegintzalditan jarraitu zuen udaleko buru. Hurrengo hauteskundeetara ez zen aurkeztu.[2]
Bere agintaldietako ezaugarririk nabarmenena beste herri batzuekin senidetzeko ata adiskidetzeko politikak izan ziren, eta horrela senidetzeko akordioak sinatu ziren Mendebaldeko Saharako Gleibat El Fula-rekin (1994), Frantziako Châteaubernard-ekin (1999), Argentinako José C. Paz (2000) zein Santa Fe-rekin , eta Mexikoko Zacatecas (1996) eta Guadalajararekin (2001). Bestalde, eta Arantzazuko fraideen 500. urteurrena zelako, adiskidetzeko akordioa Frantzisko Asiskoaren Asisko udalerriarekin sinatu zen 2002an. Zentzu berean, 2006an estatuko Moraleja, Macotera eta Valtierrarekin adiskidetu zen.[3][4] Halaber, Udaleko energia-kudeaketa jasangarria sendotu zen urte horietan, energia hidroelektrikoan eta berriztagarrietan inbertituz, esate baterako, “Oñatiko Ur Jauziak” enpresa publikoan. Alkatetza garaian, baita, San Martingo Nagusien Egoitzako juntako presidente izan zen 12 urtez, San Migel Kooperatibakoa, Bidebarrietako etxegintzako batzordekoa, eta EUDELeko zein Debagoieneko Mankomunitateko juntetako kide.[5][6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Arana Begiristain, Goiatz. (2019). Angel Iturbe eta Agurne Barrusorekin alkate izan zirenekoak gogoratzen. Goiena.
- ↑ (Gaztelaniaz) Elecciones municipales del 26-V-1991.. Auñamendi Eusko Entziklopedia- Eusko Ikaskuntza.
- ↑ Bikuña, Mireia. (2009). Chateaubernard-eko bisitariak hartzeko familiak behar dituzte. Goiena.
- ↑ (Gaztelaniaz) Urteaga, Jose Antonio. (2009). Ciudades Hermanas/Amigas de Oñati (Pdf). Hermansoloña GKE.
- ↑ (Gaztelaniaz) Iturbe, Anjel. La experiencia del municipio de Oñati. UN etxea, 81-83 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) Gonzalez, Marian. (2018). Savia nueva para Oñatiko Ur Jauziak. Diario Vasco.