Edukira joan

Ankara

Ankara
Ankara
آنقره
Ankara
metropolitan municipality in Turkey (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Turkia
AlkateaMansur Yavaş
UTC+2 (udan UTC+3)Ordu eremua
AlkateaMansur Yavaş
Izen ofizialaAnkara
Angora
Jatorrizko izenaAnkara
آنقره
Posta kodea06000–06999
Geografia
Koordenatuak39°56′09″N 32°50′19″E / 39.9358°N 32.8387°E / 39.9358; 32.8387
Mapa
Azalera2.516 km²
Altitudea938 [1]
Demografia
Biztanleria5.803.482 (2023)
Dentsitatea226 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia312
Hiri senidetuakMinsk, Miami, Pavlodar, Asgabat, Astana, Pekin, Bixkek, Bukarest, Chisinau, Hanoi, Kiev, Kuala Lumpur, Kuwait, Nikosia, Manama, Mosku, Tirana, Kinshasa, Bissau, Ufa, Muqdisho, Sana, Washington, Sofia, Tbilisi, Islamabad, Bangkok, Khartum, Santiago, Damasko, Amman, Seul, Duxanbe, Sarajevo, Pristina, North Nicosia (en) Itzuli, Budapest eta Kharkiv
Matrikula06
Hizkuntza ofizialaturkiera
http://www.ankara.bel.tr

Ankara[2][3] Turkiako hiriburua da eta bigarren hiririk handiena da, 5.130.000 biztanlerekin, Istanbulen ondoren.

Denboran zehar izen ezberdinak izan ditu. Honela garai klasikoan Áŋkyra deitzen zen, erromatarren garaian Ancira eta 1930 arte Angora edo Engürü.

Hiritik Enguri Su ibaia igarotzen da, eta mendixka batean kokatuta dago.

Urtea Biztanleria
2010 4.431.719
2007 3.901.201
2000 3.703.362
1990 2.583.963
1985 2.251.533
1970 1.209.000
1965 906.000
1960 646.000
1955 453.000
1950 287.000
1927 75.000
    Datu klimatikoak (Ankara (1970–2011)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 16.6 19.9 26.4 30.6 33.0 37.0 40.8 40.4 36.0 32.2 24.4 19.8 40.8
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 4.3 6.7 11.9 17.1 22.2 26.6 30.3 30.2 26.0 19.7 12.4 6.2 17.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -3.0 -2.0 1.1 5.7 9.7 13.1 16.1 16.1 12.0 7.4 2.2 -1.0 6.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -21.2 -21.5 -19.2 -6.7 -1.6 5.0 6.8 7.2 2.5 -3.4 -8.8 -17.2 -21.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 39.2 33.4 36.7 50.0 50.3 35.3 15.5 12.0 17.5 33.2 35.4 42.5 401
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 11.1 10.4 10.6 12.3 12.5 8.9 3.9 3.0 3.8 7.5 8.8 11.0 103.8
Eguzki orduak 74.4 98.9 164.3 189.0 260.4 309.0 350.3 325.5 276.0 198.4 126.0 68.2 2440.4
Iturria: www.dmi.gov.tr[4]
Augustoren tenplua Ankaran (Monumentum Ancyranum). Augusto enperadorearen Res Gestae Divi Augusti-ren kopia bat idatzita dago tenpluaren hormetan.

Ankara Brontze Aroan sartu zen historian, Hatti zibilizazioa agertu zenean. K.a. XX. mendean, hititak iritsi ziren eskualdera eta, geroago, frigiarrak, lidiarrak eta persiarrak. K.a. III. mendean, galatar izeneko leinu zelten taldeak bertan kokatu zuen bere hiriburua . Erromatarrek hiria konkistatu zuten eta, geroago, bizantziarren kokapen garrantzitsu izatera igaro zen. 1071an, Alpaslan sultan seljuktarrak hiria hartu eta XX. mendea arte iraun zuen aginte seljuktar eta otomandarra hasi zuen.

Turkiako Errepublika estatu modernoa sortzean, Ankara herri txiki bat baino ez zen, 15.000 biztanle ingurukoa. Hala ere, hiriburu izendatu zuten, garai hartan, 1919-1922 artean, Istanbul aliatuek hartua baitzuten. Turkiako Independentzia Gerra amaitzean, 1923ko urriaren 13an, Ankara hiriburu izaten jarraitu zuen, errepublikaren sortzaile zen Mustafa Kemal Atatürken nahiari jarraituz. Horrela, Istanbulen ahultasun geoestrategikoa saihestu nahi zuen, hiriburu berria estatu eremuaren erdigune geografikoan kokatuz. 1930eko martxoaren 28an, hiriak antzinako Angora izena ordezkatu zuen, gaurkoa hartuz.

Hiri eta herri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]