Ankarako metroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ankarako metro eta tranbiaren lineak.
Logotipoa

Ankarako metroa Turkiako hiriburuko metroa da. 1996ko abuztuaren 30ean inauguratu zen eta gaur egun bi lineek osatzen dute. Gaur egun, sarea zabaltzeko lanetan ari dira eta hurrengo urteetan beste hiru linea eraikiko dira. Sareak gaur egun 23,1 kilometrotako luzera du eta 23 geltoki.

Lineak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ankaray[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ankaray linea metro arineko linea bat da. 1992tik 1996ra bitartean eraiki zen, Alemaniako Siemens enpresak zuzenduriko nazioarteko enpresa talde baten eskutik. Hamaika geltoki ditu guztira, eta erabiltzen dituen trenak, 77 metro luze eta 180 jarlekukoak izanik, guztira 600 bidaiari kabitzen dira.

Etorkizunean Ankaray lineak 22 kilometro izango ditu, eta norabide bakoitzean orduro 25.000 bidaiari garraiatzeko ahalmena izango du. 2007an 175.000 lagunek erabiltzen zuten egunero linea hau astegunetan.

Ankarako metroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ankarako metroaren linea 1997an zabaldu zen eta hiriaren erdiguneko Kizilay, eta kanpoaldeko Batikent auzoa batzen ditu, Ankara ipar-mendebaldean. Lineak 14,7 kilometro ditu, (6,5 km lurpean, 4,5 km lur gainean eta 3,7 km lurraren gainean eraikitako bidezubietan).

Etorkizuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etorkizunari begira hiru linea gehiagoren eraikuntza martxan da eta Ankarako udalak linea berriak eraiki nahi ditu etorkizunari begira, gehienak metro arinekoak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Turkia
Artikulu hau Turkiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.