Anker erlojua

Koordenatuak: 48°12′39″N 16°22′25″E / 48.2108°N 16.3737°E / 48.2108; 16.3737
Wikipedia, Entziklopedia askea
Anker erlojua
Kokapena
Estatu burujabe Austria
Federal capital Viena
Koordenatuak48°12′39″N 16°22′25″E / 48.2108°N 16.3737°E / 48.2108; 16.3737
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1911
Ondarea
Kontaktua
HelbideaHoher Markt 10, 11
Ankeruhrren atzealdea.

Anker erlojua (alemanez: Ankeruhr) Vienako erdigunean dagoen erloju ospetsua da. Hoher Markt plazan kokatuta, asko dira ikusteko hurbiltzen diren turistak. Art nouveaun inspiratuta, 1914an bukatu zen. Eguerditan, musika klasikoarekin batera, hamabi irudik desfilatzen duten erlojuan.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anker Insurance Companyk bi eraikin desberdinetan zeuden bulegoak lotzeko zubi bat eraiki zuen. Hau ornitzeko erlojua enkargatu zuten ondoren. Hau Franz Matsch arkitektorak eta margolariak diseinatu zuen. Lana brontzez eta kobrez egin zen, Art Noveau estiloa imitatuz. Erlojua 1914an bukatu zen. Erlojuaren izena enpresa jabearen izenetik dator.[2]

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguerditan, musika klasikoarekin batera, hamabi irudik, berez hamahiruk, desfilatzen duten erlojuan.

  1. orduan: Marko Aurelio
  2. orduan: Karlomagno
  3. orduan: Leopoldo VI.a
  4. orduan: Walther von der Vogelweide
  5. orduan: Rodolfo I.a Habsburgokoa bere emaztearekin batera
  6. orduan: Hans Puchsbaum arkitektoa
  7. orduan: Maximiliano I.a Habsburgokoa
  8. orduan: Johann Andreas von Liebenberg, Vienako alkatea
  9. orduan: Ernst Rüdiger von Starhemberg militarra
  10. orduan: Eugenio Savoiakoa
  11. orduan: Maria Teresa I.a Austriakoa
  12. orduan: Joseph Haydn

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]