Ankilosi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ankilosi
Deskribapena
Mota artropatia
joint stiffness Itzuli
Espezialitatea Erreumatologia
Identifikatzaileak
GNS-10-MK M24.6
GNS-9-MK 718.50 eta 718.5
DiseasesDB 29910
MeSH D000844 eta D000844
Disease Ontology ID DOID:227 eta DOID:227

Ankilosia (“αγκυλος”/“anchylosis” (lotura edo lokarri) hitz grekotik datorren terminoa) alterazio morfologikoen ondorioz sorturiko giltzadura (kapsula artikular, lotailu eta osagai kartilaginotsuen bidez bi hezurren arteko lotura ahalbidetzen duen egitura) baten zurruntasuna eragiten duen gaitza da. Hauen mugikortasun normala murriztu edo galaraziz. Arkitektura artikularraren aldaketa hau alterazio anatomikoekin erlazionaturik dago, traumatismoek edota hanturek sorturikoekin esaterako.

Espondilitis kasua

Ankilosia gorputzeko hainbat lekutan gerta daiteke, hala nola, hanka, ukondo, belaun, sorbalda, atzamar edo barailan.

Postarthritische Ankylosen - Roe HG links.jpg

Kausak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaixotasun hau nerabezaroan eta gaztaroan agertzen da, gainera, hainbat faktoreren araberakoa da, hala nola, sexua (gizonetan sarriago ematen da emakumeetan baino) eta etnia, genetikarekin erlazionatuta baitago.

Adibidez, ankilosi espondilitisa daukan %90ak, HLA-B27 deituriko genea dauka, gene honek ankilosi espondilitisa pairatzeko probabilitatea handitzen du, eta badirudi, geneak efektu hori besterik ez duela.

Hala ere, luzaroko gelditasun batek, infekzio batek, lesio batek, hantura batek (giltzaduraz kanpoko tendoiarena, muskulu egiturena edota giltzadura beraren ehunarena) edota gaixotasun batzuek (artritis erreumatoidea eta osteoartritia besteak beste) ere eragin dezakete.

Sintomak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ankilosiaren sintoma nagusiak mugapen edo gogortasun funtzionala dira, hantura eta min lokalizatuaz gain. Egoera honek mugimenduarekin erlazionaturiko egitura guztiei eragin diezaieke (muskulu eta tendoiak), giltzaduren lotailuak barne.

Mugapen edo gogortasun funtzionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugimendurako guztizko edo galera partziala. Pazienteak ezin ditu giltzadurak baimendutako mugimendua edo tolesdura burutu, edota hau egiteko zailtasunak ditu.

Hantura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hantura intra-artikularra ankilosiaren kausa zein ondorio da. Progresiboki larriagotzen den prozesua izan ohi da.

Min lokalizatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mina gogortasun artikular progresiboaren ondorioz sortzen da, batez ere mugikortasunari dagokionez. Gainera, ankilosi prozesua dela eta, hantura bitartekarien askapena bultzatzen da, eta azkenengo hauek egitura artikularren min errezeptoreak estimulatuko dituzte.

Espondilitis ankilosante gaixotasunaren kasuan (non bizkarrezurreko ornoak ankilosatzen diren, bizkarrezurraren mugiezintasuna gertatuz) mina alde lunbarrean kokatzen da.

Ezintasunak eta ekintza fisikorako murriztapenak antsietatea, estresa eta depresioa ere ekarri ditzake.

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anakilosiaren tratamenduak honen sintomak hobetzea edo gaixotasun hau eragiten duten kausak zuzentzea du helburu. Tratamendu hau farmakologikoa (analgesikoak, farmako antirreumalak edo esteroideak, etab.) edo ez-farmakologikoa (fisioterapia eta kirurgia) izan daiteke .

Tratamendu farmakologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tratamenduaren hasieran analgesikoak eta antinflamatorioak erabiltzen dira mina murrizteko eta sintomak hobetzeko. Analgesiko eta antiinflamatorioekin batera esteroideak erabili ohi dira.

Erabiltzen diren esteroideek hantura murrizteaz gain funtzio inmunosupresorea ere badute. Esteroide hauek modu oralean edo injekzio bitartez eman daitezke. Esteroide erabilienak depositu motakoak edo epe luzeko eraginekoak dira.

Bestalde esteroideak ez diren antiinflamatorioak (diclofenac, ketoprofeno edo ibuprofenoa) mina eta hanturaren aurka egiteko erabiltzen dira.

Espondilitis antilosantea daukaten pazienteetan tratamendua aldatu daiteke, hantura eragiten duen gaixotasun hau progresiboa dela eta. Normalenan esteroideak ez diren antiinflamatorioak, esteroideak, inmunosupresoreak eta interleukinen inhibitzaileak erabiltzen dira.

Gaiotasunak eragindako beste sintomei aurre egiteko beste medikamentu batzuk erabiltzen dira. Artritia edo artrosia tratatzeko adibidez, metrotexatea, terapia biologikoa (antiTNF) edo diaszerina erabiltzen dira.

Azkenik, osteoartropatiak prebenitzeko kondroitina sulfatoa eta glukosamina konbinatu ohi dira.

Tratamendu ez-farmakologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fisioterapia:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fisoiterapia mediku fisiatra edo fisioterapeutek zuzendutako hainbat ariketak egitean datza, terapia honen helburua giltzaduren mugikortasuna hobetu eta sintomak arintzea da.

Hala ere terapia hau kasu batzuetan bakarrik erabiltzen da, hau da, ariketa hauek gaixoarentzat baliagarriak izango badira eta bere egoera okertuko ez badute.

Kirurgia:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirurgia beste terapiek huts egin badute bakarrik erabiltzen da. Bere helburua gaixotasunaren ondorioz kaltetu diren egiturak konpontzea eta giltzadurak libratzea da. Kirurgia bi motatakoa izan daiteke: irekia edo bide laparoskopikokoa (azkeneko hau da inbasiboena)

Azkenik kontuan hartu behar da ankilosiak jarduera fisikoak burutzeko gaitasunean daukan inpaktua dela eta oso garrantzitsua dela diagnosia garaiz egitea. Tratamendu egokiak sintomak arintzen dituenez gaixotasunaren ondorioz gaixoak hainbat jarduera burutzeko izan dezakeen ezintasuna murriztuko du.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ankilosiari dagokionez hainbat modutan sailka daiteke:

Egiturei dagokienez:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ankilosia egitura extra-artikularretan edo intra-artikularretan gerta daiteke. Orokorrean giltzaduraren barnean lotutako bi hezur elkartzen direnean benetako ankilosia edo ankilosi osea deitzen da. Atal bigunen hantura edo fibrosia ematen denean, ordea, ankilosi faltsua edo ankilosi fibrotsua.

Kaltetutako guneari dagokionez:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaltetutako giltzadurari egiten dio erreferentzia:

Eboluzioari dagokionez:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iraunkorrak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ankilosia itzulezina denean. Ohikoa da bai ankilosi oseak eta bai fibrotsuak betirako ezgaitasuna sortzea.

Iragankorra:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaixotasun estra-artikular eta itzulkorren ondorioz gertatzen direnak. Horien artean hurrengoak nabarmentzen dira:

  • Sinobitis edo likido sinobialaren metaketa
  • Fibrosi artikularra
  • Miositis edo giltzadurarekin erlazioa duten muskuluen hantura
  • Tendinitis edo faszitis

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]