Ankises

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ankises
Anchises.jpg
Ezaugarriak
Sexua gizonezkoa
Familia
Aita Capys Itzuli
Ezkontidea(k) Eriopis Itzuli
Bikotea(k) Afrodita
Seme-alabak Eneas, Hippodamia Itzuli, Elymus Itzuli eta Q3833335 Itzuli

Ankises greziar mitologian, Kapisek Temisterekin (Iloren alaba, Trosen semea) edo Hierommemerekin izan zuen semea zen (Simois ozeanidaren alaba zen naiadea. Bertsioen arabera, artzain txiro bat edo printze bat zen. Beste asko bezala, Afroditak maitatua izan zen. Honek, giza itxura hartuta, Ankises liluratu zuen harreman sexualak izateko. Bien gauaren ondoren, Afroditak Eneas erditu zuen.

Ankisesek, bere behorrak, Laomedonte erregearen moxal jainkotiarrekin gurutzatu zituen.

Troiako Gerraren ondoren Eneasek Ankises salbatu zuen eta troiar iheslariekin batera, Italiara eraman zuen. Ankises, Drepano izeneko hiri siziliarrera iritsi zenean hil zen, eta bertan lurperatua izan zen. Beranduago, Eneasek Hadesa bisitatu zuen eta berriz ikusi zuen bere aita Zelai Eliseoetan.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]