Edukira joan

Ann Harriet Hughes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ann Harriet Hughes

Bizitza
JaiotzaTalsarnau (en) Itzuli, 1852
Herrialdea Gales
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaPwllheli1910eko apirilaren 25a (57/58 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
galesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea
Izengoitia(k)Gwyneth Vaughan

Ann Harriet Hughes (Talsarnau, 1852Pwllheli, 1910eko apirilaren 25a), Gwyneth Vaughan izengoitiaz ere ezaguna, galestar eleberrigilea izan zen.

Ann Harriet Hughes Talsarnaun (Merionethshire) jaio zen, errotari baten familian, eta lehen mailako ikasketak Llandecwynen egin zituen. 1876an John Hughes Jones medikuarekin ezkondu zen. Geroago abizenaren Jones zatia erabiltzeari utzi zioten. Londresen, Treherberten eta Clwt-y-bonten bizi izan ziren eta lau seme-alaba izan zituzten. 1902an senarra hil zitzaion, eta Hughes Bangorrera joan zen bizitzera eta idazteari ekin zion[1].

Hughesek hiru eleberri idatzi zituen, eta laugarren idazlana amaitu gabe utzi zuen. Gainera, Henry Drummond ebanjelista eskoziarraren hiru lanen galesezko bertsioak editatu zituen eta poesia ere idatzi zuen. Welsh Weekly (1892), Yr Eryr (1894-1895) eta Y Cymro (1906-1907) aldizkarietan kolaboratu zuen[1].

Ann Harriet Hughes 1910eko apirilaren 25ean hil zen Pwllhelin[1]. Llanfihangel-y-traethau elizako hilerrian lurperatu zuten[2].

  • O Gorlannau'r Defaid (1905)
  • Plant y Gorthrwm (1908)
  • Cysgodau y Blynyddoedd Gynt (1908)
  • Troad y Rhod (amaitu gabea; atal batzuk Y Brython aldizkarian argitaratuak izan ziren; 1909).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Ingelesez) Williams, Richard Bryn. (1959). «Hughes, Annie Harriet (Gwyneth Vaughan, 1852 - 1910), writer» Dictionary of Welsh Biography (kontsulta data: 2024-10-18).
  2. (Ingelesez) Hughes, Robert. The Parish Church Llanfihangel-y-Traethau Ynys. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-04-10) (kontsulta data: 2024-10-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biografia
Gales
Artikulu hau Galesko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.