Anna Dostoievskaia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anna Dostoievskaia

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakАнна Григорьевна Сниткиra
JaiotzaSan Petersburgo1846ko abuztuaren 30a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Errusia
Lehen hizkuntzaerrusiera
HeriotzaJalta1918ko ekainaren 9a (71 urte)
Hobiratze lekuaTikhvin hilerria
Q26921364 Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Fiodor Dostoievski  (1867 -
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakeguneroko-idazlea, court stenographer (en) Itzuli eta stenotypist (en) Itzuli

Find a Grave: 61358096 Edit the value on Wikidata

Anna Grigorievna Dostoievskaia (ezkondu aurretik Snitkina; San Petersburgo 1846, Jalta 1918) idazle eta takigrafista errusiarra izan zen, Fiodor Dostoievskiren bigarren emaztea. Fiodor Dostoevskirekin bizitako aroaz bi biografia-liburu idatzi zituen: Anna Dostoievskaiaren egunerokoa (1867an, hil ondoren 1923an argitaratua), eta Anna Dostoievskaiaren memoriak, 1925ean argitaratua.[1]

1866ko urriaren 4an, Anna Snitkina takigrafo gisa hasi zen lanean Fiodor Dostoevskiren Jokalaria eleberrian. Hau da, Fiodorrek diktatu eta idazketa Annak egiten zuen.[2] Tartean, hurbilekoak bilakatu ziren eta urte hartan bertan ezkontzeko konpromisoa hartu zuten.

1867ko otsailaren 15ean ezkondu ziren. Bi hilabete geroago atzerrira joan ziren eta bertan lau urte baino gehiago eman zituzten (1871ko uztailera arte). Abiatu baino lehentxeago, Dostoevskiren bi hartzekodunek haren aurkako karguak aurkeztu zituzten. Annaren lanak ezinbestekoak izan ziren jokoaren adikziotik senarra ateratzeko. Era berean, argitalpen eta kontratu kontuak bere gain hartu zituen senarrarengatik.

Lau seme-alaba izan zituen bikoteak, horietarik bi haurrak zirela hil zirelarik, eta Liubov alaba eta Aleksei semea adin nagusira iritsi ziren. 1881ean alargundu zen, eta 1918an hil. Bere gorpua senarraren ondoan datza San Petersburgoko Tikhvin hilerrian.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Dostoevsky, Anna (1846–1918) | Encyclopedia.com» www.encyclopedia.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).
  2. Serrano, Roberto. (2021). «Dostoievskiren urteurrenaren harian» Senez 52 (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).
  3. «The Story of a Loyal Wife» russkiymir.ru (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]