Anna Eleanor Roosevelt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anna Eleanor Roosevelt
Eleanor Roosevelt portrait 1933.jpg
Nazio Batuen Batzar Nagusia

1945eko abendua -
Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama

1933ko martxoaren 4a - 1945eko apirilaren 12a
enbaxadore

Bizitza
Izen osoa Anna Eleanor Roosevelt
Jaiotza Manhattan1884ko urriaren 11
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua New York
Washington
Hyde Park (New York)
Lehen hizkuntza ingelesa
Heriotza Upper East Side1962ko azaroaren 7a (78 urte)
Hobiratze lekua Home of Franklin D. Roosevelt National Historic Site (en) Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: tuberkulosia
Familia
Aita Elliott Roosevelt
Ama Anna Hall Roosevelt
Ezkontidea(k) Franklin Delano Roosevelt  (1905eko martxoaren 17a -  1945eko apirilaren 12a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Roosevelt family (en) Itzuli
Hezkuntza
Heziketa The New School (en) Itzuli
Allenswood Boarding Academy (en) Itzuli
(1899 - 1902)
Hizkuntzak ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak diplomazialaria, idazlea, autobiografialaria, politikaria, feminista, kazetaria, bakearen aldeko aktibista eta giza eskubideen aldeko ekintzailea
Lantokia(k) Washington eta New York
Enplegatzailea(k) Brandeis University (en) Itzuli
Nazio Batuen Erakundea
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Daughters of the American Revolution
Alpha Kappa Alpha
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Estatu Batuetako Eliza Episkopalianoa
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata
IMDb nm0740482
Eleanor Roosevelt Signature-.svg
1949an, Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren gaztelaniazko bertsioa eskuetan duela.

Anna Eleanor Roosevelt (1884ko urriaren 11- 1962ko azaroaren 7a). Estatu Batuetako idazlea, diplomatika, giza eskubideen alde lan egin eta feminista aktibista izan zen. Estatu Batuetako Presidentearen emaztea. 1929ko krisialdiaren ondoren, Estatu Batuetan zehar bidaiatu zuen New Deal deritzona bultzatuz eta Bigarren Mundu Gerra tropa estatubatuarrak bisitatu zituen. Eskubide Zibilen Aldeko Mugimendua bultzatu zuen.

Hainbat erakunderen sorreran parte hartu zuen, hala nola, Nazio Batuak. Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala idatzi eta onartu zuen batzordearen buru izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1884ko urriaren 11an jaio zen Manhattanen, New York.

Elliot Bulloch Roosevelt eta Anna Rebecca Hall-en alabarik zaharrena. Theodore Roosevelten, EEBBtako lehendakariaren, eta Valentine Gill Hall «Vallie» eta Edward Ludlow Hall tenistenen biloba.[1]

Gazte zela ama eta neba difteriaz hil ziren, aita ordea, buruaz beste egin zuen. Gurasoen heriotzaren ondoren, amonarekin, Mary Livingston Loudlow, bizitzera joan zen Tivolira. Hamabost urte zituela, Londresera bidali zuten Marie Souvestrerekin ikastera Allenswood eskolara, 1902an Estatu Batuetara itzuli zen amonaren eskariz.[2]

1905ean Franklin Delano Roosevelt urruneko lehengusuarekin ezkondu zen eta sei seme-alaba izan zituzten batera; Anna Eleanor Roosevelt (1906-1975), James Roosevelt II (1907-1991), Franklin Roosevelt (1909), Elliot Roosevelt (1910-1990), Franklin Delano Roosevelt Jr. (1914-1988) eta John Aspinwall Roosevelt II (1916-1981).[1]

Senarrak adarrak jarri zizkion hainbatetan baina ez ziren banandu. Gerora, Eleanorrek ere ezkontzaz kanpoko harremanak izan zituela esan zituela esaten da, Lorena Hickok kazetariarekin. J. Edgar Hoover-ek, FBIko zuzendaria zena, Eleanor komunista zelakoan artxiboa zabaldu zion, eta luzea.[3]

Ibilbide Politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Women´s Trade Union League sindikatoaren helburuetarako dirua biltzen dihartu zuen, hau da, 48orduko jornada, gutxieneko solda eta haurren lana debekatzearen alde.[1]

Espainiako gerra zibilean, 1930eko hamarkadaren amaieran, Francisco Franco jeneralaren nazionalisten (matxinatuen) aurkako errepublikarrei mesede egin zien; 1945etik aurrera, Espainiarekin harremanak normalizatzearen aurka agertu zen.[4]

Amerikako Estatu Batuetako Lehen Dama (1933-1945)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1933ko martxoaren 4ean, senarra EEBBtako presidente izendatzearekin batera hartu zuen Lehen Damaren kargua. Bere aurretik egongako emakumeek etxekoandrean rola zutenez, Roosevelt andereari hainbesteko ezinegona sortu zion aukera horrek non Hickok-ek bere homenez idatzitako biografiari Reluctant First Lady[5] azpititulatu zuen (Lehen dama gogoz kontra). Ez zuen bigarren mailako papera onartu, prentsaurrekoak maiztasunarekin antolatzen zituen, «My day» zutabea idazten zuen egunero[6], aldizkari batean zutabea idazten zuen hilero eta irratsaioa aurkezten zuen astero.

1937an autobiografia idazten hasi zen eta 1961ean Harper and Brothers argitaletxeak «The autobiography of Eleanor Roosevelt»[7] izenarekin argitaratu zuen bilduma.

1939an Marian Anderson abeslari beltzarentzat kantaldi bat antolatu zuen Lincoln Memorial-ean, Constitution Hall-ean kantatzea eragotzi ziotenean. 70.000 ikusle izan zituen eta herrialde guztiko irratietan eman zen. Bestalde, bere senarrak sinatutako 9066 arauaren aurkako jarrera izan zuen, honek 110.000 japoniar eta hauen ondorengo atxilotzea baitzekarren.

1940an alderdiaren konbentzio nazional batean hitz egin zuen lehen dama.

EEBBetako ordezkari Nazio Batuen Batzar Nagusian (1945-1952)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1945eko abenduan, Harry S. Truman presidenteak delegatu izendatu zuen Nazio Batuen Batzar Nagusian. 1946ko otsailean, Nazio Batuen Batzar Nagusiaren 29. osoko bilkuran,Londresen, "Munduko emakumeentzako gutun irekia" irakurri zuen, Minerva Bernardino, Marie-Hélène Lefaucheux eta beste 14 ordezkarirekin batera. 1947an, Nazio Batuen Giza Eskubideen Batzordea modu iraunkorrean ezarri zenean, lehendakari izendatu zuten.

René Cassin, John Peters Humphrey eta beste batzuekin batera, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren (GEAU) idazketan funtsezko rola bete zuen. 1948an Batzorde Orokorrak Aldarrikapena onartu zuen, zortzi abstentziorekin, besteak beste, bloke sobietarreko sei herrialde, Hegoafrika eta Saudi Arabia.

1951ean batzordearen lehendakaritzari uko egin ondoren ere, Nazio Batuen Giza Eskubideen Batzordean Estatu Batuen ordezkari aritu zen 1953ra arte.[8]

1960ko apirilean, anemia aplasikoa diagnostikatu zioten eta esteroideak hartzearen ondorioz tuberkulosia piztu zitzaion, azkenik bihotza ere kaltetu eta 1962ko azaroaren 7an zendu zen[1]

Aitorpenak eta Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1933an bere izena jarri zioten larrosa te hibrido bateri. [9]
  • 1996an, New Yorkeko Riverside parkean, artista desberdinek eginikiko monumentua egin zioten, Penelope Jencks-ek zizelkatutako estatua nabarmentzen delarik. Emakume bati eskainitako lehen monumentua eta Lehen Dama bati eskainitako lehenengoa ere.[10]
  • Eleanor Roosevelt Giza Eskubideen Saria, 1998an Bill Clinton lehendakariak sortu zuen.[11] 2010an Hillary Clintonek berreskuratu zuen saria, Barack Obamaren legealdian.[12]
  • 1968an Nazio Batuen Giza Eskubideen saria jaso zuen.[13]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hunting Big Game in the Eighties: The Letters of Elliott Roosevelt, Sportsman. Nueva York: Scribners, 1932.
  • When You Grow Up to Vote. Boston: Houghton Mifflin, 1932.
  • It's Up to the Women. Nueva York: Stokes, 1933.
  • A Trip to Washington with Bobby and Betty. Nueva York: Dodge, 1935.
  • This Is My Story. Nueva York: Harper, 1937.
  • My Days. Nueva York: Dodge, 1938.
  • This Troubled World. Nueva York: Kinsey, 1938.
  • Christmas: A Story. Nueva York: Knopf, 1940.
  • Christmas, 1940. Nueva York: St. Martin's. 1940.
  • The Moral Basis of Democracy. Nueva York: Howell, Soskin, 1940.
  • This is America. Nueva York: Putnam's, 1942, con fotografías de Frances Cooke Macgregor.
  • If You Ask Me. Nueva York: Appleton-Century, 1946.
  • This I Remember. Nueva York: Harper, 1949.
  • Partners: The United Nations and Youth. Garden City: Doubleday, 1950 (con Helen Ferris).
  • India and the Awakening East. Nueva York: Harper, 1953.
  • UN: Today and Tomorrow. Nueva York: Harper, 1953 (con William DeWitt).
  • It Seems to Me. Nueva York: Norton, 1954.
  • Ladies of Courage. Nueva York: Putnam's, 1954 (con Lorena Hickok).
  • United Nations: What You Should Know about It. New London: Croft, 1955.
  • On My Own. Nueva York: Harper, 1958.
  • Growing Toward Peace. Nueva York: Random House, 1960 (con Regina Tor).
  • You Learn By Living. Nueva York: Harper, 1960.
  • The Autobiography of Eleanor Roosevelt. Nueva York: Harper, 1961.
  • Your Teens and Mine. Nueva York: Da Capo, 1961.
  • Eleanor Roosevelt's Book of Common Sense Etiquette. Nueva York: Macmillan, 1962 (con la asistencia de Robert O. Ballou).
  • Eleanor Roosevelt's Christmas Book. Nueva York: Dodd, Mead, 1963.
  • Tomorrow Is Now. Nueva York: Harper, 1963.[14]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d (Ingelesez) Lash, Joseph P. (1971). Eleanor and Franklin; the story of their relationship, based on Eleanor Roosevelt's private papers. . Norton ISBN 978-0-393-07459-8.
  2. (Ingelesez) Goodwin, Doris Kearns. (1994). No ordinary time. Simon and Schuster ISBN 978-0-684-80448-4.
  3. (Ingelesez) Black, Allida. (1996). Casting her own shadow: Eleanor Roosevelt and the shaping of postwar liberalism. Columbia University Press ISBN 978-0-231-10404-3.
  4. (Ingelesez) Cook, Blanche Wiesen. (2016). Eleanor Roosevelt: 1939–1962. Viking ISBN 978-0-735-22118-5.
  5. (Ingelesez) Hickok, Lorena A.. (1962). Eleanor Roosevelt: Reluctant First Lady. Dodd, Mead & Co., New York ISBN 0396078362.
  6. «My Day by Eleanor Roosevelt, February 8, 1946» www2.gwu.edu . Noiz kontsultatua: 2020-10-02.
  7. (Ingelesez) Roosevelt, Eleanor. (1961). The autobiography of Eleanor Roosevelt. Harper and Brothers ISBN 162231543X.
  8. (Ingelesez) Glendon, Mary Ann. (2001). A world made new: Eleanor Roosevelt and the Universal Declaration of Human Rights. Random House ISBN 978-0375760464.
  9. «The Eleanor Roosevelt Award for Human Rights» U.S. Department of State . Noiz kontsultatua: 2020-10-09.
  10. (Ingelesez) Parker Phifer, Jean. (2009). Public art New York. W. W. Norton., p. 171 or. ISBN 978-0-393-73266-5.
  11. «USIS Washington File: TEXT: CLINTON CREATES ELEANOR ROOSEVELT AWARD FOR HUMAN RIGHTS» web.archive.org 2005-04-22 . Noiz kontsultatua: 2020-10-09.
  12. «The Eleanor Roosevelt Award for Human Rights» U.S. Department of State . Noiz kontsultatua: 2020-10-09.
  13. (Ingelesez) The United Nations Prize in the field of Human Rights. OHCHR, https://www.ohchr.org/Documents/Press/previous_recipients.pdf or..
  14. «Works by Eleanor Roosevelt | Eleanor Roosevelt Papers Project | The George Washington University» erpapers.columbian.gwu.edu . Noiz kontsultatua: 2020-10-09.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]