Anna Hannevik
| Anna Hannevik | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Datong, 1925eko abuztuaren 9a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | 2025eko urtarrilaren 27a (99 urte) |
| Jarduerak | |
Anna Gunnhild Hannevik[1] (Datong, 1925eko abuztuaren 9a – 2025eko urtarrilaren 27a) Salbazio-armadako komisario norvegiarra izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingvald Andreas Hannevik eta May Thompson misiolarien alaba, Anna Hannevik Datongen (Txina) jaio zen 1925eko abuztuaren 9an[1].
Salbazio-armadan hainbat kargu izan zituen Norvegian, Ingalaterran eta Irlandan. 1968tik 1975era Norvegiako lurraldeko gizarte-laneko buru izan zen, eta 1975etik aurrera kargu berean aritu zen Britainia Handian eta Irlandan. 1982tik aurrera Europako Salbazio-armadako nazioarteko idazkari gisa aritu zen, eta 1986tik 1990era bitartean Suediako Salbazio-armadako lurraldeko komandante gisa. Norvegiako Emakumeen Kontseilu Nazionaleko kontseilaria izan zen, eta Statens Eldreråd erakundeko kidea ere bai. Izar Polarraren Ordenako komandante izendatu zuten eta Paul Harris domina eman zioten[2][1]. 2025eko urtarrilaren 27an hil zen, 99 urte zituela[3].
Lan hautatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Report by non-governmental organisations in preparation for the end of decade world conference to be held in Nairobi from 15-26 July 1985 : topic : social services and welfare. S.l. : Women's National Commission. 1984. OCLC 779047589.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Norvegieraz [bokmål]) Jørgensen, Jørn-Kr. Helle, Knut. ed. «Anna Hannevik» Norsk biografisk leksikon (Oslo: Kunnskapsforlaget) 2024-11-26 (kontsulta data: 2025-01-30).
- ↑ (Norvegieraz [bokmål]) Bolstad, Erik. «Anna Hannevik» Store norske leksikon (Oslo: Norsk nettleksikon) 2024-11-26 (kontsulta data: 2025-01-30).
- ↑ (Norvegieraz [bokmål]) Gudvangen, Stein. «Norges første kvinnelige frelseskommandør død» Dagen 2025-01-28 (kontsulta data: 2025-01-30).