Anna Jaclard

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anna Jaclard

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakАнна Васильевна Корвин-Круковская
JaiotzaMosku1843ko urriaren 6a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
HeriotzaParis1887ko irailaren 29a (juliotar egutegia) (43 urte)
Familia
AitaVasili Korvin-Krukovski
AmaJelizaveta Korvin-Krukovskaia
Ezkontidea(k)Victor Jaclard (en) Itzuli
Anai-arrebak
LeinuaKorwin-Krukovsky family (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakiraultzailea, idazlea, kazetaria eta Communarda
KidetzaLehen Internazionala
Union des femmes pour la défense de Paris et les soins aux blessés (en) Itzuli

Anna Jaclard (Vitsebsk, 1843ko urriaren 6an, urte bereko urriaren 18an egutegi gregorianoanParis, 1887ko urriaren 6an[1]), Anna Vasilievna Korvin-Krukovskaia jaiotzez (errusieraz: Анна Васильевна Корвин-Круковская), errusiar sozialista eta feminista iraultzaile bat izan zen.[2] Parisko Komunan (1871) eta Langileen Nazioarteko Elkartean parte hartu zuen. Karl Marx eta Fiodor Dostoievskiren adiskidea izan zen, eta Sofia Kovalevskaia (1850-1891) matematikari eta sozialistaren ahizpa.[3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anna Vasilievna Korvin-Krukovskaiaren aita jatorri poloniarrekoa zen eta artilleriako jenerala izan zen. Haren ama, Elisabeth Fiodorovna Schubert, familia alemaniar batetik zetorren.[4] Aitona infanteriako jenerala zen, eta birraitonak, Friedrich Theodor Schubertek, astronomia ikasi zuen Göttingen-en, eta San Petersburgoko Zientzia Akademiako kide izan zen. Annak eta bere bost eta sei urteko neba-arrebek, Fiodorrek eta Sofiak, familiaren etxean bertan ikasi zuten maisu eta maistra birekin. Bielorrusiako Vitsebsk hirian hazi zen, giro patriarkal batean; baina San Petersburgoko eferbeszentzia intelektualetik urrun egon arren, hiri hartako militante nihilistekin harremanak izateko aukera izan zuen.[5] Horrela, 1859an, San Petersburgoko Petri eta Paulo gotorlekuan, ezagutu ahal izan zuen Nikolai Txernishevski, genero-berdintasuna defendatzen zuen errusiar idazlea.[6]

Anna Vasilievna eta Fiodor Dostoievski[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fiodor Dostoievski (1872)

1864an, gizon-izengoiti batekin sinatuta eta bere familiak ezer jakin barik, bi istorio argitaratu zituen Dostoievski anaiek sortutako L'Époque aldizkari literarioan. Horri esker, Fiodor Dostoievski idazle handia ezagutzeko aukera izan zuen.[5][7] Dostoievskik Anna Vasilievnaren talentua miresten zuen, eta bien artean posta-truke luzea izan zuten. 1865eko apirilean, idazleak eskontzeko galdegin zion, baina Annak uko egin zion eskaerari; hala ere, lagunak izaten segitu zuten.[5][8][9] Badirudi Dostoievskik Anna Vasilievnarengan inspiraturik sortu zuela bere Ergela eleberriaren Aglaé Ivanovna Epantchineren pertsonaia.[5]

Frantzian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Victor Jaclard (1840-1903)

1868an, Anna Parisa joan zen.[7] Inprenta batean lana aurkitu zuen, eta horri esker, "gizarte-auzia" aztertzeko aukera izan zuen. Blanquismoan militatzen zuten ekintzaille taldeekin harremanak izan zituen, eta horrela, Victor Jaclard ezagutu zuen eta harekin ezkondu zen. Handik gutxira, Victorren eginkizun politikoak zirela eta, bikoteak Suitzara ihes egin behar izan zuen 1870eko abuztuan eta Genevan bizi izan ziren pare bat hilabetez.[10] Han, Annak Langileen Nazioarteko Elkarteko talde errusiarraren kide egin zen.[4] 1870eko irailaren 2ko Sedango batailaren ostean, non prusiarrek Napoleon III.aren tropak garaitu zituzten, Anna eta Victor Frantziara itzuli ziren.[7] Handik aurrera, Parisen bizi izan ziren 17. barrutiko Biot kalean.[4]

Parisko Komuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parisko Komunan (1871), Anna Jaclardek eta André Léok La Sociale egunkaria sortu zuten.[7] Horrez gain, Jaclard, Louise Michel, Paule Minck eta Sophie Poirier-ekin batera, Montmartreko Zaintza Batzordeko kidea izan zen[11] eta ambulancière gisa, hau da, kanpaina-ospitaleko erizain gisa, jardun zuen[12]. Era berean, Parisko Defentsarako Emakumeen Batasunarekin (Union des femmes pour la défense de Paris) ere bat egin omen zuen. Batasunan, emakumeen heziketaz arduratu zen, eta Léo eta Elisabeth Dmitrieffekin lan egin zuen. Dena dela, badirudi zalantzazkoa dela Annak erakunde horretan parte hartu izana.[13][14] Édouard Vaillant-ek, Instrukzio Publikoko delegatuak, batzorde bat sortu zuen maistra errepublikanoak sekularizatzeko helburuarekin. 1871ko maiatzaren 21ean, Léo eta Jaclard batzorde horretako kide izendatu zituzten.[13][15] Jaclardek Jules Allixe, Komunaren Kontseiluko kidea, buru zuen Arras kaleko Emakumeen Batzordean ere parte hartu zuen.[15]

Erbestea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karl Marx

Anna eta Victor Jaclardek Londresera alde egin eta Karl Marxen etxean babesa hartu zuten, auzi-ihesean ezarri zieten zigorra, bizitza osorako bortxazko lanak, saihesteko. Han, Annak Marxen Kapitala errusierara itzultzen hasi zen.[5][7]

1874an, bikotea Annaren jaioterrira, Errusiara, joan ziren bizitzera. Victorrek frantseseko irakasle lana aurkitu zuen eta Annak, batez ere, kazetari eta itzultzaile gisa lan egin zuen. Boterearen kontrako egunkarietan kolaboratu zuen, adibidez, Delo eta Slovon. Jaclardtarrek berriz ere berreskuratu zituzten Dostoïevskirekin adiskidetasun harremanak.[5] Ez Dostoyevskik urte batzuk lehenago Anna gorteatzeko egin zituen ahaleginek, ez eta bien artean ziren desadostasun politiko handiek ere, ez zuten eragotzi haien harreman adeitsu eta erregularra. Annak noizean behin laguntzen zion frantsesezko itzulpenak egiten, hitz-jario handia baitzuen hizkuntza horretan. Jaclardek komunikabide iraultzaileekin ere harremanetan jarri zen.

Alexandro II.aren hilketa, emperadorea nola atakatu zuten erakusten duen sketch-a - ILN 1881

1870eko hamarkadan, Narodnik (herriarentzat) mugimendu sozialista errusiarreko zenbait kide ezagutu zituen, bai eta 1879an Narodnaia Volia (herriaren borondatea) erakunde populista terrorista errusiarra osatu zuten iraultzaileak ere. Urte berean, ekainaren 5ean, Frantziak Anna Jaclard indultatu zuen.[4] 1881eko martxoaren 13an, Narodnaia Volia taldeak Alejandro II.a, Errusiako tsarra, hil zuen. Jaclardtarrek, baina, Frantziak 1880tik ezarritako amnistia orokorra aprobetxatuz, Errusia utzi zuten, eta horrela, saihetsi ahal izan zuten erailketaren ondorengo errepresioa. Frantzian berriro ekin zioten kazetari-lanari.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anna Jaclard 1887an hil zen. Neuilly-sur-Seineko hilerri zaharrean dago lurperaturik.[4]

Esker onak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parisko 12. barrutiko Anna-Jaclard kaleak haren izena darama 2021etik.[16]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Anna Jaclard» artikulutik itzulia izan da, 2022-10-29 data duen 198200103 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-10-29 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. (Frantsesez) «Parisko heriotza-agiria, 1876. zk., 15/31.» archives.paris.fr (Visionneuse - Archives de Paris): Agirian adina eta jaioterria agertzen dira. Haren arabera, 1848ko abenduan jaio zen.. (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).
  2. Euskaltzaindia. (PDF) 156. arauaː Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema (errusiera, bielorrusiera, ukrainera eta bulgariera). .
  3. (Frantsesez) Femmes de la Commune de Paris : Anna Jaclard (1844-1887). Ces grandes Femmes qui ont fait l'Histoire (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).
  4. a b c d e JACLARD Anna [Korvin-Krukovskaja Anna Vassilievna - Maitron. ].
  5. a b c d e f (Ingelesez) Lantz, K. A.. (2004). The Dostoevsky Encyclopedia. Greenwood Publishing Group ISBN 978-0-313-30384-5. (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).
  6. (Frantsesez) Lanoux, Armand. (1972). Le coq rouge: une histoire de la Commune de Paris. B. Grasset (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).
  7. a b c d e (Frantsesez) «ANNA JACLARD (1844- 1887) L’aristocrate russe pétroleuse (16)» L'Humanité 2011-07-26 (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).
  8. (Frantsesez) Voici l'aube: l'immortelle Commune de Paris. Compte rendu analytique du colloque scientifique international organisé. Éditions sociales 1972 (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).
  9. (Frantsesez) Allain, Louis. (1984). Dostoïevski et l'Autre. Presses Univ. Septentrion ISBN 978-2-85939-253-6. (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).
  10. (Frantsesez) Volet, Héléna. (1992). La femme au temps des derniers tsars. Stock/L. Pernoud ISBN 978-2-234-02492-2. (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).
  11. «Les Femmes dans la Commune de Paris» www.commune1871.org (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).
  12. (Frantsesez) Thomas, Édith. (1980). Les pétroleuses. Gallimard (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).
  13. a b (Ingelesez) McClellan, Woodford. (2005-06-28). Revolutionary Exiles: The Russians in the First International and the Paris Commune. Routledge ISBN 978-1-135-78094-4. (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).
  14. (Frantsesez) Lebouteiller, Eric. (2022). «Anna et Victor Jaclard : Un couple communard» www.commune1871.org (Les Amies et Amis de la Commune de Paris 1871) (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).
  15. a b Rougerie, Jacques, « 1871 : la Commune de Paris », in Christine Fauré (zuz.), Encyclopédie politique et historique des femmes, PUF, 1997,405-431. or.
  16. Inaugurations – Passerelle André Léo et rue Anna Jaclard, 12 mai 2021-12 mai 2021, Paris. .[Betiko hautsitako esteka].unidivers.fr

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]