Anna Jagodzińska
Anna Jagodzińska | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Sierpc, 1987ko irailaren 12a (37 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | poloniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | modeloa |
Altuera | 178 zentimetro |
![]() ![]() |
Anna Maria Jagodzińska (Sierpc, Polonia, 1987ko irailaren 12a) modeloa da.[1] Vogue aldizkariaren AEBko, Italiako, Australiako, Txinako, Portugalgo zein Alemaniako bertsioetan agertu da. Bere argazkiak L'Officiel, Revue de Modes eta Numéro-ren orrialdeetan ere agertu dira.[1] 2011ko abenduan, Internet guneko models.com munduko modelo onenen zerrendan 9. postuan egon zen.[2][3][4][5]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jagodzińska 1987an jaio zen Poloniako Sierpc udalerrian.[1] 2003an Next Management talentu agentziarekin kontratua sinatu zuen.
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2003an Next Management talentu agentziarekin kontratua sinatu zuen urte berean, Pringle of Scotland-eko pasarelan egin zuen debuta.
Geroago, New Yorkera joan zen bizitzera. 2004an, DKNY (Donna Karan) eta Marc Jacobsentzat modelatu zuen. Urteko bigarren partean Alexander McQueen, Burberry, Chanel, Marni eta Pradarentzat modelatu zuen. Urte hartan W, Vogue Italia eta i-D aldizkarietako editorialetan agertu zen, eta BCBGrentzako publizitate kanpainetan parte hartu zuen Max Azria, Moschino Cheap & Chic eta Pollini.
2006an bere ibilbidean atsedenaldi bat hartu zuen modelu lanetan, bere ikasketetan zentratzeko. Modelaketara "itzulera meteorikoa" egin zuen 2008an, pasarelan Balenciaga, Chanel, Givenchy eta Louis Vuitton marken irudia izan zenean.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Anna Maria Jagodzinska FMD Bio. Fashion Model Directory.
- ↑ «O takim pokazie marzy każda modelka na świecie. Polka wzięła w nim udział» www.maxmodels.pl (kontsulta data: 2025-03-17).
- ↑ Txantiloi:Pl-PL Kim jest Anna Jagodzinska? [vogue, modelka, wymiary, mąż, dzieci, instagram – Women's Blog. ] 2024-10-02 (kontsulta data: 2025-03-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Anna Jagodzinska. Noticias, fotos y biografía de Anna Jagodzinska» ¡HOLA! 2009-09-03 (kontsulta data: 2025-03-17).
- ↑ «Anna Jagodzinska | METRO Models» www.metromodels.com (kontsulta data: 2025-03-17).
- ↑ October Vogue Italia. Models.com 2008.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, {{{hizkuntza}}} Wikipediako «Anna Jagodzińska» artikulutik itzuli da. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.