Edukira joan

Anna Kern

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anna Kern

Bizitza
JaiotzaOriol1800ko otsailaren 11 (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
HeriotzaTorzhok1879ko maiatzaren 27a (juliotar egutegia) (79 urte)
Hobiratze lekuaTorzhoksky barrutia
Familia
AitaQ108595287
AmaQ108595294
Ezkontidea(k)Jermolaj Fjodorovič Kern
Seme-alabak
LeinuaPoltoratsky sendia
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria eta oroitzapen-idazlea
Anna Petrovna Kern Markova-Vinogradskaya (ezkongabe zenean Poltoratskaya), 1840.

Anna Petrovna Kern (errusieraz: Анна Петровна Керн, ezkongabe zegoenean Poltoratskaya (Полторацкая), bigarren ezkontza osteko abizena: Markova-Vinogradskaya (Маркова-Виноградская); (1800ko otsailak 11 – 18978ko maiatzak 27) errusiar idazle eta pertsonaia ezaguna izan zen, Aleksandr Pushkinek 1825ean idatzi zuen poema errusiar ezagunenaren helburu izan zena.

Anna Kern Oryolen jaio zen, gobernaria zen bere aitonaren etxean. Lubnyn hazi zen, Poltava esparru administratiboan (gaur egungo Ukrainan). 1817ko urtarrilak 8an gurasoek Kern generalarekin ezkondu zuten, 56 urte zituena eta Anna Kernek gorrotoa ziona.

San Petersburgon bizitzera joan zen bikotea eta hainbat poeta erromantikorekin harremanak izan zituen, baina ezagunena 1825eko udan Pushkinekin izan zuena izan zen, senide batzuekin Trigorskoen egon zenean, Mikhailovskoye ondoko etxe nagusi bat zena (poeta erbestean bizitzen ari zen lekua).

Pushkinen maitaleetako bat izan zen, ezagunenetakoa beharbada, oparitu zion Eugene Onegin lanaren bigarren kantuaren orrien artean lagatako poemagatik izan ez balitz, Kerni eskainia. Poema ingelesera itzultzen saiatu zen Vladimir Nabokov[1]; Aleksandr Blokek bere bertsioa egin zuen; eta Mikhail Glinkak musika jarri zion eta Kernen alaba Catherineri eskaini zion.

Pushkinek Kernen ahizpari esan zion maiteminduta zegoela uste zuela, Kern joan ostean. Anna Kerni urte eta erdiz gutunak idatzi zizkion, baina aurpegi askokoak ziren. Hori horrela, haiena rteko harremana Pushkinen biografoek idealizatu egin zuten arren, Pushkin berak hitz itsusiak ere erabili zituen Kerni buruz.

1826an, Anna Kern bere senarrarengandik dibortziatu zen. Hamar urte geroago, Aleksandr Markov-Vinogradsky 16 urteko lehengusuarekin ezkondu zen eta seme bat izan zuten, hau ere Alexander izenekoa.[2]

Bere bizitzako azken urteetan hain behar handian zegoen, ezen Pushkinek bidali zizkion gutunak ere saldu beharrean izan zela. Moskun hil zen 1879ko maiatzaren 27an, bere Gruzinskaya (Georgia) eta Tverskaya kaleen ertzean bizi zen apartamentuan. Prutnya (errusieraz: д. Прутня) herriko elizaren ondoko hilerrian lurperatu zuten, Torzhoketik 6 km-tara dagoena, Tverretik gertu (euriagatik ezin izan zuten senarraren ondoan hilobiratu). Gaur egun ez da hilobiaren leku zehatza ezagutzen eta hilarri sinboliko bat jarrita dago. Kaleko kondaira batek dioenez, bere hiletaren prozesioa Pushkin enperantzatik pasa zen, poetaren omenezko eskultura egiten ari zirenean, eta hori izan omen zen haien arteko azken elkartzea.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «The Art of Translation» The New Republic ISSN 0028-6583. (Noiz kontsultatua: 2024-11-28).
  2. (Ukraineraz) Хто така Анна Керн та чому в Лубнах є альтанка на її честь - ipoltavets.com. 2022-11-07 (Noiz kontsultatua: 2024-11-28).