Edukira joan

Anna Maria Geertruida Schmidt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anna Maria Geertruida Schmidt

(1989)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAnna Maria Geertruida Schmidt
JaiotzaKapelle (en) Itzuli1911ko maiatzaren 20a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Lehen hizkuntzanederlandera
HeriotzaAmsterdam1995eko maiatzaren 21a (84 urte)
Hobiratze lekuaZorgvlied (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotz-biriketako geldialdia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, idazlea, poeta, haur literaturaren idazlea, liburuzaina eta gidoilaria
Enplegatzailea(k)Het Parool  1958)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
DiskoetxeaPhilips

annie-mg.com
IMDB: nm0772824 Musicbrainz: b3a07c41-f184-43ba-ba60-3f4add8b12b4 Discogs: 649511 Find a Grave: 21523 Edit the value on Wikidata

Anna Maria Geertruida Schmidt (Kapelle, 1911ko maiatzaren 20a - Amsterdam, 1995eko maiatzaren 21a) herbeheretar idazlea izan zen.

Schmidt Kapellen (Zeelanda) hazi zen. Haurtzaro zaila izan zuen, baserri inguru bateko eliza protestante holandarreko artzain baten alaba izan baitzen. Amak asko zaindu zuen, bi alaba hil zirelako bera baino lehen. Aitarekin ia ez zuen harremanik izan. Schmidten amak oso gaztetan irakatsi zion Schmidti irakurtzen eta idazten, eta literaturan sartu zuen. 14 urte zituela, Schmidtek bere lehen poemak bidali zizkion Willem Kloosori, eta hark idazten jarraitzera animatu zuen. Berarentzat, idaztea beti izan zen inguru etsaikorraren ihesbidea. Schmidt harritu egin zen elektrizitatearen instalazioa, herriko lehen autoa eta zinemaren hasiera ikustean. Hogeiko hamarkadan, emakumeen mugimenduaren sorrerarekin, "benetako iraultza sexualarekin", sakonki moldatu zuten. Gurasoek bultzatuta, zuzenbidea ikasi zuen Hagan 1929an. 1930ean Alemaniara joan zen au pair gisa urtebetez, alemana ikasteko.[1]

Orduan hasi zuen bere bidea liburuzain gisa Middelburgen. Amaren aholkuari jarraituz, "Opwaartse Wegen" aldizkari kristauan egin zuen debuta 1938an, bi olerkirekin. Bigarren Mundu Gerraren hasieran, Vlissingen-eko liburutegiko zuzendaria bihurtu zen. Uko egin zion "Juduei debekatuta" kartela eskegitzeari, naziek debekatutako liburuak ez zituen kendu eta egunkari naziak irakurgelan sartzen utzi ez zuenez alkatearen aurrean zitatu eta presionatu egin zuten.[1]

Ibilbide profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra ostean "Het Parool" egunkarirako lanean hasi zen Amsterdamen. Kazetari, intelektual eta artisten artean onartua izan zen eta poesia eta antzezlan txikiak idazten hasi zen berriro. Denbora horretan, Schmidtek bere lankide batzuekin batera lan egin zuen De Inktvis.Con kabaret taldean. Dick van Duijn bere senarra ezagutu zuen iragarki pertsonal baten bidez. 1950ean haurrentzako lehen liburua argitaratu zuen: "Het Fluitketeltje". Horren ondoren, benetako argitalpen-kate bat etorri zen: olerki, ipuinak, zutabeak, haurrentzako liburuak, irrati-serieak, kabareteko piezak, telebista-serieak, antzerki-lanak eta musikalak. Denbora horretan, "De familie Doorsnee" Holandako lehen telenobela idatzi zuen irrati-estazio baterako, eta horrek ospe nazionala eman zion. Telenobela horretan, Holandako komunikabideen historian lehen aldiz, homosexual bat agerrarazi zuen Fred saltzailearekin.[1]

1960ko hamarkadaren amaieran, Frantziako hegoaldera joan zen, bere negozioa saldu zuen senarrarekin eta depresio-urteen ondoren, 1981ean hil zenarekin. Schmidt Amsterdamera itzuli zen, eta han ia erabat galdu zuen ikusmena. 1987an Constantijn Huygens saria jaso zuen, eta urtebete geroago "Hans Christian Andersen Saria", Gazte Literaturako Nobel Saria ere esaten zaiona.[1]

Annie MG Schmidtek bere buruaz beste egin zuen bere 84. urtebetetze gauean, 1995eko maiatzaren 21ean. Bere hilobia Amsterdameko Zorgvlied hilerrian dago.

84 urte bete eta biharamunean eutanasiatu egin zuten. Bere hilobia Amsterdameko Zorgvlied hilerrian dago.

Holandan eta Flandesen ospetsu egin zen "Jip en Janneke", "Pluk van de Petteflet" eta "Abeltje" bezalako haurrentzako liburuekin eta "Dikkertje Dap" eta "Het Beertje Pippeloentje" bezalako haurrentzako poemekin.[1]

Frank Rosen eskultoreak bere jaioterrian, Kapellen, dagoen Schmidten brontzezko bustoa diseinatu zuen.

Lan hauxek egin zituen:[1]

  • (1953) Abeltje
  • (1953) Jip en Janneke
  • (1954) De groeten van Jip en Janneke
  • (1955) De A van Abeltje
  • (1955) Hop maar Jip en Janneke
  • (1956) Daar gaan Jip en Janneke
  • (1957) Een zoentje van Jip en Janneke
  • (1957) Wiplala
  • (1958) Goed zo, Jip en Janneke
  • (1959) Pas op, Jip en Janneke
  • (1960) Eventjes lachen, Jip en Janneke
  • (1961) Ibbeltje
  • (1962) Wiplala weer
  • (1970) Minoes
  • (1971) Pluk van de Petteflet
  • (1972) Waaidorp
  • (1973) Floddertje
  • (1980) Otje
  • (1988) Tante Patent
  • (1990) Jorrie en Snorrie
  • (1992) Wat ik nog weet

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e Hernández, Publicado por Hortensia. Annie M. G. Schmidt poeta y escritora holandesa. (kontsulta data: 2025-05-22).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]