Anna de Noailles

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Anna de Noailles
Laszlo - Anna de Noailles.jpg
Bizitza
Izen osoa Bibesco Bassaraba de Brancovan
Jaiotza Paris1876ko azaroaren 15a
Herrialdea  Frantzia
Bizilekua Paris
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Paris1933ko apirilaren 30a (56 urte)
Hobiratze lekua Père Lachaise hilerria
Familia
Aita Grégoire Bibesco
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea idazlea, salon-holderra, poeta eta modeloa
Lantokia(k) Paris
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Belgium Royal Academy of French language and literature
Genero artistikoa olerkigintza
eleberria

Anna de Noailles (Paris, Frantzia, 1876ko azaroaren 15a - ib., 1933ko apirilaren 30a) frantses idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita errumaniarra zuen eta ama greziarra, baina heziketa frantsesa izan zuen erabat. Olerkia eta eleberria idatzi zituen. Izadian inspiratutako joera erromantikoa nabarmena da Annaren lehenengo liburuetan. Azken liburuetan, ordea, gaztetasunaren amaiera, heriotza eta bakardadea dira gai nagusiak.

Idazlanak: olerki-liburuak: Le coeur innombrable (1901, "Bihotz zenbagaitza"), L´ombre des jours (1902, "Egunen itzala"), Les vivants et les morts (1913, "Bizidunak eta hilak"), L´honneur de souffrir (1927, "Sufritzeko ohorea"); eleberriak: La nouvelle espérance (1903, "Itxaropen berria"), Le visage émerveillé (1904, "Aurpegi miretsia"); autobiografia: Le livre de ma vie (1932, "Nire bizitzako liburua").

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anna de Noailles Aldatu lotura Wikidatan