Anne-Cécile Ciofani

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anne-Cécile Ciofani

Bizitza
JaiotzaColombes1993ko abenduaren 14a (30 urte)
Herrialdea Frantzia
Familia
AitaWalter Ciofani
AmaJeanne Ngo Minyemeck
Ezkontidea(k)Geoffray Durbant (en) Itzuli  (2022ko ekainaren 4a -
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakzazpiko errugbi jokalaria
Jasotako sariak

Twitter: annececiofani Instagram: annnece_ciofani IAAF: 14389349 Edit the value on Wikidata

Anne-Cécile Ciofani, (Colombes, Frantzia, 1993ko abenduaren 14a), Zazpiko errugbi jokalari frantziarra da. 2021ean, Tokioko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina irabazi zuen, eta, urte berean, Munduko Zazpiko Errugbi jokalaririk onena izendatu zuten.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anne-Cécile Ciofani 1993ko abenduaren 14an jaio zen[1]. Bere aita, Walter Ciofani, kirolari frantziarra zen, mailu jaurtiketan espezialista. Bere ama, Jeanne Ngo Minyemeck, Kamerungo kirolaria zen, eta, baita ere jaurtiketetan espezialista. 1984ko Udako Olinpiar Jokoetan eta 1988ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuten. Bi ahizpa ditu, Audrey eta Juliette, Frantziako mailu jaurtiketan olinpiar itxaropenak dira[2].

18 urterekin, errugbia deskubritu zuen STAPS (jarduera fisiko eta kiroletako zientziak eta teknikak) ikasten hasi zenean, ordura arte heptatloia praktikatzen zuen:

« Nire abiadura ezaugarriekin, banekien egin nezakeela. Oso maila altura iristeko aukerak praktikak bezainbeste bultzatu ninduen »

Debutatu eta sei hilabetera, ordea, Marcoussis Elite Zentrora deitu zuten[3], baina ez zuten selekziorako hautatu 2018ra arte[3].

2018an, AC Bobignyko jokalari profesional gisa lehen urtea amaitu zuenean, munduko txapeldunorde izan zen zazpiko errugbian Frantziako selekzioarekin[4]. Olinpiar txapeldun den Australiaren aurka, entsegu bat lortu zuen partidako azken ekintzan, Frantzia finalerako sailkatu, eta munduko txapelketako jokalari berririk onena izendatu zuten[5]. .

Kirol familia batekoa da; bere bi gurasoek Olinpiadetan parte hartu zuten, bere aita, Walter Ciofani, Los Angelesen mailu jaurtiketan 1984an eta bere ama, kamerundarra, Jeanne Ngo Minyemeck, pisu jaurtiketan eta diskoan Seulen 1988an[6][3]. Bere ahizpak, Juliette (frantziar junior txapelduna) eta Audrey (Frantziako itxaropenen txapelduna eta eliteko txapeldunordea), mailu jaurtiketako kirolariak eta Cercle athlétique de Montreuil 93ko kide dira[4].

2021ean, David Courteixek Tokioko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartzeko hautatu zuen[7]. Urdinak (Frantziako selekzioa) zilarrezko domina lortu zuten[8]. Urte berean, zazpiko errugbiko munduko jokalaririk onena izendatu zuten[9].

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), zilarrezko domina irabaziko du Frantziako taldearekin, Zeelanda Berriko taldearen atzetik (urrezkoa) eta Fijikoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatuko dute Frantziako taldea: Coralie Bertrand, Anne-Cécile Ciofani, Caroline Drouin, Camille Grassineau, Lina Guérin, Fanny Horta, Shannon Izar, Chloé Jacquet, Carla Neisen, Séraphine Okemba, Chloé Pelle eta Jade Ulutule-k[10][11].

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
Japonia Japonia
2. lekua, zilarrezko domina Zazpiko-errugbia
emakumeak[12].

Gainerako lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Selekzioan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banakako sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • World Rugby Sevens Munduko 2021eko jokalaririk onena [13]

Ohoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]