Edukira joan

Anne Berest

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anne Berest

(2010)
Bizitza
JaiotzaParis, 1979ko irailaren 15a (47 urte)
Herrialdea Frantzia
Familia
AitaPierre Berest
AmaLelia Picabia
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
Heziketalycée Fénelon
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, gidoilaria, antzerki zuzendaria, aktorea eta idazlea
Jasotako sariak
Kidetza50/50 Kolektiboa

IMDB: nm4664167 Allocine: 513649 Allmovie: p770742 Edit the value on Wikidata

Anne Berest (Paris, 1979ko irailaren 15a) frantziar aktorea, gidoilaria eta eleberrigilea da.[1]

Literatura ikasketak amaitu ondoren, Berestek Carnets du Rond-Point aldizkaria sortu zuen, eta bost urtez erredaktore-buru izan zen.

2008an, berak eta Édouard Baerrek Patrick Modianoren Un pedigree eleberria egokitu zuten antzerkirako. Egokitzapena, Baerrek antzeztu eta zuzendu zuena, Parisko 16. barrutiko Théâtre de l'Atelier antzokian antzeztu zen.

2011n, Berestek mediku papera egin zuen Valérie Donzellik zuzendutako La guerre est déclarée filmean.

2014an, Donzelliren Que d'amour filmaren gidoia idazten parte hartu zuen; 2014ko ekainaren 19an Arte telebista katean eman zen.

2017an, Claire Berest ahizparekin batera idatzitako Gabrielle eleberria argitaratu zuen. Bere birramona Gabrièle Buffet-Picabiari buruzko nobela biografikoa da. Birramona Francis Picabia margolariaren emaztea eta Marcel Duchamp artistaren laguna zen. Liburu horretan, bi ahizpek Gabriële-Picabiak artearen historian izan zuen paper intelektuala berreskuratu zuten, eta pintura arloan abstrakzioaren pentsamenduari egindako ekarpena nabarmendu.[2]

Rebecca Zlotowskiren Les enfants des autres (2022) tragikomedian aktore lana bete zuen. Hiru urte geroago, Zlotowski-ren Vie privée (2025) film luzearen gidoian kolaboratu zuen.

Zineman eta ikus-entzunezkoetan emakumeen eta gizonen berdintasuna eta aniztasuna sustatzea helburu duen 50/50 Kolektiboko kidea da.[3]

Anne Berest Parisen bizi da, eta bertan lan egiten du.

  • La Fille de son père (Bere aitaren alaba) (2010)[4]
  • Les Patriarches (2012)
  • How to Be Parisian Wherever You Are, Audrey Diwan, Caroline de Maigret eta Sophie Masekin batera (2013)
  • Sagan 1954 (2014)
  • Recherche femme parfaite (2015)[5]
  • Gabrielle, Claire Berestekin batera (2017)
  • La Carte postale (2021)
  • Finistère (2025)

Euskarara ekarria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Bere aitaren alaba (La Fille de son père), Alberdania (2011). Itzultzailea, Jon Muñoz.[6]
  • Que d'Amour! telefilma (2014), Valérie Dozellirekin batera.[7]
  • Paris etc. telefilma (2017), beste batzuekin batera.[8]
  • Mytho telesaila (2019), Fabrice Gobert-ekin batera sortua.[9]
  • Cœurs vaillants (2021), beste batzuekin batera.[10]
  • 2010: Prix des Dunes La Fille de son père (euskaraz, Bere aitaren alaba) eleberriagatik.
  • 2012: Les Patriarches eleberriagatik finalista Prix Renaudot eta Prix de Flore sarietan.
  • 2018: Grand Prix de l'Héroïne Madame Figaro Claire Berestekin batera Gabriële eleberriagatik.
  • 2021eko Goncourt Sarirako hautatua La carte postale nobelagatik.
  • 2021eko Prix Renaudot des lycéens La carte postale eleberriagatik.[11]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ https://www.liberation.fr/livres/2017/07/24/anne-et-claire-berest-2-soeurs-3-femmes_1585891/
  2. ↑ https://www.lemonde.fr/livres/article/2017/11/16/gabriele-buffet-picabia-une-influence-manifeste_5215615_3260.html
  3. ↑ (Frantsesez) «Femmes dans le cinéma : "La parité n'est pas qu'un problème de nana !"» L'Express 2019-05-18 (kontsulta data: 2026-05-14).
  4. ↑ «Wikiwix Archives» archive.wikiwix.com (kontsulta data: 2026-05-14).
  5. ↑ (Frantsesez) «“Recherche femme parfaite” : Anne Berest au féminin pluriel» Le Nouvel Obs 2015-12-16 (kontsulta data: 2026-05-14).
  6. ↑ «euskarari ekarriak» ekarriak.armiarma.eus (kontsulta data: 2026-05-14).
  7. ↑ (Frantsesez) AlloCine. Que d’amour!. (kontsulta data: 2026-05-14).
  8. ↑ (Gaztelaniaz) «Paris etc (Serie de TV) (2017)» FilmAffinity (kontsulta data: 2026-05-14).
  9. ↑ (Gaztelaniaz) «Mytho (Serie de TV) (2019)» FilmAffinity (kontsulta data: 2026-05-14).
  10. ↑ www.imdb.com (kontsulta data: 2026-05-14).
  11. ↑ (Frantsesez) «Anne Berest remporte le Renaudot des lycéens 2021» Livres Hebdo (kontsulta data: 2026-05-14).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]