Anne Hidalgo
Anne Hidalgo (San Fernando, 1959ko ekainaren 19a) frantziar politikaria da, egungo Parisko alkatea dena.
Andaluzian jaioa, bi urte besterik ez zituela gurasoak Lyonera joan ziren. Frantziako Alderdi Sozialistako kidea, 2001etik aurrera Bertrand Delanoërekin lan egin zuen Parisko udalean, eta 2014an bihurtu zen alkate. Postu hori bete zuen lehen emakumea izan zen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]San Fernandon jaio zen (Cadiz, Espainia). Ama jostuna zuen, eta aita elektrizista eta sindikalista zen San Fernandoko ontzioletan.
Bi urte zituela, familia Lyonera joan zen. Hango unibertsitatean Zuzenbidea eta Gizarte eta Lanaren Zientziak ikasi zituen. 1973an familiako kideek frantziar nazionalitatea lortu zuten, eta izena aldatu zuen, jatorrizko Anatik Annera. Beranduago, Parisera joan zen bizitzera.[2][3]
1980ko hamarkadan ezkondu zen lehen aldiz, eta bi ume eduki zituen. 2004an berriro ezkondu zen Jean-Marc Germain politikariarekin, eta beste ume bat eduki zuen.[4]
Langile publikoa eta politikaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1982an oposaketak gainditu zituen lan ikuskaritzan lan egiteko. Gurasoak San Fernandora itzuli ziren, baina Hidalgok Frantzian jarraitzea erabaki zuen.
1994an Alderdi Sozialistan sartu zen. 1997 eta 2002 urteen artean hiru ministeriotan lan egin zuen, eta lan arloan berdintasuna lortzeko legeak idazten lagundu zuen. 2001ean Parisko zinegotzi hautatu zuten. 2001etik 2014era Parisko alkate Bertrand Delanoëren laguntzailea izan zen, alkateorde postua betez.[5][6]
2011an funtzionario kargua utzi zuen.[7]
Parisko alkate
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2014ko martxoaren 30ean Parisko lehen alkate emakumezkoa bihurtu zen, bigarren itzulian botoen %54,5 lortuta.[8] 2020ko ekainaren 28an berriro irabazi zituen hauteskuneak.[9]
Bere agintaldian bizikletaz ibiltzeko azpiegiturak ugaritu ditu, eta horrek asko handitu du garraiobide honen erabilera.[10][11][12]
2022ko Hauteskunde Presidentzialetako hautagai izan zen, baina hamargarren postuan geratu zen, botoen %1.15 lortuta.[13][14][15]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Frantsesez) «À Cadix, Hidalgo soigne son image en pensant à 2014» Le Figaro 2012-09-28 (kontsulta data: 2025-04-23).
- ↑ «Mag2lyon - L’actualité en temps réel à Lyon - politique à Lyon - sports à Lyon» web.archive.org 2020-04-26 (kontsulta data: 2025-04-23).
- ↑ «Biografía de Anne Hidalgo (Su vida, historia, bio resumida)» www.buscabiografias.com (kontsulta data: 2025-04-23).
- ↑ (Frantsesez) «Jean-Marc Germain, homme de l'ombre de Martine Aubry et époux d'Anne Hidalgo» paris.maville.com (kontsulta data: 2025-04-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Anne Hidalgo, alcaldesa de París: 'Pertenezco a España y a Francia'» ELMUNDO 2014-04-05 (kontsulta data: 2025-04-23).
- ↑ (Frantsesez) à 07h00, Par Le 21 mars 2009. (2009-03-21). «La nouvelle vie d'Anne Hidalgo» leparisien.fr (kontsulta data: 2025-04-23).
- ↑ «Anne Hidalgo, 53 ans, retraitée depuis juillet 2011 | Atlantico.fr» web.archive.org 2018-08-07 (kontsulta data: 2025-04-23).
- ↑ «Anne Hidalgo, atzerritar bat Parisko Alkatetzan» EITB (kontsulta data: 2025-04-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) AGENCIAS, RTVE es /. (2014-03-31). «La gaditana Anne Hidalgo será la primera mujer al frente de la alcaldía de París» RTVE.es (kontsulta data: 2025-04-23).
- ↑ (Frantsesez) A Paris, la fréquentation des pistes cyclables a doublé en un an. 2023-11-11 (kontsulta data: 2025-04-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) González, Sara. (2024-04-24). «La revolución ciclista de París continúa: el uso de la bici ya supera al del coche dentro de la capital» El País (kontsulta data: 2025-04-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) Martí, Carlos. (2024-04-16). «Los parisinos ya utilizan más la bicicleta que el coche en sus traslados por el interior de la ciudad» Ciudad Sostenible (kontsulta data: 2025-04-23).
- ↑ (Frantsesez) «Quand Anne Hidalgo promettait qu'elle ne serait pas candidate à la présidentielle» Le Figaro 2021-09-12 (kontsulta data: 2025-04-23).
- ↑ «Macronen kontra 11 hautagai lehiatuko dira bozetan» Berria 2022-03-08 (kontsulta data: 2025-04-23).
- ↑ «PSk Anne Hidalgorekin berreskuratu nahi du galduriko handitasuna» Berria 2021-10-16 (kontsulta data: 2025-04-23).
![]() |
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |