Anne Kirkbride
| Anne Kirkbride | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Oldham, 1954ko ekainaren 21a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Salford Royal Hospital (en) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: bularreko minbizia |
| Familia | |
| Aita | Jack Kirkbride |
| Ezkontidea(k) | ezezaguna (1992ko ekainaren 24a - |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Counthill School (en) |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea eta telebista-aktorea |
Anne Kirkbride (Oldham, Lancashire, Ingalaterra, Erresuma Batua, 1954ko ekainaren 21a –Manchester, Ingalaterra, Erresuma Batua, 2015eko urtarrilaren 19a)[1] britainiar aktorea izan zen. Ezaguna egin zen, batez ere, Coronation Street telesailean Deirdre Barlow pertsonaia antzeztean.[2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jack Kirkbride marrazkilariaren eta Edna Kirkbrideren alaba izan zen.
1992. urteko ekainean David Beckett aktorearekin ezkondu zen.
1993. urtean ez-hodgkiniano linfoma diagnostikatu zioten eta kimioterapia egin zioten. 1998. urtean eman zioten alta. 2015. urteko urtarrilaren 19an, Manchesterreko ospitale batean hil zela iragarri zuten, bularreko minbiziaren ondorioz.[3][4]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1972. urteko azaroaren 20an, Erresuma Batuko Coronation Street izeneko telesail arrakastatsuan parte hartzen hasi zen, eta Deirdre Barlow pertsonaia antzeztu zuen 2014ko urriaren 8ra arte. 2014. urteko irailaren 29an, telesailetik hiru hilabeteko atsedena hartu eta itzuliko zela iragarri zuten; hala ere, 2015. urteko urtarrilean hil zen, eta ez zuen inoiz itzultzerik izan.[5]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Besteak beste, lan hauexetan hartu zuen parte:[6]
Telebistako seriea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Lana | Pertsonaia | Oharrak |
|---|---|---|---|
| 1972 - 2014 | Coronation Street | Deirdre Barlow | 1.439 kapitulu |
Filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Lana | Pertsonaia | Oharrak |
|---|---|---|---|
| 1999 | Wetty Hainthropp Investigates | Deirdre Rachid | film laburra - Victoria Wood, Julie Walters, Harriet Thorpe, Celia Imrie, David Bamber eta Judith Chalmers |
Aurkezle
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Programa | Oharrak |
|---|---|---|
| 2001 | Songs of Praise | - |
Agerraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Lana | Pertsonaia | Oharrak |
|---|---|---|---|
| 2007 | You Don't Know You're Born | - | atala # 1.1 |
| 1998 | This Is Your Life | - | "Anne Kirkbride" atala |
| 1972 | ITV Saturday Night Theatre | Jokalariaren emaztegaia | "Another Sunday and Sweet F.A" |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Anne Kirkbride | Actriz» IMDb (kontsulta data: 2025-09-10).
- ↑ (Ingelesez) «Anne Kirkbride: Coronation Street star's life of drama» BBC News 2015-01-20 (kontsulta data: 2025-09-10).
- ↑ 'Coronation Street' star Anne Kirkbride dies at 60. .
- ↑ (Ingelesez) «Coronation Street's Anne Kirkbride dies» Digital Spy 2015-01-19 (kontsulta data: 2025-09-10).
- ↑ Whats on TV - Character - Deirdre Barlow artxibatua 2015 ko urtarrilaren 21an Wayback Machinen.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Anne Kirkbride» FilmAffinity (kontsulta data: 2025-09-10).