Anne Stevenson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Anne Stevenson
Anne Stevenson.jpg
Bizitza
Jaiotza Cambridge1933ko urtarrilaren 3a (84 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Aita Charles Stevenson
Hezkuntza
Heziketa Michigango Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea poeta eta literatura-kritikaria
Jasotako sariak

Anne Stevenson (Ingalaterra, 1933ko urtarrilaren 3a) estatubatuar poeta da. Bere lehenengo lanak Estatu Batuetako puritanismoaren desintegrazioaren erantzun gisa idatzi zituen: Correspondences: A Family History in Letters (1974), familiartekoen gutunetan oinarritutako poema-saila. Sylvia Plathekin batera, emakumeen poesia moderno benetako bat sortzeko mugimenduan parte hartu zuen, baina, Plathen indarra eta irudimena alde batera utzita, herri-jakinduriaren azalpenetan, suhartasunean eta oharpen zehatzetan jarri zuen batez ere arreta. Bere obran badago halako dimentsio umorezko bat. Irakasle gisa lan egin du Ingalaterran eta Estatu Batuetan. 1989an, Sylvia Plathen biografia idatzi zuen: Bitter Fame: A Life of Sylvia Plath. Beste lan batzuk: Sonnets for Five Seasons (1979), Green Mountain, Black Mountain (1982), Black Grate Poems (1984), The Other House (1990), Four and a Half Dancing Men (1993), Five Looks at Elizabeth Bishop (1998), Granny Scarecrow (2000), A Report from the Border (2003), A Lament For The Makers (2006), Stone Milk (2007).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Ingelesez) Anne Stevenson