Annegret Kramp-Karrenbauer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Annegret Kramp-Karrenbauer
Annegret Kramp-Karrenbauer 2016 (cropped).jpg
(2016)
Federal Minister of Defence (en) Itzuli

2019ko uztailaren 17a -
Ursula von der Leyen
8. Leader of the Christian Democratic Union (en) Itzuli

2018ko abenduaren 7a - 2021eko urtarrilaren 22a
Angela Merkel - Armin Laschet
14. Secretary General of the CDU (en) Itzuli

2018ko otsailaren 26a - 2018ko abenduaren 8a
Peter Tauber - Paul Ziemiak (en) Itzuli
Member of the Landtag of Saarland (en) Itzuli

2017ko apirilaren 25a - 2018ko martxoa - Timo Mildau (en) Itzuli
Barrutia: Q1802367 Itzuli
Hautetsia: 2017 Saarland state election (en) Itzuli
Deutscher Volkshochschul-Verband, VHS-Logo - Logo of the German adult education centre association.png
Deutscher Volkshochschul-Verband (en) Itzuli buruzagi

2015 -
Rita Süssmuth
Member of the Landtag of Saarland (en) Itzuli

2012ko apirilaren 24a - 2017ko apirilaren 25a
Barrutia: Q1802367 Itzuli
Hautetsia: 2012 Saarland state election (en) Itzuli
Q26822284 Itzuli

2011ko abuztuaren 31 - 2014ko abenduaren 31
11. Minister-President of the Saarland (en) Itzuli

2011ko abuztuaren 10a - 2018ko otsailaren 28a
Peter Müller - Tobias Hans (en) Itzuli
CDU LV Saar.svg
CDU Saar (en) Itzuli presidente

2011ko maiatzaren 28a - 2018ko urriaren 19a
Peter Müller - Tobias Hans (en) Itzuli
Member of the Landtag of Saarland (en) Itzuli

2009ko irailaren 23a - 2012ko apirilaren 24a
Barrutia: Q1802367 Itzuli
Hautetsia: 2009 Saarland state election (en) Itzuli
Member of the Landtag of Saarland (en) Itzuli

2004ko irailaren 29a - 2009ko irailaren 23a
Hautetsia: 2004 Saarland state election (en) Itzuli
Member of the Landtag of Saarland (en) Itzuli

1999ko irailaren 29a - 2004ko irailaren 29a
Barrutia: Q2540198 Itzuli
Hautetsia: 1999 Saarland state election (en) Itzuli
Bundestageko kidea

1998ko martxoaren 1a - 1998ko urriaren 26a
Hautetsia: 1994 German federal election (en) Itzuli
Bizitza
Izen osoa Annegret Kramp
Jaiotza Völklingen1962ko abuztuaren 9a (58 urte)
Herrialdea  Alemania
Bizilekua Püttlingen
Lehen hizkuntza alemana
Familia
Ezkontidea(k) Helmut Karrenbauer (en) Itzuli  (1984 -
Hezkuntza
Heziketa Saarland University (en) Itzuli
University of Trier (en) Itzuli
Hezkuntza-maila doktoretza
Arte-masterra
Hizkuntzak alemana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Lantokia(k) Berlin
Bonn eta Saarbrücken
Jasotako sariak
Kidetza Q1023132 Itzuli
Central Committee of German Catholics (en) Itzuli
Konrad Adenauer Foundation (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Alderdi politikoa Alemaniako Batasun Demokrata Kristaua

kramp-karrenbauer.de
Facebook: Annegret.KrampKarrenbauer Twitter: akk Instagram: krampkarrenbauer Edit the value on Wikidata

Annegret Kramp-Karrenbauer (Völklingen, Sarre, 1962ko abuztuaren 9a) alemaniar politikaria da, CDUko kidea. Alderdiko presidentea da 2018ko abendutik.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Annegret Kramp Völklingenen hirian jaio zen 1962ko abuztuaren 9an, familia katoliko batean. Alemaniako hego-mendebaldean dago Völklingen, Frantziako mugatik hurbil. Ondoko Püttlingen hirian bizi izan da betidanik. 1984an ezkondu zen Helmut Karrenbauerrekin, eta senarraren abizena gehitu zion bereari. Urte berean hasi zituen Zientzia Politikotako ikasketak; Saarland unibertsitatean eta Tiergo unibertsitatean egin zituen, 1990era arte.

1990ean ekin zion ibilbide politikoari, eta beti Sarre landerrari estu lotuta garatu zuen. CDUko kide egin zen, eta alderdiaren Sarreko adarrean aholkulari politiko gisa jardun zuen 1990eko hamarkadan. 1998an, hilabete batzuetan Alemaniako Parlamentuko ordezkari ere izan zen alderdiko kide baten tokia hartzeko, baina urte bereko hauteskundeetan ez zuen lortu jarlekuari eustea. Berlindik Sarrera itzuli zen, eta etengabe haziz joan zen karrera politikoa hasi zuen: 1999an Sarreko Parlamenturako hautatu zuten; 2000tik 2011ra landerreko hainbat ministerioren ardura izan zuen; eta, 2011n, CDUren buruzagi izendatu zuten Sarren, eta landerreko gobernuburu hautatu zuten hauteskundeetan.

Sarreko  2017ko hauteskundeetan, botoen % 40 jaso zituen. Gobernu federalaren eredua jarraikiz, Alemaniako Alderdi Sozialdemokratarekin Koalizio Handia osatuz agindu zuen. CDUren barrenean adar aurrerakoitzat ikusten zen Kramp-Karrenbauer eta haren Sarreko eredua, gehienbat migrazio eta integrazio politiketan, eta genero gaietan. Ia bi hamarkadaren ondoren, 2018ko otsailean Sarre utzi eta Berlinera itzuli zen, politika handira.[1] 2018ko abenduaren 7an, CDUko presidente aukeratu zuten.[2] 2019ko uztailean, Defentsa ministro izendatu zuen Angela Merkelek.

CDUren presidentetzan, ezin izan zuen alderdiaren kontrola bereganatu. 2020ko otsailean, Turingian izandako krisiaren ostean, dimisioa emateko asmoa jakinarazi zuen. Horrezaz gainera, uko egin zion 2021eko hauteskundeetan kantzilergai izateari.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Rodriguez, Mikel. Annegret Kramp-Karrenbauer: Irudi propio bila. Berria, 2018ko abenduak 7, CC BY-SA 4.0, berria.eus Noiz kontsultatua: 2020-9-28.
  2. Perez Zala, Ander. Gidaria aldatuta, bide beretik. Berria, 2018ko abenduak 8, CC BY-SA 4.0, berria.eus Noiz kontsultatua: 2020-9-28.
  3. Perez Zala, Ander. CDUko presidenteak dimisioa emango du, Turingiako krisiak bultzatuta. Berria, 2020ko otsailak 10, CC BY-SA 4.0, berria.eus Noiz kontsultatua: 2020-9-28.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]