Edukira joan

Annette Kolb

Wikipedia, Entziklopedia askea
Annette Kolb

Bizitza
JaiotzaMunich1870eko otsailaren 3a
Herrialdea Alemania
 Frantzia  (1936 -
HeriotzaMunich1967ko abenduaren 3a (97 urte)
Hobiratze lekuaBogenhausener Friedhof (en) Itzuli 
Familia
AitaMax Kolb
AmaSophie Kolb
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakidazlea, politikaria eta biografoa
Lantokia(k)Munich
Badenweiler
Paris eta New York
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniako hizkuntza eta literatura akademia
Bavariako Arte Ederren Akademka

IMDB: nm1349074 Allocine: 103252 Allmovie: p317498 Edit the value on Wikidata

Annette Kolb, jaiotzez Anna Mathilde Kolb, (Munich, 1870ko otsailaren 3a - 1967ko abenduaren 3a) alemanez idazten zuen alemaniar politikari eta idazlea izan zen. Bakearen aldeko kanpaina sendo bat egin zuen, eta lan egin zuen frantses eta alemaniarren arteko ulermena alde, adiskidetzearen alde.

Annette Kolb 1959; argazkigilea: Barbara Niggl Radloff
Annette Kolb idazlearen betaurrekoak, Monacensian.
Idazlearen hilobia, Bobenhauseneko hilerrian.

Max Kolb Municheko lorategietako arkitektoaren eta Sophie Danvin piano jotzaile paristarraren hirugarren alaba jaio zen, eta eragin germaniar-frantsesek forma eman zioten haren bizitzari eta obrari. Bere aita, Max Kolb, Wittelsbach familiako seme ez-legitimoa zen. Zenbait iturriren arabera, bere aita Bavariako Maximiliano II.a erregea edo Bavariako Jose Maximiliano dukea izan zen. Lehen kasuan, Annette Kolben aita Bavariako Luis II.aren erdi anaia izango zen; bigarrenean, Austriako Isabel enperatrizaren erdi neba. Amaren aldeko aitona-amonak Frantziako paisajista bikote ezaguna ziren: Félix eta Constance Amelie Danvin.

Annette Kolb Munichen hazi zen, eta Thurnfeldeko monasterio-eskolan eman zituen lehen urteak, Hall in Tiroletik hurbil. Idazteko grina deskubritu zuen eta 1899an argitaratu zuen bere lehen liburua, autoedizioa, berak finantzatu zuena.

Lehen Mundu Gerran bakezaletasunaren aldeko jarrera irmoa hartu zuen. Arrazoiaren erabilerara eta nazioarteko ulermen europarrera dei sutsu batek Dresdenen konferentzia bat abiarazi zuen 1915eko urtarrilaren 11n. Baina 1916an, Bavariako Gerra Ministerioak bidaiatzeko eta gutunak bidaltzeko debekua ezarri zion, "bere jarduera bakezaleengatik". Walther Rathenauk eskatuta, Annette Kolb Suitzara erbesteratu ahal izan zen.

1923an idazlea Badenweilerren bizitzen hasi zen. Bertan, Paul Schmitthenner eta Wilhelm Jost arkitektoek etxe bat eraiki zioten aurreko urtean. 1920ko hamarkadan paper garrantzitsua izan zuen Alemaniako literatur bizitzan. Rainer Maria Rilke bere eleberrien zale sutsua zela adierazi zuen eta 1914tik ezagutzen zuen René Schickeleren laguna zen, Badenweiler-eko bizilaguna izandakoa. Idazle alsaziar hau ere interesa handia erakutsi zuen frantziar-alemaniarren kontziliazioaren alde, bere bizitza osoan, 1940an hil zen arte. 1929an, René Schickele idazleak Aristide Briand Frantziako lehen ministro eta Bakearen Nobel sariduna interpretatu zuen liburu batean.


Kolb, 1920ko hamarkadan, Luxenburgon Aline Mayrischek zuzendutako Cercle de Colpach delakoaren bileretara joaten zen. Mayrischek eta bere batzarkideek mendebaldeko europarren arteko topaketa kulturalak sustatu nahi zituzten, eta Frantziaren eta Alemaniaren arteko harremanak sustatu, etorkizuneko europar batasun baketsuaren ardatz gisa.

1932ko irailean, Kolbek gidabaimena atera zuen (62 urterekin) eta Ford txiki bat erosi zuen ezagun batzuen laguntzarekin. 1933an, Parisera emigratu zuen, Alemania nazitik erabat aldenduz, bere liburuak publikoki debekatu eta erre baitzituen. 1936an, frantziar herritar bihurtu zen. 1941ean, 71 urterekin, New Yorkera ihes egin zuen Lisboatik, baina han ez zuen arrakasta profesionalik izan. Gerraren ondoren Parisen, Munichen eta Badenweilerren bizi izan zen 1961 arte. Munichen izan zuen azken bizilekua.

Kolbek aktiboki parte hartu zuen literaturan, musikan, kazetaritzan eta politikan zahartzarora arte. Bere hilobia Bogenhausengo hilerri txikian dago, Municheko Neuberghauser Straße kalean (hilobiaren horma eskuinaldean, 10. zk.). Bere ondarea (23 kutxa korrespondentziarekin, etab.) Monacensian dago.

Kolbek eskatu zuen beti, bere bizitza osoan zehar, berarengana jotzerakoan Fräulein hitza erabiltzeko, eta horrela esan zioten beti hil arte.

Nazismotik ihesean Alemaniako eta Austriako idazle errefuxiatuen omenezko plaka Sanary-sur-Merren, tartean Annette Kolb
  • 1899: Kurze Aufsätze, ihr erstes Buch
  • 1906: L’Ame aux deux patries, gesammelte Feuilletonartikel
  • 1913: Das Exemplar, Roman
  • 1917: Briefe einer Deutsch-Französin
  • 1921: Zarastro. Westliche Tage, Erinnerungen an 1917/18
  • 1924: Wera Njedin, Erzählungen und Skizzen
  • 1925: Spitzbögen, Novelle
  • 1928: Daphne Herbst, Roman
  • 1929: Versuch über Briand, Porträt des Staatsmannes
  • 1932: Beschwerdebuch, Essays
  • 1934: Die Schaukel, Roman
  • 1937: Mozart. Sein Leben., Biografie
  • 1941: Schubert. Sein Leben., Biografie
  • 1947: König Ludwig II. von Bayern und Richard Wagner, Skizzierung
  • 1951: Präludium zu einem »Traumbuch«, in Die Neue Rundschau, Jg. 62, 1951, H. 1[1]
  • 1954: Blätter in den Wind, Essays
  • 1960: Memento, Erinnerungen an die Emigration
  • 1964: Zeitbilder. Erinnerungen 1907-1964
  • 1913: Theodor Fontane saria bere lehen eleberriari: The Specimen
  • 1931: Saria Gerhart Hauptmann
  • 1950: Admisión a la Academia de Bellas Artes de Baviera
    • Hizkuntza eta poesia akademiako kide izendatu zuten.
  • 1951: Munichi hiriko Literatura-Arte Saria
  • 1954: Kulturkreis der Deutschen Wirtschaft im BDI e. V[2]
  • 1955: Saria Goethe de la Ciudad de Frankfurt
    • Ohorezko hiritarra Badenweiler hirian[3]
  • 1961: Frantziar legioko ohorezko zalduna.
    • Bavierako Meritu Agindua
    • Kolonia Hiria Literatura Saria ( Heinrich Böll Saria )
  • 1966: Pour le Mérite zientziak eta arteak saria.


Bibliografía

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Sigrid Bauschinger: Annette Kolb. In: Britta Jürgs (Hrsg.): Denn da ist nichts mehr, wie es die Natur gewollt. Portraits von Künstlerinnen und Schriftstellerinnen um 1900. AvivA Verlag, Berlin, 2001, ISBN 3-932338-13-8, S. 281–295
  • Elazar Benyoetz: Annette Kolb und Israel. Lothar Stiehm Verlag, Heidelberg 1970.
  • Anke Buettner: Annette Kolb: "Ich habe etwas zu sagen". Zum 150. Geburtstag der Münchner Femme des lettres, Pazifistin und Exilantin. In: Bibliotheksforum Bayern, Bd. 14 (2020), S. 52–55 (online).
  • Hiltrud Häntzschel: Kolb, Annette. In: Neue Deutsche Biographie (NDB). Band 12, Duncker & Humblot, Berlin 1980, ISBN 3-428-00193-1, S. 438–440 (Digitalisat).
  • Vivian Liska: „Die Moderne – ein Weib.“ Am Beispiel von Romanen Ricarda Huchs und Annette Kolbs. A. Francke, Tübingen und Basel 2000, ISBN 3-7720-2751-2
  • Jürgen Schwalm: „Ich mußte es auf meine Weise sagen.“ Annette Kolb (1870–1967), Leben und Werk. Verlag Literarische Tradition, Bad Schwartau 2006, ISBN 3-86672-019-X
  • Isabelle Stauffer: Weibliche Dandys, blickmächtige Femmes fragiles. Ironische Inszenierungen des Geschlechts im Fin de Siècle. Böhlau, Köln u. a. 2008. ISBN 978-3-412-20252-1. (Zu Kolbs Romanen Das Exemplar, Daphne Herbst und Die Schaukel sowie dem Essay Der neue Schlag.)
  • Armin Strohmeyr: Annette Kolb. Dichterin zwischen den Völkern. Deutscher Taschenbuch Verlag, München 2002, ISBN 3-423-30868-0; Vollständig überarbeitete und erweiterte Neuausgabe: München : Piper, Oktober 2017, ISBN 978-3-492-31217-2
  • Charlotte Marlo Werner: Annette Kolb. Eine literarische Stimme Europas. Ulrike Helmer Verlag, Königstein/Taunus 2000, ISBN 3-89741-037-0

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Auszug: Nach einem vergnügten Abend, einem Gartenfest, musste jedes Mädchen seine Lieblingsbeschäftigung nennen. "Lachen!" rief ich. Der Mond stand am Himmel und wir waren alle sehr jung. Ich war entzückend gewesen, wenigstens kam es mir so vor. Mein Leben versprach interessant und genussreich zu verlaufen, warum auch nicht? "Sei nicht kleinlaut", sagte ich nachträglich zu meinem Bild im Spiegel. Der Text ist als Fragment von ca. 10 S., erhalten in ihrem Nachlass in der Münchner Stadtbibliothek. Die Autorin hielt ihn 1962 nicht für gut genug, um wieder publiziert zu werden. (Laut Vorwort von Rolf Hochhuth zu: Deutsche Erzähler des 20. Jahrhunderts, Band 1, Bertelsmann 1963, S. 9)
  2. kulturkreis.eu: 1953-1989 Förderpreise, Ehrengaben (abgerufen am 30. März 2015)
  3. Txantiloi:Cita web

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]