Anni-Frid Lyngstad

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Anni-Frid Lyngstad
Anni-Frid Lyngstad May 2013.jpg
Bizitza
Jaiotza Ballangen1945eko azaroaren 15a (71 urte)
Herrialdea  Suedia
Familia
Ezkontidea(k) unknown value  (1963ko apirilak 3 -  1970eko maiatzak 19)
Benny Andersson  (1978ko urriak 6 -  azaroa 1981)
Prince Heinrich Ruzzo Reuss of Plauen  (1992ko abuztuak 26 -  1999ko urriak 29)
Seme-alabak
Leinua Reuss
Lanbidea
Lanbidea abeslaria
Kidetza ABBA
Genero artistikoa jazza
Ahots mota mezzosopranoa
Musika instrumentua pianoa
Diskoetxea EMI
IMDb nm0528586

Anni-Frid Synni, Reuss von Plauen printzesa (jaiotza izena: Anni-Frid Synni Lyngstad; Ballangen, Norvegia, 1945eko azaroaren 15a - ), profesionalki Frida Lygstad edo Frida izenarekin ezaguna, suediar pop eta jazz abeslaria da. Norvegian jaioa, ama norvegiarra eta aita alemaniarraren alaba, Suedian hazi zen eta ABBA pop taldearekin lortu zuen nazioarteko sona. ABBArekin 380 milioi diska saldu zituzten, musikaren historiako salmenta onenen artean. ABBAren hausturaren ostean bakarlari gisa jarraitu zuen bere karrera.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

11 urterekin egin zuen bere lehenengo debuta Gurutze Gorria benefizientziarentzat. Bi urte geroago abeslari gisa hasi zen dantza talde batean,eta hamarkada batean hainbat taldeekin lanean aritu zen. Bere lehenengo lana 13 urterekin lortu zuen, jazz abeslari bezala. Beranduago bere taldea sortu zuen eta 1962-ean Ragnar Fredriksson-ekin ezkondu zen, konposatzaileetako batekin, 18 urte zituela. Berarekin bi seme-alaba eduki zituen: Hans (1963an jaiotakoa) eta Ann Lisse-Lotte (1967an jaiotakoa) dibortziatu baino lehen.

Pixkanaka herrialde osoan ezaguna izaten hasi zen, eta horregatik Estokolmora joan zen bizitzera zituen hainbat gala eta atzerrira egin behar zituen bidaiengatik, hala nola, Japonera edo Venezuelara.

Disney-ko disko batean parte hartu zuen, bertan “Txistuka lanera”, Edurnezuri eta zazpi ipotxen ipuinekoa bestia, interpretatzen zuelarik. 1967ko irailaren 3an, Anni-Fridek talentu lehiaketa bat irabazi zuen,eta horrekin kontratu bat lortu zuen EMI-rekin, bere lehen abestiak kaleratuz. Bere lehen albuma 1971an kaleratu zuen, Benny Andersonek ekoiztuta. 1972.urtetik aurrera eta hamarkada batez, taldearekin egin zuen bere ia lan guztia, baina bere bakarkako album bat ere atera zuen, “Frida bakarrik” izenekoa, 1975ean. Benny Andersonekin ezkondu zen 1978ko urriaren 6an, baina hiru urte geroago dibortziatu ziren eta ABBA urtebete geroago banandu zen. Hurrengo urteetan inge lesezko hainbat disko kaleratu zituen.

1992an Frida Heinrich Ruzzo Reuss von Plauen printzearekin ezkondu zen, baina hau 1999an hil zen, minbizia linfatiko batengatik. Urtebete lehenago, Fridaren alaba, Ann Lise-Lotte, auto istripu batean hil zen Estatu Batuetan, bera bizi zen lekuan.

1990.urteen hasieran, bere egiteko gehiena ingurumen arazoak konpontzea zen, baina hala ere, 1996ean beste album bat kaleratu zuen, “Aieneak”. Gaur egun, Reuss von Plauen printzesa Suizan bizi da, eta karitatezko obrak egiten ditu. Mamma Mia! musikalaren estreinaldi eta sarietan ikusi izan da ABBAko beste parte hartzaile batekin, Björn Ulvaleusekin.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anni-Frid Lyngstad Aldatu lotura Wikidatan