Annie Jump Cannon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Annie Jump Cannon
Annie Jump Cannon 1922 Portrait.jpg
Bizitza
Jaiotza Dover1863ko abenduaren 11
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Cambridge1941eko apirilaren 13a (77 urte)
Hezkuntza
Heziketa Radcliffe College Itzuli
Harvard Unibertsitatea
Wellesley College Itzuli 1907) Master of Arts Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak astronomoa, fisikaria, unibertsitateko irakaslea eta astrofisikaria
Enplegatzailea(k) Harvard Unibertsitatea
Wellesley College Itzuli
Jasotako sariak
Influentziak Sarah Frances Whiting Itzuli
Kidetza Harvard Computers Itzuli
Amerikako Sozietate Filosofikoa
American Astronomical Society Itzuli

Annie Jump Cannon (Dover, Delaware, 1863ko abenduaren 11 - Cambridge, Massachusetts, 1941eko apirilaren 13a) estatubatuar astronomoa izan zen.

Harvard Collegeko Behatokiaren laguntzailea izan zen, baina berak bakarrik ehunka izarrei argazkiak atera zizkien lehenengoz eta milaka izarren argazki bildumak egin zituen. Oxfordeko Unibertsitateko "honoris causa" doktore titulua jaso zuen lehenengo emakumea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Annie Canon 1863ko abenduaren 11n jaio zen, Dover, Delaware, Estatu Batuetan. Bere ama, Mary Cannon, izan zen astronomiarekiko zaletasuna izatera bultzatu zuena. Wellesley Collegera joan zen eta bertan fisika eta astronomia ikasi zuen.

1894an, ama hil zitzaionean, fisika-irakasle hasi zen lanean Radcliffe Collegen astronomia ikasten zuen bitartean.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harvard College Observatorytik 300 izar deskubritu zituen eta Henry Draper izar katalogoa sortzen lagundu zuen.

Harvard College Observatoryko argazki astronomikoen arduraduna izan zen 1911n, eta 1938an astronomia irakaslea izendatu zuten.

1941eko apirilaren 13an hil zen Cambridge, Massachusettsen.

Aitorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1921, Groeningeko Unibertsitatean doktoratua.
  • 1925, Oxfordeko Unibertsitatean doktoratua lortu zuen lehen emakumea.
  • 1929, "Amerikako emakume bizi handienak" aukeratutakoa, League of Women Voters-en arabera [1]
  • Astronomiako Erakunde Amerikarreko lehen emakume ofiziala.
  • Ilargiko Cannon kraterrak beze ohorean darama izen hori.
  • Cannonia asteroideak bere ohorean darama izen hori.
  • 1931, Henry Draper Domina irabazi zuen lehen emakumea.[2]
  • Royal Astronomical Societyko kidea.
  • 1932, Ellen Richards saria
  • 1935, Oglethorpeko Universitatean ohorezko titulua
  • Annie J. Cannon saria
  • Royal Astronomical Society-ko kidea Europan.[3]
  • Wellesley College-ko kidea (Phi Beta Kappa) [4]
  • Maria Mitchell Association-ko kidea
  • 1994, emakumezko ospeako saloia[5]
  • 2014, Google Doodle-n agertu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Annie Jump Cannon Aldatu lotura Wikidatan