Annona (Antzinako Erroma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Annona edo cura annonae Antzinako Erromako instituzioa zen, bulego zentralizatua, Erromako herritarrei eta armadei elikagaien hornidura bermatzeko ardura zuena; horretarako, estatuak alea, olioa eta ardoa erosten zituen probintzietan, eta garraiatu eta banatu egiten zituen.

Annona Augustoren aurretik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erroma hedatu baino lehen, annona ez zen beharrezkoa, eskualde bakoitza bere buruaz aski baitzen. Populazio faltagatik eta elikagai soberakinagatik gertatu zen hori. Gainera, eskualde gehienek merkataritzara jotzen zuten kanpoko elikagaiak erosteko edo tokiko merkatariei erosten zizkieten, lehenago beste eskualde batean erosiak zituztenak.

K.a. II. mendearen hasieran Erromako hiriaren zati handi bat miserian bizi zen, biztanleria handitzeak ale-eskaria gehitzea ekarri zuen. Inperioaren baliabideak populazioaren gorakada hornitzeko nahikoak ez zirenez, erromatarrek Afrikako ipar-ekialdeko eta Siziliako probintzia emankorretatik inportatu behar izan zuten. Hala ere, merkatarien espekulazioak gosete, matxinada eta ezegonkortasun politiko ugari eragin zituen.

Egoera horri aurre egiteko, Gaio Grako tribunoak alea prezio baxuan hiritar pobreenen artean banatzea proposatu zuen K.a. 123an[1]. Grakok ezarritako sistemari annona deitu zioten. Instituzio honen bidez eta zergen diruaren bidez, Erromak ale kopuru batzuk erosten zituen, erosi berri zituen Estatuko gordailuetan gorde eta hilero pobreen artean banatzen zituen. Hasiera batean, annonaren administrazioa edilen esku zegoen.

K.a. 58. urtean, Publio Klodio plebearen tribunoak alearen banaketa doakoa izatea proposatu eta onartu zen, eta ordutik aurrera, neurri hori arau bihurtu zen.

Annonaren bilakaera Inperioan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Augustok anonnaren kudeaketa prefektuei eman zien hasieran, eta mota berri bat sortu zuen: praefectus anonnae. Horrez gain, hobekuntza handiak egin zituen sistema horretan. Annona cursus honorum edo karrera politikoaren zati garrantzitsu bat bihurtu zen.

K.o. III. mendean, anonarekin zerikusia zuten magistratura guztiak kendu egin ziren.

Annonaren erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Annona militaris: gastu militarrak ordaintzeko eta funtzionarioei eusteko erabiltzen zen kontusaila. Denboraren joanarekin, zerga horren bilketa modua aldatuz joan zen, eta espezietan kobratu ordez dirutan kobratzen hasi zen (adearatio), aipatutako onuradunei jaten emateko prestazioak lortzeko[2].

Annona zibikoa: Erromako hornidurarako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «La Annona, pan para el pueblo» historia.nationalgeographic.com.es 2021-03-27 (Noiz kontsultatua: 2022-01-16).
  2. Hita Albarracín, Antonio. (2015). Los impuestos en el Derecho Romano. , UNIR or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]