Anophthalmus hitleri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anophthalmus hitleri
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaCarabidae
LeinuaTrechini
GeneroaAnophthalmus
Espeziea Anophthalmus hitleri
Scheibel, 1937

Anophthalmus hitleri Esloveniako kobazulo hezeetan bizi den kakalardo bat da. Beste 41 espezierekin batera osatzen du Anophthalmus kakalardo itsuen generoa[1]. Trachinae subfamiliako beste kideak bezala predatzailea da, beraz A. hitleri helduak kobazuloetako beste animaliez elikatzen direla uste da.

Oscar Scheibelek aurkituzuen 1933an eta boterera iritsi berria zen Adolf Hitlerren omenez izendatu zuten. Hitlerrek berak eskertu zion Scheibeli aurkikuntza[1]. Taxonomian ohikoa da izenak ez aldatzea behin jarrita, eta horregatik gaur egun oraindik erabiltzen da. Nazismoaren objektuak bilatu eta biltzen dituztenek estimu handia diote kakalardo honi, eta horregatik desagertzeko arriskuan dago gaur egun[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Rose George » Blog Archive » A beetle called Hitler» web.archive.org 2009-02-10 (Noiz kontsultatua: 2019-03-04).
  2. (Ingelesez) «Fans exterminate 'Hitler' beetle» The Independent 2006-08-20 (Noiz kontsultatua: 2019-03-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]